Borondatezko dimisioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,09 KB

 
a)  Borondatezko eszedentzia, norberaren interesa dela eta.Karrerako funtzionarioek norberaren interesa dela eta borondatezko eszedentzia eskatzeko aukera izango dute, baldin eta, aurre-aurreko bost urteetan gutxienez, Herri Administrazioetako edozeinetan modu efektiboan zerbitzua eman badute./Funtzionarioari bere interesa betetzeko xedez eskatu duen borondatezko eszedentzia eman ala ez, zerbitzuko beharrizanen arabera erabakiko da, arrazoiak behar bezala azalduta. Ezin da eszedentziarik eman funtzionarioaren aurka diziplina-espedientea hasita dagoenean./Norberaren interesa dela eta eszedentzia-egoeran daudenek ez dute ordainsaririk sorraraziko, eta egoera horretan emandako denbora ez zaie aintzakotzat hartuko, igoerak, hirurtekoak eta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzako erregimeneko eskubideak emateko orduan.Borondatezko eszedentzia, familia elkartzeko xedez.Familia elkartzeko xedez borondatezko eszedentzia eman ahal izango da, funtzionarioentzat ezarritako epe horretan Herri Administrazioetako edozeinetan modu efektiboan zerbitzua emateko eskakizuna bete gabe, baldin eta ezkontideak beste udalerri batean badu bizilekua, karrerako funtzionario edo lan kontratuko langile finko modura behin betiko izaera duen lanpostua lortu duelako eta lanpostu horretan diharduelako hauetakoren batean: Herri Administrazio, organismo publiko eta horiei atxikitako edo lotutako zuzenbide publikoko erakundeetako edozeinetan, edo Konstituzio-organoetan edo Botere Judizialean eta autonomia-erkidegoetako antzeko organoetan, edo Europar Batasunean nahiz Nazioarteko Erakundeetan./Familia elkartzeko xedez borondatezko eszedentzia egoeran daudenek ez dute ordainsaririk sorraraziko, eta egoera horretan emandako denbora ez zaie aintzakotzat hartuko, igoerak, hirurtekoak eta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzako erregimeneko eskubideak emateko orduan./Eszedentzia, familiartekoren bat zaintzeko xedez.Karrerako funtzionarioek hiru urtetik gorakoa ez den eszedentzia-aldia hartzeko eskubidea izango dute seme-alabetako bakoitza zaintzeko, norberak sortua izanda nahiz adopzioan edo harreran hartuta ere (adopzio aurrekoa nahiz iraunkorra izan), jaio den egunetik, edo, hala dagokionean, administrazio ebazpena edo ebazpen judiziala ematen denetik kontatzen hasita./Era berean, hiru urtetik gorakoa ez den eszedentzia aldia hartzeko eskubidea ere izango dute, familiartekoren bat, odol- nahiz ezkontza ahaidetasunezko bigarren maila artekoa, zuzenean bere ardurapean hartu behar badute, ordaindutako lanik egiten ez duela, adina, istripua, gaixotasuna edo desgaitasuna dela-eta, bere kabuz moldatzeko gai ez delako./Eszedentzia-aldia bat bakarra izango da subjektu eragile bakoitzeko./Beste subjektu eragile batek beste eszedentzia-aldi baterako eskubidea ematen duenean, aldi berria hasteak bukaera emango dio ordura arte baliatzen ari zen eszedentzia-aldiari./Subjektu eragile berbera dela eta, bi funtzionariok badute aldi berean eskubide hori, biek batera eskubideaz baliatzeko aukera murriztu ahal izango du Administrazioak, zerbitzuen funtzionamenduari lotutako arrazoiak aintzat hartuta./Egoera horretan ematen duten denbora hori aintzakotzat hartuko da hirurtekoak, karrera eta aplikatu behar zaien Gizarte Segurantzako erregimeneko eskubideak emateko orduan./Jardun duteneko lanpostua, gutxienez, bi urtez gordeko zaie. Epea igarotakoan, udalerri berean eta ordainsari bera duen lanpostu bati dagokionez izango da erreserba hori./Funtzionarioek, egoera horretan dauden bitartean, Administrazioak antolatutako prestakuntza ikastaroetan hartu ahal izango dute parte./Eszedentzia, genero-indarkeria dela eta.Genero-indarkeriaren biktima diren funtzionario emakumeek, dagokien babesa edo gizarte-
Laguntza integrala benetan jaso dezaten, eszedentzia-egoera eskatzeko eskubidea izango dute, aurrez gutxieneko zerbitzu-denbora hori eman beharrik izan gabe. Aurreko lehen sei hiletan, eszedentzia hartu aurretik zehar duteneko lanpostua erreserbatzeko eskubidea izango dute, eta denbora-tarte hori konputagarria izango da aplikatzekoak diren antzinatasunari, karrerari eta Gizarte Segurantzako erregimeneko eskubideei dagokienez./
Jarduketa judizialek hala eskatzen dutenean, epe hori hiru hilabetez luzatu ahal izango da, gehienez jota, hamazortzi hilabetez, ondorioak gorago adierazitako berberak izanda, biktima babesteko eskubidea benetan bermatuta gera dadin./Aurreko lehen bi hiletan, funtzionarioak ordainsariak osorik jasotzeko eskubidea izango du, eta, hala badagokio, seme-alaba ardurapean izateagatiko familia-prestazioak jasotzeko eskubidea ere bai.

Entradas relacionadas: