Cadizko gorteak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,88 KB

 

Antzinako Erregimenaren krisialdiarekin bateraIndependentzia gerrasortu egin zen Frantziaren kontra. 1808ko maiatzaren 2an, Madrilgo herritarrek altxamendua egin zuten frantses tropen aurka, Espainiakoerrege familia Baionara
Napoleonekin biltzera irten zenean. Abdikazioen berri izan zutenean, frantsesen kontrako matxinadak Espainia osotik zabaldu ziren, gerra 5 urte iraun zuen. 1808tik aurrera Napoleonek bere anaiaJosef I.Aizendatu zuen Espainiako errege eta 1813ra arte izan zen, nahiz eta Espainiako herritarrek Josef I.A errege bezala ez onartu. Honen ondorioz,hutsune handiazabaldu zen agintean eta Frantziako armadak hartuta ez zituen eskualdeetako egoera kontrolatzeko, herritar ospetsuenek juntak ezarri zituzten.
Tokiko juntakhorietatik, sortu zirenprobintzietakoaketa azken horietatikJunta Zentrala.
Subiranotasuna eskuratu zuen Baionako abdikazioen zilegitasuna aintzatetsi ez zuen eta. Kideak lehenagoko agintaritzaren ordezkariak ziren, militarrak, kazetariak, idazleak… baina presidentetza monarkia ministro izandakoen esku zegoen.

1810ean, Espainiako porrot militarrak zirela eta, Junta Zentralak Cadizen hartu zuen babesa. Hasiera batean Junta Zentrala Madrilen zegoen, baina Napoleon Espainia osoa mendean hartu zuenean Junta Zentrala Cadizera joan zen. Britania Handiak Cadiz handia babesten zuen eta merkataritza gune garrantzitsua zen, hiri oso aurreratua non Frantziako Iraultzaren ideiak nahiko hedatuak zeuden. Han, sinesgarritasuna galduta Taldeko erregeordetzari (Erregearen hutsunea betetzeko) utzi zion lekua (Behin-behineko gobernu gisakoa zen eta bost kide  osatua), oso kontserbadorea baina makurtu behar izan zen burges ugari eta atzerriko merkatarien kolonia zabalak bizi zirelako hiri haren eraginera eta kutsura. 
Erregeordetzak Gorte “nagusi eta ezohikoetarako” deia egin zuen. Agintean hutsunea betetzeko, gerra garaian bizitza publikoa antolatzeko, Frantsestuen proiektu erreformatzaileari aurre egiteko eta Amerikako hainbat hiritan agintaldi lokalak ezarri zituztelako. Gerraren oztopoengatik, Gorteen osaeran goi-noblezia eta Elizako hierarkia ia ez ziren ordezkatuta egon eta Cadizen zeuden beste diputatu batzuk joan ziren haien ordez.

Cadiz garai hartan, merkataritza gune garrantzitsua zen eta liberalek eragin handia zuten. Beraz, antzinako estamentuetako kideekin (nobleak eta elizgizonak), hirietako erdiko klaseen ordezkariak, Estatuen zerbitzariak (militarrak, magistratuak, funtzionarioak…) eta lanbide liberaletako kideak eta merkatariak izan ziren gorteak osatu zituztenak.

Gorteak biltzar konstituziogile modura ezartzean eta subiranotasun nazionala eskuratzean ezaugarri iraultzailea erakutsi zuten.  Bi joera ziren nagusi, alde batetik, liberalak zeuden, berrikuntza iraultzaileen aldekoak (nagusitasuna lortu zuten eta gorteetan egindako lana bideratu zuten, estatu liberala ezartzen saiatu ziren). Beste aldetik, absolutistek,  mespretxuz “morroiak” esaten zieten, ordena monarkiko zaharra gorde gura zuten. Gorteek bi jarduera martxan jarri zituzten jarduera legegilea, Antzinako erregimenarekin bukatzeko (mestaren kontseilu zintzoa ezereztu, gremioak indargabetu, jurisdikzio ahaleko jaurerriak deuseztatu, desamortizazioak…)  eta Konstituzio liberala egitea (konstituzioan botereen banaketa, subiranotasun nazionalaren printzipio eta konfesionaltasuna azaltzen da).

Azkenik, Napoleonek Fernando VII.Arekin Valencayko Ituna (1913ko abenduan) sinatu zuen eta gerra amaitutzat eman zen. Modu honetan Fernando VII.Ari tronua itzuli zioten eta 1814an, 69 diputatu absolutistek
 Pertsiarren Adierazpena sinatu zuten. Honen bidez, diputatuek absolutismoaren defentsa egin zuten, testuan agertzen den bezala. Halaber, Fernando VII.Ari Cadizko Gorteek egindako lan legegilea baliogabetzea eskatzen zioten “…bertan behera utz daitezela Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak…”. Fernando VII.A 1814ko maiatzaren 4an, Valentziako Dekretua onartu zuen eta Cadizko Gorteek egindako legeria bertan behera geratu zen, ilegaltzat jo zuen Gorteen deialdia eta halakorik inoiz gertatu ez balitz bezala egin zuen. Honen ondorioz, Seiurteko Absolutista (1914-1920)
 hasi egin zen, eta inkisizioa, antzinako kontseiluak, Mesta, gremioak, jauntxoen erregimena… berrezarri ziren.

Bitartean, liberalak konspiratzen hasi ziren, eta 1820an, Rafael de Riego jeneralak Cabezas de San Juanen egindako armadaren altxamenduaren ondorioz, erregimen absolutua erregimen konstituzionala bihurtzea lortu zuen. Fernando VII.Ak 1812ko Konstituzioaren zina egin behar izan zuen eta Hirurteko liberala (1920-1923)
 hasi zen. Modu honetan, 1812ko Cadizko Gorteen legearen legedia berreskuratu zen.

Hala ere, Fernando VII.A eta absolutistek konspiratzen hasi ziren. Fernando Aliantza Santuari laguntza eskatu eta absolutismoa berrezarri egin zuen, Hamarkada Gaitzesgarriaren hasierarekin (1923-1933).
Erregeak balio barik utzi zituen Hirurteko lege guztiak eta amaiera eman zion iraultza liberalaren ahaleginari. Beraz, Fernando VII.Aren erregealdia liberal eta absolutisten gatazkak nabarmenak izan ziren.

Azkenik, Fernando VII.A hil baino lehen, 1830an, Berrespen Pragmatikoa argitaratu zen eta haren bidez, Lege Salikoa indargabetu egin zen. 1933an, Fernando hil eta bere alargunaren, Maria Kristinaren, erregeordetza hasi zen, haien alaba Isabel II.A bi urte besterik ez zituelako.


Entradas relacionadas: