Canovasen sistemaren krisia a)alderdi dinastia konstituzionala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,1 KB

 

Canovas del Castillok Borboien berrezarkuntza lortzeko sei urtetan zehar lan politiko gogorra egin zuen.

1874ko

Sandhursteko Manifestuaren bitartez, Alfontsoren (Isabel II.Aren semea) urtebetetzea aitzakitzat hartuz, haren plan politikoa azaldu zion printzeari; horren alde hainbat talde agertu ziren, haien artean, Kubako merkatu koloniala. Dena den, berrezarkuntza Martinez de Campos jeneralaren esku etorri zen. Honek, seiurteko demokratikoaren porrota ondoren (Lehenengo Errepublikaren amaiera, Serranoren diktadura), estatu kolpea eman zuen Alfontso XII.A errege aldarrikatuz.


Canovas ez zen horren alde agertu. Kausa alfontsotarrarekin bat ez etorri arren, ez zuen onartzen estatu kolpe batez baliatzearena.
Canovasen helburua, pronuntziamendu militarrak alde batera utzita,
alderdi-bitasuna garatzea zen, erregeak kontrolatuta. Alderdi kontserbadorea (berarena, moderatuen ordez) eta liberala (Sagasta progresista) txandakatzea zuen helburu, britaniarren antzera.


Canovasek proposatutako alderdi-bitasuna gauzatu zen, beste alderdi batzuk (errepublikanoak eta karlistak)
boterera heltzea ekidituz, eta egonkortasuna bermatuz. Hala ere, sistema ondo funtziona zedin, hainbat iruzur garatzen ziren. Boterean zegoen alderdian tentsioak nabaritzen zirenean, erregeak hauteskundeak antolatzen zituen. Horietan pucherazoen (botoak aldatu) edo kazikismoaren bitartez (pertsona garrantzitsuen influentzia erabiltzea) hauteskunde iruzurra garatzen zen, oposizioak irabaz zezan.


Berrezarkuntzarekin batera,1876ko konstituzioaetorri zen, 1845ko konstituzio moderatuan oinarrituta zegoena; eta subiranotasun partekatua, ganbera biko gorteak eta koroaren berrindartzea zehazten zituena, besteak beste.


Sistema horren aurka hainbat talde agertu ziren:

  • Karlistak: 1876ko porrot militarra eta gero, karlista gehienek bide politikoa aukeratu zuten sistemaren aurka jokatzeko.

  • Nazionalismoak: Kataluniak Espainia atzeratutik atera nahian, Manresako Konstituzio proiektua abian jarri zuen. Euskal Herrian, Sabino Aranaren ideologian zabaldu zen (etnia euskaldunaren goraipamena, euskaldunizazioa...). Galiziako eta Valentziako nazionalismoek ez zuten hainbesteko zabalkunderik izan.

  • Errepublikanoak: Seiurteko Demokratikoaren porrotaren ondorioz, jarraitzaile gutxi eta hainbat joeratan bananduta zeuden. Zorrilla eta Salmeron buruzagietarikoak.

  • Langineen-mugimendua: Seiurteko Demokratikoan zehar sortutako LNE-ak (Langileen Nazioarteko Erakundea) bi joera garatu zituen, anarkismoa (norbanakoen askatasunaren alde), estatuan nagusitu zena; eta sozialismoa (berdintasun orokorraren alde).

Dena den, diputatu gutxi lortu zituzten eta txandaketa sistema mantendu zen Alfontso XII.Aren erreinaldi osoan zehar. Bi alderdiak 1876tik txandatuz joan ziren (Kubako gerrari eta karlistadei amaiera eman)

Alfontso XII.Aren heriotzara (1885)

Arte


Haren alargunak, Maria Kristinak, tronua hartu zuen orduan, eta El Pardoko Ituna sinatu zen, txandaketa sistema mantentzearren.
1890ra arte, Sagastaren gobernu luzea izan zen (erlijio eta prentsa askatasuna, 1890ko gizonezkoen sufragio unibertsala). Eta 1898ko hondamendira arte, kontserbadoreek hartu zuten boterea.

1898ko hondamendia atzetik zetozen arazoek sortu zuten. Kuban eta Filipinetan (Espainiako azkenetariko koloniak), mugimendu independentistak hasi ziren, orokorrean, Espainiak autonomiarik uzten ez zielako. Orduan, Estatu Batuek, zuela urte batzuk Espainiarekin negoziatzen zeudela koloniak bereganatzearren, Maine itsasontziaren leherketaz baliatuz (uste da, beraiek lehertu zutela aitzakia lortzeko), Espainiari gerra deklaratu zioten. Galera material eta hildako ugari egon ziren.


Frustrazioan oinarritutako gizartean, erregenerazionismo hitza zabaltzen hasi zen. Joaquin Costak zuzendutako intelektualek, kazikismoa eta oligarkiarekin bukatu nahi zuten arren, txandaketa sistema, itxuraz, ez du aldaketarik jasan.


1902an, Alfontso XIII
.A adin nagusikoa bihurtu zen eta errege izendatu zuten. Haren erreinaldia arazoz beterik egon zen. Honek ez zuen alderdi-bitasunean erregeak zuen papera bete; eta ondorioz liberalek eta kontserbadoreek, nahiko ahulduta jada buruzagi berriak zituztelako (Canalejas eta Maura, hurrenez hurren), koalizio gobernuak sortu behar izan zituzten, oposizioa indartzen zelarik.


1906ean, nazionalismo katalanaren Liga Erregionalistak hauteskundeak irabazi zituen, Espainiako armada asaldatuz. Gobernuak, orduan, Jurisdikzio Legea onartu zuen, armadaren boterea handituz. Horrek haserrea sortuta zuen jada; eta haserre hori handitu zen Maurak Bartzelonatik eta Madriletik herri mailako soldaduakMarokora borrokatzera bidali zituenean. Erantzun gisa, aste batean zehar egondako Bartzelonako altxamenduak ditugu; Maurak indarraren bitartez erantzuteak, haren dimisioa ekarri zuenAste Tragikoaren amaieran.


Ondorioz, boterea Canalejas eta liberalek lortu zuten. Hauek erreforma sozialak egitea zuten helburu. Giltzarrapoarenlegea (estatua eta elizaren arteko bereizketa) izan zen legerik famatuena. Canalejas anarkista batek hil zuen 1912an, sistemaren krisia areagotuz.


1914an lehen mundu gerra hasi zen. Espainia bi taldetan bananduta egon arren (aliatuen edo alemaniarren aldekoak), nazio neutroa izan zen. Horrek lehiakideen produktu hornitzaile bihurtu zuen, ekonomia garatuz.


Boom ekonomiko horrek klaseen arteko ezberdintasuna areagotu zuen, 1917an krisia sortuz, hainbat arlotan eragina izan zuena:

  • Arlo Militarra: Soldadu penintsularrek Defentsa-juntak sortzea lortu zuten, soldadu afrikanisten bat-bateko maila-igoerek sortutako kontentagaitza zela-eta, batik bat.

  • Arlo Politikoa:Liga Erregionalistako batzuek, sozialista eta errepublikano batzuek, erregimenaren erreforma aldarrikatu zuten Bartzelonan.

  • Arlo soziala: Langileen greba orokorra sortu zen. Klaseen arteko borroka soziala, estatuaren arazorik nagusiena bihurtu zen orduan.

Entradas relacionadas: