Burdinbideen lege orokorra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,4 KB

 

TRENBIDEEN LEGEA

TESTUINGURUA.

Estatu espainiarrean trenbidearen eraikuntza
Europan baino geroago hasi zen. Estatuko agintarientzat , trenbideen eraikuntza polikiegi zihoan. Ikuspuntu ekonomiko batetik , trenbidearen eraikuntza ez zen errentagarria. Liberalentzat , trenbide sarea izatea oso inportantea zen lurraldea egituratzeko. Bestalde , penintsulako erliebea oso menditsua denez , trenbideak eraikitzea oso garestia zen eta etekin ekonomikoa lortze ez zegoen ziurtaturik. Baina trenbiderik gabe , estatu liberalaren eraginkortasuna asko ahultzen ze. Madrilen hartzen ziren erabaki politikoak ez ziren behar bezala gauzatzen erresumako lurraldean. Trenbidearen eraikuntza azkartzeko beharra ikusten zen. Horretarako , atzerriko kapitalak erakartzea eta abantaila ekonomikoak ematea beharrezkoa zen. Horregatik , atera zuten Burdinbideen Lege Orokor hau: abantailak eskaini nahi zitzaizkien inbertitzaileei , trenbide-
sarearen eraikuntzan dirua jar zezaten. Penintsulako nahiz atzerriko kapitalak erakartze lortu zuten. Diru asko inbertitu zen ferrokarriletan ,eta konpainia handi batzuk sortu ziren , batez ere frantsesak.

Trenbideak egiten zituzten enpresek mota guztietako ondasunak inportatzeko aprobetxatzen zuten , baita trenbidearekin zerikusirik ez zutenak ere. Lege honek arrakasta izan zuen ta XIX.Mendearen bukaerarako Espainiak trenbide-sare inportantea lortu zuen.

Trenbide

Sarearen erdigunean Madrilen kokatu zuten.

Ondorio ekonomikoak:


Ekonomia kapitalistaren garapenean ere trenbidea erabakigarria izanz en merkatuaren zabalkunde eta integraziorako: eskualdeetan monolaborantza bultzatu zen (ardoa , olioa…) , eta horrek Madrili  , indar handia ematen zion.
Produktu astunen (ikatza , burdina) garraioa erraztu zuen. Produktu askoren esportazioa eta garraioa merkeagoa zenez , prezioak berdintzeko eta garestitzeko joera ere egon zen. Oinarrizko produktuak errazagao ateratze zirenez , pobreek asko sufritu zuten , urte hauetan gosete handiak jasan ziren eta. Monetaren erabilera ere asko zabaldu zen. Hiriak handiagoak egiteko erabakigarria izan zen trenbidea , baliabideak eta jendea errazago iristen ziren eta.Hasieran , industrializazioari ez zion asko lagundu , konpainia eraikitzaileek , materia gehiena Frantziatik edo Europako beste herrialde batzuetatik inportatzen baitzuten. Espainiako burdingintzak ez zuen asko irabazi lege honekin , bere produktuak Europakoak baino garestiagoak zirelako. Trenbideetarako produktuak atzerritik inportatzeko erraztasunek 1907.Urte arte iraun zuten. Hainbeste abantaila eman arren , trenbide gehienak ez ziren errentagarriak eta konpainia gehienek galerak zituzten. Gobernuak erabakitzen zituen kobratzen ziren tarifak. Trenbide sareari eusteko dirua herritarrei kobratutako zergetatik lortzen zen.

Ondorio politikoak

Trenbide sarearen eraikuntzak estatuaren helburu estrategikoak bateko ditu eta errepide sarearen eredu erradiala jarraituz egingo da: erdigunea Madrilen izango du eta handik periferiako gune estrategikoetara zuzenduko da. Madrilen pisu politikoa areagotu egin zen. Madrilen pisu ekonomikoa nahiko txikia zen eta estatu liberal eta zentralistaren garapenari sekulako mesedez egin zion. Trenbide sarearekin , Madrilek hobeto menperatzen zuen erreusmako lurraldea: posta-zerbitzua , funtzionarioen izendapenak , legeak…. Alderdi politikoen kanpainak edo Madrilen argitaratzen ziren egunkari eta aldizkariak azkarrago zabaltzen ziren. Gazteleraren erabileraren ere asko lagundu zion eta Penintsulako gainerako hizkuntzek atzerapen nabarmena jaso izan zuten.


Entradas relacionadas: