Biztanleriaren banaketa eta lurraldez lurraldeko desorekak espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,8 KB

Biztanleriaren banaketa eta lurraldez lurraldeko desorekak
Espainian(teorikoa).
Biztanle- inguru handiak:Madrilen, Penintsularen periferian, Balearretan eta Kanarietan daude.Hutsik dauden inguruak Penintsularen barrualdean daude eta mendiko inguru batzuetan.ERKIDEGOKA, Andaluzia,Madril,Katalunia eta Valentzia lurraldearen seirena okupatzen dute eta populazioaren %57 kontzentratzen dute.Lau erkidegok(Gaztela-Leon,Gaztela-Mantxa,Extremadura eta Aragoi)lurraldeko erdia okupatzen dute baina populazioko %15 besterik ez dute.Dentsitate handiena dutenak Madril, EAE eta Kanariak dira.Beste muturrean aurkitzen diren artean Extremadura.PROBINTZIA MAILAN, kostaldek eta barnealdeko probintzien arteko kontrastea nabarmentzen da.100biz/m2 baino gehiago duten probintzia guztiak kostaldean daude, Madril eta Sevilla izan ezik.Probintzia hauek jarduera ekonomiko aberatsen egoitza izan ohi dira eta beraz,urbanizatze eta populatze bizia izan dute aspaldidanik.Aldiz,Mendigune idorrak, nekazaritza estentsiborako erabiltzen direnak, lau eremutan dira nagusi:Iberiar Sistemako eskauldeetan, Mantxan,Extremaduran,Portugaleko mugaren ondoan kokatutako eeskualdetan eta Pirinioetan.PROBINTZIEN BARRUKO DESOREKAK Hiri-landa dikotomia.Ia probintzia guztietan popilazioa hirietan kontzentratzen da, hiriburuetan bereziki.Kostaldean populazioa itsas ondoko zonalde estuan kontzentratzen da,barrualdeak populazio galtzen duen bitartean.Biztanleen banaketan dagoen desoreka horren jatorria Aro Modernoan sortu zen eta apurka-apurka handiagotu egin da.XVI.Mendean dentsitaterik handienak Penintsularen erdialdean eta iparraldean zeuden.XVII.Mendeko krisi ekonomiko eta demografikoaren eraginez, biztanleria periferiarantz mugitu zen.XVIII.Eta XIX.Mendeetan eogera hori sendotu egin zen, eta periferiako eskualdeek pisua irabazi zuten.XX.Mendean kontrasteak areagotu ziren(1960 aurrera), industria eta turismoa eraginda.1975tik aurrera, desberdintasunak murriztu egin ziren, krisi ekonomikoak, desindustrializazioa eta langabezia eragin zituen eta.Gaurko joera:Kantauriko erlaitzeak pisua galdu du.




Biztanleariaren banaketa eta lurraldez lurraldeko desoreka Euskadin(teorikoa). Euskal Autonomiako biztanleriaren dentsitatea handia da,302,62 bizt/km2, Espainian baino hiru aldiz handiagoa.Nolanahi ere, alde nabarmenak daude bi isurialdeen artean, dentsitate altuena Bizkaian eta Gipuzkoan dago;Araban aldiz, txikiena.
Bizkaian, 1.147.576 (borobilduta)
biztanle bizi dira.Bilbo Handieran inguruan daude dentsitate gunerik handienak:Bilbo hirigunean,itsasadarraren ezkerraldean.Beste leku batzuetan, aldiz, txikiak dira dentsitateak,Durangoaldean eta Gernika-Bermeon izan ezik.

Gipuzkoan, biztanleriaren banaketa orekatuagoa da.717.832 biztanle dago eta pilatze handiena Donostialdean gertatzen da;dentsitate altuenak lurralde osoan zehar daude banatuta.

Araban,

324.126 lagun bizi dira, ezberdintasun nabarmenak daude.Hiriburuan eta gune industrializatuetan biztanle asko biltzen dira, dentsitate txikienak, Arabako harán eta mendietan daude.Orekatua izatetik urrun dago Araba.Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria ez dago era uniformean banatuta.Kostaldean ditugu dentsitaterik handienak, barrualdekoak, berriz, txikiagoak dira.Industrializarioa erabakigarria izan da horretan, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan, demografía-aldaketa aipagarriak gertatu ziren.Demografia-hazkundea ezberdina lurralde bakoitzean:Bizkaiko industria-eremua itsasadarraren ezkerraldean kontzentratu zen,Gipuzkoan, berriz, lurralde osoan zehar sakabanatu zen.Araban,geroago gertatu zen eta hiribuetan eta industriaguneetan(Laudio-Amurrio) nabarmendu zen.1975eko ekonomia krisia izan zenean, gelditu egin zen immigrazioa.Populazioa 30.000 eta 100.000 lagun bitarteko nukleoetan pilatzen da.Hazkunde handia gertatzen hari da 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan.


Entradas relacionadas: