Burdinbideen lege orokorra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,55 KB

 


1.TESTUINGURUA

Aurretik esan dugunez, 1855ko Burdinbideen lege Orokorraren aurrean gaude eta lege honen beharra ondo ulertzeko Espainiako XIX. Mendearen hasierako ekonomian barneratu behar dugu, bereziki, garraiobideen Egoeran.

Lehenengo Gerra Karlista amaitu ondoren, Espainiak Atzerapen ekonomiko handia zuen nekazaritzan, industrian eta merkataritzan.

Nekazaritzaren egiturak aldatzeko lehenengo desamortizazioak Abian jarri ziren Cadizeko Gorteak ospatu zirenean baina Fernando VII.Ak tronua Berreskuratu zuenean abolitu zituen;

Industriari dagokionez, oso prozesu Berankorra eta geografikoki mugatua izan zen. Industriaren atzerapenean eragina Izan zuten faktoreak izan ziren eskulan kualifikatu gutxi, barne-
Merkaturik eta Kapitalik eza eta Europako lurralde aurreratuenekin lehiatu beharra. Industria Garatuenak Kataluniako ehungintza eta Bizkaiko siderurgia izango dugu.

Lehorreko garraioak ere atzeratuta zeuden. Espainiako trenbidea Europan baino beranduago eraiki zen orografia, kapitalik Eza, ezegonkortasun politikoa... Direla eta.

1855 arte oso burdinbide-zati laburrak eta Bakanduak egin ziren: Bartzelona-Mataró, Madril-Aranjuez, Langreo-Xijon...

1855ean, Biurteko progresistaren garaian, Esparterok O'Donnellekin batera gobernatu zuen. Gobernu berria erregimen liberala Sakontzen saiatu zen eta lege garrantzitsu batzuk aldarrikatu zituen: Madozen Desamortizazio Orokorra (lortutako diru asko burdinbidea eraikitzeko inbertitu zen), 1856ko Konstituzio progresista (Non Nata), Bankuen Legea kapitalak erakartzeko, Espainiako Bankuaren sorkuntza... Baina progresistek Funtsezko elementutzat jotzen zuten burdinbidea Espainiako ekonomia Modernizatzeko. Hori dela eta, lehorreko garraioak izugarrizko Aurrerapena izango du 1855eko Burdinbideen legeari esker: elkarte anonimoak Osatzeko erraztasunak, desjabetzeak (Madoz-en desamortizazioari esker merkatura Ateratako lurrak burdinbidea eraikitzeko erabili ziren eta), materialen Inportazio askea, diru-laguntzak...

Legeak ere, testuko azken artikuluan esaten den bezala, Burdinbidearen ezaugarriak ezartzen zituen, eraikuntzarako hainbat baldintza Jarriz. Testuan agertzen da errail arteko zabalerari dagokiona (Europan baino 15 cm. Gehiago); hau arrazoi teknikoengatik azaltzen zen. Espainiako Erliebearen gorabeherak direla eta, lokomotorearen potentzia handitu behar zen. Horretarako, lurrin  ganbera handiagoak Behar ziren. Azpimarratu behar da testuan agertzen ez den baldintza. Madril Ardatza zuen trazaketa erradialak, lurralde asko saretik kanpo utzi zituela. Neurri hau lotuta dago estatu zentralizatu bat hiriburuan sortzeko nahiarekin.

2.GARRANTZIA

Lege honen garrantzia begi bistan dago Kontuan hartzen baditugu ondorio positiboak zein negatiboak ere.

Legearen ondorio positiboei dagokienez, alde batetik, barne merkatu bat sortzeko Behar ziren barne komunikazioen hobekuntza ekarri zuen.

Legearen ondorioz, 450 km burdinbide eraiki ziren urtero 1856-1866 bitartean, Estatuaren laguntzari eta kanpoko eta bertako inbertsioei esker. Azken honi Begiratzen badiogu, trenbidea “librekanbismoaren irla bat" bihurtu zen Erregimen protekzionistaren barruan.

Bide azpiegitura (errailak, zubiak, geltokiak, etab.) eratzeko behar ziren lanpostu asko eta Asko sortu ziren eta negozio iturri berebizikoa izan zen, estatuak balio Zuenaren erdia baino gehiago ordaintzen zuelako. Gainera, pertsonen eta Merkantzien garraioaren iraultza izan zen, hartuko duen abiaduragatik eta zama Gehitzeko aukeragatik. Laburbilduz, trenbidearen hedapenak iraultza ekonomikoa Ekarri zuen Espainian.

Hala ere, burdinbideen eraikuntza negozio handia bazen ere,  ustiapena Ez zen errentagarria izan. Trenbidearen hedapena berandu hasi zen, eta, Horren ondorioz, Espainiak kokapen kaskarra zuen Europako beste ekonomia Batzuekin alderatuz gero.

Gainera, izan zen beste arazorik ere. Alde Batetik, trazaera ez zen oso egokia. Egitura erradialeko sarea eraiki zen, Zentroa Madrilen zuela. Honek Lurralde asko saretik at utzi zituen. Bilbo, Adibidez, nazioarteko sarearen trazaeratik kanpo geratu zen eta merkatariek Bilbo-Tutera lerroarekin bat egingo zuen lotunea bultzatu zuten Mirandan.

Bestalde, Espainiako merkatua Europarekin Lotzeko helburuaz egin zen, baina zabalera Ez zen Europaren araberakoa (15 cm gehiago zuen) eta Espainia bakartuago geratu zen. Horren Eraginez, oztopoak zeuden Europako beste herrialdeekin trenbidez komunikazio Erraza izateko, mugan merkantziak tren batetik bestera eraman behar izaten Baitziren, horrek, noski, kostu eta denbora galerak zekartzalarik, dirutan eta Denboratan.

Baina muga horiek muga, trenbidearen eragina Positiboa izan zen Espainiako ekonomiarentzat, pertsona eta merkantzien Garraioa erraztu zuelako.

Hala ere, garraiatzeko produktu gutxi zegoela Kontuan hartuz, zertarako hainbeste burdinbide-kilometro?

Entradas relacionadas: