Burdinbideen lege orokorra testua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,96 KB

 

¡Escribe tu texto aq

Testua Identifikatzea:


Testua urdinbideen lege
Orokorraren pasarte bat da . Sustapen ministroak,Francisco Luxanek, proposatu zuen eta 1855ko ekainaren 3an Isabel II.Ak berretsi zuen. Madrilgo Gazetan 1885ko ekainaren 6an argitaratu zen.

Bere jatorria kontutan hartzen ,lehen mailako testu ekonomikoa eta juridikoa da .Testu kolektiboa da zeren eta onartzen duena gobernua eta Erreginak berretsi duena baita. Eta Aranjuezeko jauregian sinatu zuten. Ekainaren 6an Madrilgo Gazetan argitaratu zenez testu publikoa da, Espainiar  herritarrentzako .

Testuaren kokapen historikoa  Biurteko progresista da, garai honetan lege honetaz gain  Konstituzio berri baten proiektua egin zen ,aldarrikatu ez zena eta Madozen desamortizazioa.

Testua kokatzean, kontutan hartu behar dugu Espainia herrialde nekazaria zen , beste herrialde batzuk industrializazioan sartuta zeuden bitartean. Atzerapen honi gehitu behar diogu burgesia eskasa .Kontutan hartu behar dugu desamortizazioak ez zuen nekazari erreforma ekarri,ez zuen desberdintasun itzelekin bukatu .Jjoera industriala jaiotzeko ,, Estatuaren eta atzerritarren kapitaletik igaro behar zuen eta honen adierazpen nagusia izan zen trenbidearen eraikuntza.


Barne Azterketa:


Testuaren gaia da Espainian trenbidearen legea azaltzea.Artikulu batzuk agertzen dira non idei nagusiak azaltzen diren.

4.Artikukuak,eraikuntza gobernuak aurrera eramango duela edo konpainiak edo partikularrak esatean,liberalismo progresistaren oinarrizko printzipioak adierazten ditu.

8 art-an Trenbideari laguntzeko gobernuko borondatea ikusten da Honetan dirulaguntzak onartzen dira,bai enpresentzat bai partikularrentzat.

19.Art-an,Estatuak trenbideen eraikuntzan erabiltzen dituen atzerritako kapitalen babesa bermatzen da

20.Art-an azaltzen dira eraikuntzan parte hartzeko baimena lortzen duten enpresentzako abantailak


Testua ondo ulertzeko Madrilgo Gazeta zer den azaltzea beharrezkoa da. Madrilgo Gazeta, gaur egungo “Boletin Oficial del Estado” da eta madrilen publikatu egin zen 1697tik 1936.Urte arte


Kanpo Azterketa:


Isabel II.Aren fase bat izan zen biurteko progresista. Progresistek pronuntziamenduaren bidez heldu ziren gobernura, .Azkenean,pronuntziamendua aurrera jarraitu zen eta Esparterok ,general progresistak ,zuzendutako gobernua sortu zen.

Erreforma batzuk egin zituen gobernu honek: Madozen desamortizazioak,desamortizazio prozesuarekin bukatu zuena.


1855ko progresistentzat,trenbidea premiazkoa zen ,hori dela eta aurkeztu zuten Lege proiektua argi eta garbi arautzeko trenbidearen eraikuntza eta kontzesioak.

1844ko Orden Errealak sortu zituen espekulazioarekin eta ustelkeriarekin bukatu nahi zuten .

XIX. Mendearen bigarren erdian,Espainian garatu zen, beste herrialde batzuetan bezala,trenbidearen eraikuntzaren inguru izugarrizko jarduera. Trenbidea Espainiara berandu heldu zen, gerra karlistak atzeratu zuen agerpena. Espainiako ogasunaren ahultasunak finantzako talde pribatuen eskuetan, atzerritarrak eta espainiarrak,utzi zuen. Talde hauek kontzesioak lortu zituzten enkante publikoetan,gastuei aurre egiteko,sozietateak sortu zituzten

Garai hartan,Espainian besterik bi linea inaguratu ziren. Hauen kontzesioak gobernuak eman zituen modu arbitrario baten bidez,Estatuak  ekoizteko gastuen %50a ipintzen zuen.Baina,lege honekin,kontzesioak Gorteek onartu behar zituzten.

Lege honen arabera,kontzesioak legearen bidez emango ziren eta estatuak dirulaguntza- programa jarriko zituen..Bankuak enpresaburu frantsesen esku zeuden, Enpresa hauek trenbidearen eraikuntzan bere inbertsioen %40a jarri zuten.


1855ko eta 1877ko legeek eraikuntzaren garapena zuzendu zuten. Esan dugunez,Lehena biurteko progresistan aldarrikatu zen eta sarearen garapenarentzat derrigorrezkoa izan zen.


Trenbidea industrializazioak behar zuen garraioen eskaera betetzeko heldu zen eta beste sektoreen garapena ekarri zuen,bankuen sorrera ekarri zuen eta erraztu zuen pertsonen joan etorriak.Hala ere,alde txarrak ere egon ziren trenbidearen eraikuntzarekin eta ustiapenarekin lotuta.

Alde batetik,materialak inportatzeko eman ziren laguntzek ez zizkieten etekinak ekarri Espainiako enpresei.Atzerriko enpresei eman zitzaien baimena material askeen inportazioa egiteko

.Espainiak galdu zuen bere industrializaziorako aukera. B

Trenbidearen sarea txarto banatu zen. Industrializazio puntu garrantzitsuenak komunikabide txarrekin geratu ziren(Euskadi eta Katalunia).


.Arrazoi teknikoengatik azaltzen zen,lokomotorearen potentzia handitu behar zen,desberdintasun honek kalte ekonomikoak ekarriko zizkien.

Enpresaburuek 1866ko krisiarekin,linea batzuen eraikuntza bukatuta, etekinak espero zituztenak ez izatean bere enpresak Espainiatik eraman zituzten. Krisi honek ondorio politikoak ekarri zituen 1868ko “La Gloriosa” delako iraultzan eragiten.


Laburpena:


Testua garrantzitsua da trenbidearen eraikuntza ulertzeko, Gobernuaren ahalegina erakusten du, ezinbestekoa ikusten baitu trenbidearen eraikuntza .

XIX. Mendean Espainia oso atzeratuta zegoen. Nekazaritza atzeratuta zegoen,espainiar gehienak pobrezian bizi ziren eta analfabetoak ziren eta honek barne merkatuan ere eragin zuen. Honekin batera garraiobide sarea oso txarra zen,kapitalak eskasak ziren.Testu inguru honetan ulertu behar dugu industrializazioaren porrota, bakarrik garatu zen katalunia eta euskadi

Espainiako trenbide sarea oso berandu heldu zen, gero azkarregi eraiki zen, plangintza eskasarekin, eta kapital gehiegi bildu zen sektore honetan.Dena honek, eragotzi zuen industriaren garapena. Trenbidearen eraikuntza beharrezkoa zen Espainiako ekonomia modernizatzeko baina ez zen ondo egin.


uí!

Entradas relacionadas: