Canovas protekzionismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,5 KB
1-CANOVASEN SISTEMA. KONSTITUZIOA ETA SISTEMAREN EZAUGARRIAK
1876ko Konstituzioaren ezaugarriak:
- Subiranotasun nazionala ez da Azaltzen,erakunde tradizionalek dute erdibanaturiko subiranotasuna, errege eta Gorteen artekoa da boterea.
- Aginte Banaketa oso inperfektua zen :
-Botere legegilea: Bi ganberako Parlamentua ezarri zen, Kongresua (sufragio zentsitarioaren bidez aukeratua) Eta Senatua (Erregeak aukeratzen zituen senatariak)
-Botere Exekutiboa: Erregeari Gobernuburua izendatzeko ahalmena eman zion.
- Erlijioa: Estatu konfesionala ezarri Zen, baina modu pribatuan beste erlijio batzuk praktikatzeko baimena Zegoen. Kongresua erdibitu zen (katolikoak eta tolerantziaren aldekoak) Eta pozik egoteko formula eklektikoa hartu zuen.
- Oinarrizko Giza eskubideak onartzen dira.
- Noiz arte aplikatzen da: 1923arte, Primo de Riveraren diktaduraren hasiera arte.
Canovasen Sistemaren Ezaugarriak
Bi Alderdi politiko ofizialak:
Britainia Handiko sistemaren kopia hemen Bultzatzea erabaki zuen Canovasek. Konstituzio bera Errespetatzen duten bi alderdi Ofizialak sortarazi zituen.
Biak gobernuan txandakatzen ziren, Berrezarpenari eusteko (Pardoko Hitzarmena: Canovas eta Sagastak firmatua). Bere helburua ezegonkortasun Politikoa ekiditea zen.
1878ko hauteskunde-legeak erroldaren Araberako sufragioa ezarri zuen.
Estatuko klase Politikoa osatzen zuten jende burges eragin handikoak zirenez, koadro- Alderdiak (ez militanteez osatutakoak, demokratikoak) eta euren eginbeharra Madrilgo Parlamentukoa zen.
-Alderdi Kontserbadorea (Cánovas del Castillo buruzagia)
Alderdia goi burges lur-jabeak eta Industrialariak, goi funtzionarioak, hegoaldeko noblezia eta militarrek osatzen Zuten.
-Alderdi Liberala (Sagasta buruzagia)
Erdi Mailako burgesia (funtzionarioak, irakasleak, merkatariak…) osatzen zuten Alderdi Liberal Fusionista. 1869.Urtera arte demokratak eta aurrerakoiak izan Ziren eta demokraziarekiko joera zuten (Erreformistak ziren).
Hertsadura Politikoa:
Gizabanakoen Eskubideak oso murriztuak zeuden, Hasieran inprimatze-askatasuna murriztu zen, zentsuraren bitartez, moral eta Ohitura onen aurka jotzen zuten liburuak zentsuratzeko aginpidea eman zioten Elizari.
1879ko Inprimatze-legeak delitutzat ezarri zuen Berrezarpeneko sistema politiko eta Sozialari erasotzea edo sistema zalantzan jartzea ere.
Zentralismoa:
Euskal Probintziei Foruak kendu zizkieten 1876ko uztaileko legearen bitartez (Teorian Erreforma, praktikan ezabapena).
Soldaduska eta Estatuko aurrekontuetan ezarritako zerga sistema probintzia guztietan ezarri Zuten.
Karguak aukeratzeko, jabeek soilik parte Ahal zuten eta horrek herritarren parte-hartzea murriztea ekarri zuen.
30.000 biztanletik gorako herrietan, Alkateak erregeak izendatuko zituen eta probintzia eta udaletako aurrekontuak Gobernuak onartu behar zituen.
Hauteskunde Ustelkeria:
Sistema bipartidistaren ondorioz, Beharrezkoa zen hauteskundetarako txandakatze formula aplikatzea. Konstituzioaren arabera, gobernuburuak Erregeak aukeratzen zituen, hau zela eta Etengabe faltsutzen zituzten hauteskunde emaitzak.
Hori ziurtatu zegoen Madrilen Zentratutako alderdien nagusitasuna eta oligarkiaren presentziaren bitartez. Alderdiak probintziaka arduratuak zeuden eta lekuan lekuko agintea Kazikismoaren (lurralde bateko politikoki eta ekonomikoki eragin handia duen Gizatalde murriztua) bitartez kontrolatzen zuten, garapen ekonomiko txikiko lurraldeetan (nekazaritza gune) ematen zen.
Botoak batu Eta hauteskuandeak erabiltzeko ardura zeukaten agente politikoak ziren.
-Laukitxoen Sistema: hautagai ofiziala, zerrenda Bat besterik ez zen egiten Gobernuaren onespena zeukaten hautagaiekin eta Ondoan, estatuan zeuden barrutien zerrenda jartzen zen.
-Putxerazoa: Botoak Erosi, mehatxuak erabili, langileak derrigortzen zituzten botatzera eta Ordaintzea botatzeagatik.