Cadizko gorteak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,36 KB

 

3.Cadizko Gorteak


  • Herritarrek ez zuten onartu ez Josef Bonaparteren (liberala) erregetza , ez Napoleonen tropen presentzia eta haien aurka altxatu ziren.

  • Arazoari konponbidea emateko , leku askotan erakunde berriak sortu ziren juntak , frantsesen kontrako erresistentzia bideratzen zutenak.

  • Probintzia bakoitzean junta bat zegoen ,eta junta guztiak koordinatzeko Junta Suprema Central antolatu zen.

  • 1810ean , Cadizko Gorteen deialdia egitea erabaki zuen junta honek.

  • Erresumako ordezkaria Cadizen bildu ziren erresumaren “konstituzioa hobetzeko” asmoz.

  • Gorteetan bildutako diputatu gehienak , eliztarrak , abokatuak , militarrak , katedratikoak… ziren.

  • Konstituzioaren erredakzioan liberalak nagusitu ziren , 1812ko martxoaren 19an , eta behin betiko testua atera zuten.

  • Konstituzioaren ezaugarriak:

  • Subiranotasun nazionala.

  • Espainiako lurraldean Inperio kolonialeko lurraldeak ere sartzen dira.

  • Botere banaketa honela zehazten da.

  • Botere legegilea , gorteei dagokie.

  • Botere betearazlea , erregeari.

  • Botere judiziala , justizia auzitegiei.

  • Gizabanakoen eskubideak aldarrikatzen dira ,eta batez ere jabetza pribatuari sekulako garrantzia ematen zaio.

  • Berdintasun juridikoa.

  • Zergak ordaintzeko obligazio orokorra.

  • Kodigo berberak erabiliko dira monarkia osoan.

  • Diputatu izateko aberastasun maila bat eduki behar zen eta bi urterako aukeratuko ziren. Diputatuak hautatzeko sistema zeharkako eta nahiko korapilatsua zen.

  • Botoa emateko eskubidea hogeita bost urtetik gorako gizonezkoek izango zuten.

  • Udalen funtzionamendua ere gorteen kontrolpean jartzen zen.

  • Soldadutza nahitaezkoa izango zen.

  • Erlijio katolikoa ere nahitaezkoa eta ofiziala izango zen.

  • Irakaskuntza , “nazionala” eta nahitaezkoa izan behar da.


Konstituzio hau defendatzeko , hiri askotan Milizia Nazionala sortu zuten , liberalismoa armekin defendatzeko taldeak. Konstituzioa , beraz , Espainainiako erresuma modernizatzeko eta indartzeko tresna bat izan zen. Fernando VII.Ak , Espainiara itzuli zenean , ez baitzuen onartu. Penintsulako herri gehienak liberalismoaren kontra zeude. Espainiako klase agintariendako Cadizko Konstituzioa erreferente bat izan zen , derrigorrez bete beharreko programa bat erresuma modernizatzeko eta indartzeko.

Independentzia Gerra bukatu zenean ,ez ziren ausartu konstituzio hau indarrean jartzen. 1820an Riego kapitainak estatu-kolpea eman zuen eta Cadizko Konstituzioa indarrean jarri zuten hiru urtez (1820-23).

















Entradas relacionadas: