Cadizeko gorteak eta 1812ko konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,59 KB

 

Erregentzia Cadizen bildurik, Espainiako egoera errepasatzen hasi ziren eta Amerikako hiri independentzia aldarrikatu zutela ikusi zuten, baita aginte hutsunea zegoela ere. Espainiaren Inperio arriskuan ikusita, 150 urtez bildu gabeko Gorteen saioak hasi ziren berriz ere.


Ordezkari diputatuek, monarkia absolutua defendatuko zutela zin egin zuten hasieran baino Gorte hauen helburua lehenengo saioan aldatuko zen. Hainbat dekretu eta batik bat 1812ko konstituzioak agerian jarri zuten estatu liberal eta parlamentario bat sortu nahi zutela.


Hasieratik Gorteek erakutsi zuten ez zutela zerikusirik antzinakoekin. Biltzar konstituzionagilea lortzean eta subiranotasun nazionala eskuratzean, Cadizeko diputatuak iraultza liberala abiatu zuten, Frantzia modukoa. Gainera, herritar guztiei eskubideak eman eta Espainia eta bere koloniak batu zituzten.


Laster bi joera azaldu ziren Cadizen:
liberalena,
berrikuntza iraultzailearen aldekoa eta absolutista, orden monarkikoaren aldekoa. Prentsa eta jende gehienak liberalen alde zeuden baina Elizak aldiz, monarkikoen alde.


Lehenengo saioetan, erabaki hauek hartu ziren:

-Gorte tradizionala, gorte iraultzailean bihurtu eta subiranotasun nazionala aldarrikatu.

-Inprimatze-askatasunaren dekretua sortu eta idatzi politikoen zentsura deuseztatu zuten.

-Erregimen zaharraren egitura eraitsi eta jaurerri eskumenduak deuseztatu zituzten.

-Gremioak indargabetu zituzten.

-Nekazaritza berrikuntza abiatu, lurrak saldu eta Mestaren Kontseilu Zintzoa ezereztu zuten.

-Inkisizioa deuseztatu zuten.


1812.
urtean
, lehenengo konstituzioa onartu zuten Cadizen eta Viva la Pepa deitu egin zioten eta hauek ziren bere ezaugarriak:

-
Subiranotasun nazionala
sistema monarkikoa izendatuz.

-Erregeari funtzio legegilea kendu eta Gorteen eskuetan gelditu zen. Ganbera bakarra zegoen guztiek botoa ematekoa eta diputatu izateko jabe izatea eskatzen zuten.

-Botere betearazlea erregearen esku geratu zen.

-Estatu bateratua eratu zuten, berdintasuna eta eskubide berdinak ezarriz guztiontzat.

-Ogasun sistema berria jarri zuten eta aurrekontu nazionala martxan jarri. Zerga sistema bakarra zegoen.

-Berdintasuna lortzekotan, burokrazia zentralizatua ezarri zuten eta barne-aduanarik gabeko merkatua.

-Erlijio katolikoa ofizialtzan ezarri.

-Milizia Nazionala sortu zuten.

Entradas relacionadas: