Botere politikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,53 KB

 

Botere politikoaren jatorria


Jatorria jakiteko nola, noiz eta zergatik sortu zen jakin behar dugu. Gizarte gehienetan aspalditik dago. Gizarte-talde batek gizarte osoari bere borondatea bortizki esartzen sortu zen. Nietzsche, batzuek besteen nagusi izateko grina izatea dela botere politikoaren oinarria dela esan zuen.

Botere politikoaren zilegitasuna


Botere bat legitimoa den galdetzen dugunean, botere hori egon behar den ala ez galdetzen dugu. Botere hori ona ala txarra den. Ez dugu boterearen jatorria galdetzen. Botere guztiak ez dira legitimoak. Zer den legitimoa bereizteko irizpideak behar ditugu.

Gizartea antolatzeko modu bat: -Tribala: Komunitate txikiak dira. Familia-loturetatik abiatuta egiturak, eta iraupeneko autonomia izan ohi dute. -Esklabista: Komunitate tribalak baino askoz haundiagoak dira.(Inperioak) Eta funtzezko ekoizpena esklaboen esku egon ohi da. -Feudala: Ordena politikoa eta babes militarra ezartzeaz arduratutako jauntxo feudalen eta buruzagi militar eta politikoen inguruan egituratutako gizarteak. Ekonomia nekazaritzakoa eta morrontza harremanetan oinarrituak. -Modernoa: industriaren eta merkataritzaren garapenean oinarritzen da eta estatu nazionala da antolaketa politikoaren muina.

Menderatze politiko mota bat: -Karismatikoa: Legitimatzeko mota liderren eta buruaren ezaugarriak ditu oinarri. Adminiztrazioa antolatzeko modua, egitura txikia eta ezegonkorra, jarraitzaileek eta aldekoek babestua. -Tradizionala: Legitimatzeko motak Ohiturek eta tradizioak bermatzen dute agintea. Administrazioa antolatzeko moduak, legegilearen mendekoak edo berak, ordaindutako pertsonak, nolabaiteko autonomia dute. -Arrazionala: Legitimatzeko motak, agintea legezko prozeduren bidez justifikatzen da, prozedura hoiek agintea nola eta daitekeen zehazten dute. Administrazioa antolatzeko moduak, Burokrazia: Aginte formala erakunde hierarkikoaren gailurrean dago.

Botere politikoa legitimatzeko mota bat: -

Argudio teologikoak

Jainkoak hierarkia jakin batzuk finkatu zituen gizakientzat. Gizaki batzuek agindu egin behar zuten eta gainerakoek esana bete behar zuten. Argudio hauek Erdi Aroan erabili zituzten. -Argudio naturalistak: Gizakion berezkoa beharra botete politikoa da. Aristotelesek, esan zuen, nekes iraun zezaketela bizirik familia bakartuek eta herri txikiaek. Aldiz gizakiak komunitate politiko batean biltzen badira bizirik iraun dezakete. -Argudio funtzionalista: Gizarteko kideentzat erabilgarria eta onuragarria da agintari politiko bat, orden sozial eta bizikidetza baketzuaz arduratzeko.(Hobbes)

Botere politikoaren mota nagusiak(Aristoteles): Bi irizpide kontuan hartuta sailkatu zituen: Gobernai kopurua eta gobernuak denei egiten zion mesedea.Monarkia, aristokrazioa eta demokrazia.

Gizarte hitzarmenaren teoriak: Aro Modernotik aurrera gizabanakoa gakoa izan da. Gizabanako guztiak askeak eta berdinak dira.Justifikazio politikarako eredurik erabiliena, gizarteko kide guztien arteko hitzarmenaren ideia da. Gizarte-hitzarmenaren teoriak hasierako egoera deskribatzen du.: Naturazko egoera

Liberalismo politikoa eta ekonomikoak: Hasieran berme konstituzionalak eta gizabanakoen eskubideak aldarrikatzeko sortu zen.Absolutismoaren aurrean askatasuna defendatzeko. Liberalismo politikoaren arabera, gizakiek eske izan behar dute erlijio ekonomia eta politika gaietan haiek aukeratutakoari jarraitzeko. Partaidetza demokratikoa beharrezkoa da gai publikoetan. Liberalismo ekonomikoaren ustez, merkatua da gizartea kordinatzeko oinarrizkoa mekanismoa. Merkatuari bere eginkizuna betetzen laguntzea da estatuaren zeregina.Hori dela eta, estatuak ahalik eta gutxiena sartu behar du merkatuaren funtzionamenduan.

Entradas relacionadas: