Burdinbideen lege orokorra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,29 KB

 
    • Trenbidea eraikitzen ari den tokiko inguruko herri lurren erabilpena, bertan harrobiak irekitzeko ahalmena..

    • Inguruko bidesariak eta garraio eskubideak jasotzeko eskubidea

    • Eraikitzen ari diren bitartean eta hurrengo hamar urtetan beharko dituzten produktu guztiak (lehengaiak, makinak…) inportatzeko aukera muga zergarik gabe.

Azkenik, 30. Artikuluan burdinbideak izango duen zabalera adierazten da. Dokumentuan esaten duenaren arabera, trenbidearen zabalera 1,80m.Koa izan beharko zen Europakoa estuagoa izan arren.
Honetarako arrazoi batzuk argudiatzen ziren. Alde batetik esan dudan bezala, Espainiako orografia oso menditsua zen eta mendian arazorik gabe igo ahal izateko potentzia handiko makinak beharko zituztela, horretarako zabalera handiagoko trenbidea behar zen, galdara handiagoak izango zutenak. Bestalde, oso gertu zuten frantsesen inbasioa eta modu horretara beste balizko inbasioak oztopatzea espero zuten.

Amaitzeko esan behar da Lege honek trenbidearen eraikuntza bultzatu zuela baina Espainiaren arazo ekonomikoak ez ziren konpondu.
Burdinbidea eraikitzeak kostu itzela suposatu zuen. Gobernu liberalak desamortizazio batzuk egin zituen diru sarrerak lortzeko. Hauetako bat Madozena. Hala ere, ez zen nahiko izan eta bertako burgesia inbertitzeko asmorik ez zuenez beharrezkoa izan zuen atzerriko kapitalen laguntza. Hau erakartzeko ezarritako baldintzak ezin mesedegarriagoak izan ziren (Estatuaren babesa zuten gerra egoeretan ere  edo inbertitutako kapitalen irabaziak bermatzen zieten (8. Eta 19. Art.). Horrez gain, muga-zerga ordaintzetik salbuetsi egiten zien burdinbidea eraikitzeko beharrezko materialen inportazioarengatik (lehengai eta makinak, erregaiak…). Honek bertan garatzen ari izen burdingintza modernoaren garapena oztopatu zuen, atzerriko konpainiek euren herrialdeetatik inportatu zituztelako beharrezko gaiak. Industrializazio nazionala gerarazi zen Lege honekin. Egia da, ordea, momentuko Espainiako industriak ez zeukala eraikitzeko behar ziren azpiegiturak.

Aipatu behar den beste arazo bat trenbidearen zabalera izango da. Esan dugun bezala, Espainiakoa, Europan baino zabalagoa izango zen (30. Art.). Honek nazioarteko gaien garraiorako zailtasun handiak eragingo ditu. Horrez gain, dokumentuan ez aipatu arren, gogoratu behar dugu, trenbidearen sareak egitura erradiala izango zuela eta honek zaildu egingo zuen Espainiako gune industrializatuenen arteko komunikazioa.

Hala ere, esango nuke burdinbideen agerpenak erabateko eraldaketa eragingo zuela herritarren bizimoduan. Garraiobide berriak distantzien kontzeptu aldatu zuen (Madril-Irun bidea zalgurdiz hamar-hamabi egunetan egiten zen eragozpen berezirik ez bazen: elurra, euriteak. Trenez egun batez burutzen zen ibilbide bera), mundua txikiagotuz. Merkatuak eskualdeko mailakoak izatetik nazioartekoak izatera pasa ziren, trenak milaka tona garraia zitzakeelako distantzia urrunetara. Funtsezko aldaketa hau Espainian beranduago burutu zen Europan. 1844an Trenbidearen eraikuntzarako lehengo legea argitaratu arren benetan eraginkorra izan zena, 1855eko hau izan zen kilometro gehiago eraiki zirelako. Onartu behar da lege honek modernizazioaren bidean jarri zuen herrialdea, pertsona, gai eta ideien zirkulazioa nabarmen erraztu baitzuen trenak. Industrializaziorako bidea ere markatu zen. 




Entradas relacionadas: