Bloke militarra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,94 KB

 

GERRA HOTZA ETA BLOKEEN POLITIKA

Walter Lippmann Estatubatuar kazetariak zabaldu zuen, 1947. Urtean, Gerra Hotza kontzeptua.

Bigarren Mundu Gerran Ardatza garaitua izan ondoren, ekonomian, ideologian eta kultura elkarren Arerioak  ziren bi blokeek izan zuten gatazka adierazi nahi zuen esapide Harekin. Estatu Batuek eta Sobiet Batasunak gidatu zituzten bloke horiek.

Bi izan ziren liskar Haien ezaugarri nagusiak:Potentzia handiek mundu osoan barna Sortzen ziren eskualdeko gatazketan esku hartzen zuten. Armamentu karrera handi bat izan zen, alegia, gero eta Arma gehiago eta hilkorragoak fabrikatzen ziren.

01.1 Gerra hotzaren kontzeptua eta sistema bipolarraren oinarriak

Gerra Hotza mundu osora Zabaldu zen, ikusmolde politiko, kultural eta ekonomiko guztiz desberdinak Zituzten bi Estatu bloke handiren arteko. 1947an hasi zen, sobietarrek Berlin Blokatu zutenean, eta 1989an harresia erori zen arte luzatu zen.

Mendebaldeko blokea edo bloke kapitalista:


Estatu Batuek gidatzen zuten bloke hau, Mendebaldeko europar herrialde gehienen babesarekin. Sistema politiko Demokratiko eta Estatuaren esku hartzea onartzen zuten merkatu ekonomikoek Osatzen zuten. Alderdi militarrari, NATOn antolatu zen.

Ekialdeko blokea edo bloke komunista:


Sobiet Batasunak kontrolatzen zuen, eta Europako Ekildeko hainbat herrialde bildu zituen, zeinek herri demokraziak baitzituzten, Eta estatuak  planifikaturiko ekonomia. Alderdi bakarreko herri errepublikak Eratu ziren, eta, militarki, Varsoviako Itunean eratu zen.

Gerra Hotzaren osagai Nagusiak:

Armamentu karrera:

Armamentu berria garatu zen.

Karrera espaziala:


Teknologiaren lorpenen adierazpena izan zen.

Eskualdeko gatazkak:

Ezin konta ahala gatazketan parte hartu zuten bi bokeek.



1.2 BLOKEEN ERAKETA



Bigarren Mundu Gerraren Azken hilabeteetan, argi geratu ziren Mendebaldeko aliatuen eta sobietarren Arteko aldeak.
Yaltako Konferentzian, eztabaidak Sobiet Batasunak Europako ekialdean askatu berri zuen lurralde zabalaren ingurukoak izan ziren. Mendebaldeko buruzagiek eskatu zuten hauteskunde demokratikoak egiteko inguru Hartako herrialdeetan, diferentziak areagotu egin ziren Potsdameko Konferentzian

Bloke kapitalista: Truman doktrina eta Marshall Plana


Truman doktrina iragarri zuen Harry Truman. Doktrina hura Sobiet Batasunari emandako erantzun gogorra eta berehalakoa izan zen. Planaren Oinarrian zegoen Estatu Batuek militarki eta diruz lagunduko zietela europar Herrialdei, komunismoaren zabalkundetik babesteko. Bukatu zen Estatu Batuen Aislazionismoa.


Europaren Marshall Planarekin osatu zen Truman doktrina.
George Marshall jeneralak, zeina Estatu Batuetako Estatu idazkaria zen, Estatu Batuek diru kopuru handiak Erabiliko zituela Europaren berraikuntzan aginduz.


Marshall Planak europar Herrialde guztiak hartu nahi zituen bere baitan.




Entradas relacionadas: