Bost urteko planak (sobietar batasuna)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,85 KB

Diktadura estalinista(1929-1953)

-Stalinen maila-igoera: Lenin 1924.Urtean hil zen, talde txiki bat alderdia eta estatua zuzentzen borrokak eta liskarrak etengabeak ikuspuntu desberdinak. 1922 Stalin SBAK-ko idazkari izendatu eta nagusitu zen. Herrialde bateko sozialismoa sendotzea defendatzea eta mundu-iraultza ideia baztertzea, helburua SESBren iraultza finkatzea eta sendotzea izango zen, hirugarren internazionala sobietar interesen zerbitzurako erakunea bihurtu zen.

Stalinek diktadura totalitarioa ezarri zuen:

1929an,Stalinek botere guztiak hartu diktadura pertsonala ezarri, botere bermatzeko hiru baliabide:

-Pertsona gurtzea:Propagandaren bidez,Stalin goratzen herriaren ongile nagusia aita zela esaten.Stalinen etsaien edozein ezaugarri positibo ezabatu,egia faltsutzen zuten.

-Alderdi komunistaren boterea sendotzea: Sobieten bidez bizitza politikoan parte hartzeko beharrezkoa SBAK-ekoa izatea.Inposatzen zituen hautagai-zerrendak, beraz sobietek herri batzar askeak izateari utzi zioten betiko.

-Izua:Edozein oposizio isilarazteko modua zen.Izu-ikara alderdian eta gizarte osoan erabiltzen zuten.Errepresio NKVDren bidez egiten baina biztanleriaren zati handi batek lagundu zuen, gizartean susmo eta salaketa giroa sortu.

1933tik 1939ra purga gogorrenak. Moskuko epaiketak ospetsuak alderdiko antzinako buruzagiak kondenatu bertan.Milaka pertsona kontzentrazio-esparruetara(gulagak) bizitza-baldintza penagarrietan bizitzera bortxazko lanak egitera. Stalinek kultura erabat kontrolatu zuen.SBAK-k zehaztu zer artek balio behar zuen komunista onak prestatzeko eta alderdiko propaganda izateko 1932 aurrera,abangoardiako artistak jartzen hasi,kontrairaultzaileak eta burgesak zirela  leporatzen baitzieten. Arte joera ofizial bakarra zen:errealismo sozialista.Ezaugarri hauek zituen:estilo tradizionala zuen,iraultza eta iraultzaren buruak zein iraultzaren oinarritzat hartutako taldeak goratzen zituen,langileak eta nekazariak.

Potentzia ekonomiko bat eraikitzen


- Planifikatutako ekonomia:
1927tik aurrera,estatuak ekonomia planifikatu behar zuela bultzatu zuen Stalinek.Gosplan sortu zuten,plana diseinatzeaz arduratzen zen,plan bakoitzak bost urte irauten zuen plan horietan helburu ekonomikoak lortzeko baliabideak zehazten ziren. Helburuak:Sobietar Batasuna atzerapn ekonomikotik ateratzea,industria-garapena lortzea,nekazaritzan militar-arloan autosufizienteak izatea.

-Nekazaritzaren kolektibizazioa:Lehen bost urteko planak lurren kolektibizazioa ezarri zuen.Jabeek jabetzei uko egin behar zieten,kolektibitaterenak izateko.Kulakek,nekazari dirudunek errepresio gogorra pairatu zuten.Errepresioek izua eragin zuen nekazaritzako eta abeltzaintzako produktibitatea jaitsi egin zen,biztanleriak eskasia eta gosetea sufritu zuen.Kolektibizazioa bi ustiategi motaren bidez antolatu zen:koljos delakoak(kooperatiba landetxe handiak) sovjos(estatuko landetxeak,soldatapeko langileak erabiltzen zituztenak) bi horietan makina teknika aurreratuak aplikatzea sustatu zuten.

-Industria-garapena:Ekonomia-politika estalinistak lehentasuna eman zion industria astunari eta energia-ekoizpenari.Ikatzaren,petrolioaren eta elektrizitatearen ekoizpena berehala bikoiztu zen.Sustatu zuten produktibitatea propagandak garrantzi handia izan zuen,langileen sakrifizio desinteresatuaren bidez ahalik eta etekin handiena lortzera. Bost urteko lehen hiru planak aplikatu ondoren emaitzak ikusgarriak izan ziren,SESB industria-potentzia bihurtu zen,ekonomia-desorekak ere izan ziren.Makinak,armamentua fabrikatzea gehiegi sustatu zen,eta kontsumo-onasunak ez zioten hainbesteko garrantzia eman.Biztanleriak bizitza-maila baxua.



Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Errusiar iraultza