Canovasen sistemaren krisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,35 KB

 

¡Escribe tu 

6- ERRESTAURAZIOAREN KRISIA

6.1 Alfontso XII.Aren erregealdia(1902, Alfontso XIII buru)

a) Egoera ekonomikoa. Ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen. Hegoaldean, Latifundioak zeuden,nekazari askok oso soldata baxua eta analfabetismo tasa altua. Iparraldean minifundioak zeuden, bizitzeko iristen zitzaien soldata. Gehienak oso baldintza txarretan bizi eta asko emigratu egin zuten. Egitura ekonomikoa oso atzeratuta zegoen. Lehenengo mundu gerran Espainia herriaklde neutrala zen eta horrek hobekuntzak ekarri zituen ekonomian, nahiz eta irabaziak ez inbertitu herri lanetan edo ekipoen ondasunetan.

b) Gizarte egoera. Heriotza tasa jetxi eta jaiotze tasa jetxi 1900ean. Demografiaren joeraren modernizazio horretan, eragin handia izan zuen migrazio mugimenduen gertaerak ere. Gizartea aurreko aldikoen antzeko estamentuetan zatituta zegoen: 1-aristokrazia, industria eta finantza arloetako goi burgesia, 2-erdi mailako klaseak, batasunik gabeko taldea, eta proportzioan tamaina txikikoa, 3-industriako proletarioek eta nekazari masak osatzen zutena, etengabe kexu zena.

c) Nazionalismoak. Nazionalismo katalana eta euskalduna mugimendu garrantzitsuak izan ziren, eta neurri txikiagoan galegismo eta valentzianismoa. -Kataluniako mugimendu nazionalista XIX.Mendean hasi gorpuzten. 1901ean Kataluniako Liga Erregionalista sortu.
Katalanismoak Mankomunitatearen sorrera onartzea lortu zuen 1914ean. -Euskal nazionalismoak sektore herritarrarekin lotura estua zuen. 1903tik aurrera, Sabin Arana hil zenean, joera autonomistaren eta joera independistaren arteko eztabaida sortu zen. Sindikatu bat sortu zuten, Euskal Langile Alkartasuna(ELA) eta EAJ sendotu egin zen, afiliatuen kopuruak gora eginez.

d) Langile mugimenduak. Espainiako langileriak arazo asko zituen, eta hori dela eta sindikatuetan elkartzen hasi ziren industriako langileak eta nekazariak. Haien egoerari irtenbidea emateko, ekimen bateratuak egiten hasi ziren:grebak, manifestazioak, atentatuak.- Sozialistak(Langileen Batasun Orokorra,UGT) 1910etik aurrera diputatu bat izan zuten gobernuan, Pablo Iglesias.EHan, Bizkaiko langileen nahien ordezkaritza sozialismoak bete zituen.Facundo Perezagua buruzagi nagusietakoa, eta 1914tik aurrera Indalecio Prieto. Sozialistek egindako ekimenen artean aipagarrienak1890-1910 bitartean egindako meatzaritzako lanuzteak.- 1907an Langile Elkartasuna sortu. Elkarte hau izan zen protagonista 1909an Bartzelonako aste tragikoan. Bartzelonan anarkosindikalismoaren biltzarra egin zen 1910ean eta 1911n Langileen Konfederazio Nazionala(CNT) eratu zen. Konfederazioak 1917ko greban parte hartu eta afiliatu gehien bildu zituen.

e) Arazo militarra. Militar asko zegoen, eta hori arazo bat zen gobernuarentzat. Liskarrak zapaltzera armada bidaltzen zutenez,  proletarioen eta langileen artean militarren kontrako jarrera zabaldu zen.

6.2 Canovasen sistemaren krisia(1917 arte iraun krisiak)

a) Alderdi dinastiko konstituzionalak. Ezegonkortasun politikoaren ondorioz, sistemaren aurkako oposizio handia izan zen.

-Alderdi Kontserbadorea. Francisco Silvela buru, Canovas hil ondoren. Hauteskunde iruzurra eta jauntxokeria ekiditen saiatu, baina ez zuen lortu. Haren oondorengo Antonio Maurak hobekuntzak egin gizartean, baina Bartzelonako aste tragikoaren ondoren dimisioa aurkeztu. Anarkista batek hil zuen 1921ean.

-Alderdi Liberala. Eugenio Montero Rios eta Segismundo Moret buru, Sagasta hil ondoren. Barrutien legea eman zuten: militarrei eskumen handiagoak eman, terrorismoaren eta katalanismoaren kontra borrokatzeko. 1907an Alderdi liberala zatitu. Alderdi liberal demokrata sortu zen, Canalejas buru. Canalejas lehendakari izendatu, baino 1912an hil egin zuten.

b) Txandakatze sistemaren kontrako oposizioa. Txandakatzean oinarritutako erregimen konstituzionalaren kontrako oposizioa oso zatitua eta eraginkortasun gutxikoa izan zen.

6.3 Krisi sozialak eta politikoak

a) Bartzelonako aste tragikoa(1909). Indarkeria ekintzen jatorrian arrazoi hauek zeuden: Katalan erreserbistak Marokora bidali nahi izatea eta bidaltzeko momentuan emakume batzuk agertu ziren erlijiosoa defendatuz, elizaren interesen aurka. Manifestazio asko egin ziren eta greba orokorrena deitu zuten, azkenik, anarkistek, sozialistek eta Lerouxen erradikalek. Langile masen babesarekin matxinada bortitza sortu Bartzelonan. Iritzi publikoa Mauraren kontra jarri zen, eta honek dimisioa aurkeztu behar izan zuen eta Alderdi liberaleko Moret jarri zen gobernuburu. Aste tragikoa bideratu zuenari eragotzi zioten errua: Ferrer Guardia, fusilatu egin zutena.

B)1917ko krisiaKrisi honen eragileak 76ko Konstituzioaren erreforma eta gizarteko hiru protesta izan ziren

-Militarrena:Datoren gobernuak defentsa batzorde militarrak(1916) desegiten saiatu zen. Baina ez zuen lortu militarren eskaerak, maila aldaketak… beldurra zuelako militarrek estatu kolpe bat emango zuten. Honek erakusten du aginte zibila aginte militarraren menpe zegoela.

-Altxamendu parlamentarioa: Bartzelonan parlamentarien biltzarra elkartu. Helburua: 76ko Konstituzioaren erreforma eta txandakatzearrekin bukatzea. Errepublikanoek, Katalanistek eta Sozialistek parte hartu baina porrot egin.

-Langileen arazoak: 1917an greba orokorra konbokatu CNT eta UGTk. Nekazarie ez parte hartu. Armadak greba hau zapaldu eta anarkisten eta sozialisten banaketa handiagotu zen.

c) Sistemaren suntsipen prozesua. 1917tik aurrera sistema konstituzionala zatituz doa. 17tik 23ra gizartean altxamenduak gertatzen dira. Geroz eta proletario gehiago dago.Hirietako populazioa igo, prezioak igo. Europako merkatuaren uzkurtzeak Espainiako krisia areagotu. 1921ean Dato hiltzen dute. 21ean EAK(Espainiako Alderdi Komunista)sortu.

d) Marokoko hondamendia: Annual. 1904an Espainiak Frantziarekin ituna sinatu mugak zehazteko.1921ean Annualeko sarraskia: 8000 soldadutik gora hil. 1927an Espainiak Marokoko hainbat lurralde kontrolatu.


Entradas relacionadas: