Burdinbideen legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6 KB

 

Ekonomia kapitalistaren garapenenan ere trenbidea erabakigarria izan zer merkatuaren zabalkunde eta integraziorako: eskualdeetan monolaborantza bultzatu zuen(ardoa, olioa, garia…), eta horrek ere hiriburuari, Madrili, indar handia eman zion.
Produktu astunen (ikatza, burdina) garraioa erraztu zuen. Produktu askoren esportazioa eta garraioa merkeagoa zenez gero, prezioak berdintzeko eta garestitzeko joera ere egon zen. Oinarrizko produktuak errazago ateratzen zirenez gero, pobreek asko sufritu zuten, urte horietan gosete handiak jasan ziren eta. Monetaren erabilera ere asko zabaldu zen, eta merkatuan produktu gehiago zegoen.

Hiriak handiagoak egiteko erabakigarria izan zen trenbidea, baliabideak eta jendea errazago iristen ziren eta.

Baina hasieran behintzat, industrializazioari ez zion asko lagundu, konpainia eraikitzaileek, frantsesek batik bat, material gehiena (errailak, bagoiak, lokomotorak) Frantziatik edo Eurpako beste herrialde batzuetatik inportatzen baitzuten. Espainiako burdingintzak ez zuen asko irabazi legearekin, bere produktuak Europakoak baino garestiagoak zirelako.

Trenbideetako produktuak atzerritik inportatzeko erraztasunek 1907. Urte arte iraun zuten.

Hainbeste abantaila eman arren, trenbide gehienak ez ziren errentagarriak izan eta konpainia gehienek galerak izan zituzten. Gobernuak erabakitzen zituen kobratzen ziren tarifak.

Trenbide

Sareari eusteko dirua herritarrei kobratutako zergetatik lortzen zen.

Trenbide sarearen eraikuntzak estatuaren helburu estrategikoak bete zituen eta errepide sarearen eredu erradiala jarraituz egin zen:erdigunea Madrilen kokatu zen eta handik periferiako gune estrategikoetara zuzendu ziren lineak.

Ondorioz, Madrilen pisu politikoa areagotu egin zen. Berez, Madrilen pisu ekonomikoa nahiko txikia zen garai hartan, era estatu liberal eta zentralistaren garapenari sekulako mesedea egin zion. Trenbide sarearekin, Madrilek hobeto menperatzen zuen erresumako lurraldea: posta zerbitzua, funtzionarioen izendapenak, legeak edo armadaren mugimenduak hobeto antolatzen ziren. Era berean, alderdi politikoen kanpainak edo Madrilen argitaratzen ziren egunkari eta aldizkariak azkarrago zabaltzen ziren. Gazteleraren erabilerari ere asko lagundu zion, eta Penintsulako gainerako hizkuntzek atzerapen nabarmena jasan zuten.


TESTUAREN GARRANTZIA: Legea oso inportantea izan zen, trenbide sarearen eraikuntzari sekulako bultzada eman ziolako. Trenbidea faktore erabakigarria izan zen estatu liberalaren garapenean eta industrializazioaren hastapenetan.

Bestetik, agerian utzi behar da trenbideak beste zenbait esparru ekonomikotan eragin zuela: nekazaritzaren hazkundea eta espezializazioa erraztu zuen; pertsonen, ideien eta salgaien mugikortasuna bideratu zuen; barne-merkatuaren sorrera ahalbideratu zuen; lanpostu berriak sortu zitutuen…

Alabaina, ezin da aipatu gabe utzi Espainia Europa baino egoera kaskarragoan gelditu zela trenbidea azkar eta edozein moduan egin izanagatik. Trenbideak onura handiagoa ekarriko zuen, garai hartan Espainian industrializazio maila hobea egon izan balitz eta nekazaritza ekonomiako trukeak garrantzi handiagoa izan balu. Eskualde batzuk bazterreratuta gelditu ziren. Gainera, trenbideak eraikitzen gastatu zutena asko izan zen. Penintsulako lurraldea menditsua da eta leku gehienak trenbidetik urruti geratzen ziren. Horregatik, ekonomiaren modernizazioa ez zen hain azkar gertatu. Hala ere gertatu zen eta trenbidea, elementu klabea izan zen prozesu horretan XIX.Mendean.


Entradas relacionadas: