Biztanleriaren banaketa eta lurraldez lurraldeko desorekak espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 31,14 KB

 

5.Gaia: Biztanleriaren banaketa eta lurraldez lurraldeko desorekak espainian eta EAEn

5.1 Espainian; 1.Banaketa ezaugarriak, Espainiako efektibo demografikoak 2008an 46 milioi pertsonakoak ziren. Horien dentsitatea kalkulatuz aztertzen da banaketa espaziala. Inguru bateko biztanleria eta azalera lotzen ditu horrek. Formula honako hau da: D= Bizt./Km2. Espainiako biztanle-dentsitateak gora egin du, eta 2008an 91,1bizt./km2 zen. Europako batez bestekoa, 110 bizt./km2, baino txikiagoa da. Hala ere, batez besteko balio horrek desoreka espazial garrantzitsuak ezkutatzen ditu.Dentsitate handiko inguruak Madrilen.Dentsitate txikiko inguruak mendi-inguru batzuei dagozkie.

2.Banaketa azaltzen duten faktoreak.1)Industria aurreko aldian ekonomiaren oinarria nekazaritza zen, eta faktore naturalek pisu handia zuten. Hori dela eta, dentsitate handienak erliebe lau eta negu leuneko kostaldeetan zeuden  eta txikienak Iberiar penintsularen barrualdeko ordoki garaietan, negu hotz-hotzak zituzten eta.Giza faktoreek ere eragina zuten. XVI. Mendean, Amerika aurkitzeak Gaztelari oparotasun ekonomiko handia eman zion, eta Iberiar penintsularen barruan biztanle gehien zituen ingurua bihurtu zen. Buelta eman zuen: dentsitate handienak kostako eta uharteetako inguruetan zeuden, itsas merkataritza oparoari esker; eta dentsitate txikienak Iberiar penintsularen barrualdean zeuden.2)Industria-aldian, 1975. Urtea bitartean, faktore naturalek garrantzia galdu zuten eta biztanleriaren banaketan kontrasteak sendotu eta areagotu egin ziren. Madrilek  eta periferiako eskualdeak pisua irabazi zuten, batzuetan berezko hazkundearen eraginez eta beste kasu batzuetan biztanleria erakarri zuten jarduera ekonomikoak ezarri zirelako, hala nola industria eta turismoa. Barrualdeko eskualdeek pisu demografikoa galtzen jarraitu zuten.3)Industria osteko aldian, XX.Mendean kontrasteak leundu egin ziren. Krisiak industrializazio-inguruen erakarpena murriztu zuen. Krisiaren ostean, hauek dira gaur egungo garapen-faktoreak: zerbitzuen lehentasuna, industriaren banaketa espaziala, nekazaritza teknifikatua eta garapen endogenoa, atzerriko immigrazio handiagoarekin batera. Hori dela eta, Madrileko eta Mediterraneoko eta Ebroko ardatzak sendotu egin dira, baina, era berean, deskontzentrazio demografikoaren eta ekonomikoaren prozesuak sustatzen dira, eta horrek oreka handiagoa ematen du.

3.Lurralde-desorekak biztanleriaren berezko mugimenduan;Gaur egun, autonomia-erkidego guztiek jaiotza-tasa, heriotza-tasa eta berezko hazkundearen tasa txikiak dituzte.
Hala ere, zenbait kontraste daude adinaren araberako egituraren eraginez. 1)Heredatutako arrazoiak migrazioak eragiten dituztenak dira. Horiek, gazteengan dute eragina, eta emigrazio-eskualdeak zahartzea eta immigrazio-eskualdeen gaztetzea eragiten dute.Espainian, barrualdeko nekazaritza-eskualdeetatik periferiako eta Madrileko inguru hiritar eta industrialetara.  krisiak migrazio horiek geldiarazi eta eskualde astinduenean jaiotza-tasa hondoratu zuten.2)Gaur egungo arrazoiak krisia eta gero egon zen garapen ekonomikoaren faktore berriak eta atzerriko immigrazioa dira. Azken honek, biztanle gazteak gehitzea eta jaiotza-tasak gora egitea eragiten du.2.1)Dinamismo geografiko handiena duten autonomia-erkidegoek, Espainiako batez bestekoarekin konparatuz, jaiotza-tasa handiagoa, heriotza-tasa txikiagoa eta berezko hazkunde handiagoa dituzte. Egitura demografiko gazteagoa dute; jaiotzen aldeko jokabide tradizionala egon delako , iraganean immigrazio asko egon diren lekuak izan direlako  edo  atzerriko immigrazio handia jaso dutelako. 2.2)Gainbehera demografikoan dauden autonomia-erkidegoek, Espainiazko batez bestekoarekin alderatuta, jaiotza-tasa txikiagoak, heriotza tasa handiagoak eta berezko hazkunde txikiagoa dute, negatiboa kasu askotan.Egitura demografiko zahartua dute, iraganean emigrazio handia jasan dutelako; 1975eko krisiak eragin luzea izan duelako , eta gaur egun atzerriko immigrazio txikiagoa dutelako.


5.2. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN:XX. Mende hasieran, Euskal Herrian miloi bat biztanle inguru zeuden.  Biztanleriaren gaur egungo banaketa, ezaugarriak eta dinamika denboraren eta espazioaren ikuspuntutik izandako bilakaeraren emaitza da.Biztanle-dentsitatea handia da, Espainiako batez bestekoa baino hiru aldiz handiagoa . Dentsitate handienak Bizkaiko eta Gipuzkoako kosta-espazioetan daude, eta neurri txikiagoan, Araban.Dentsitate txikienak landa-inguruan daude; batez ere, hegoaldeko mendi-inguruan. Bizkaian euskal biztanleriaren erdia baino apur bat gehiago bizi da. Dentsitate handienak Bilbo Handiaren inguruan  daude, hau da, autonomia-erkidegoko hiri- eta ekonomia-pilaketarik handienean. Bizkaiko gainerako lurraldean ez dago dentsitate handirik.  Gipuzkoan euskal biztanleriaren % 35. Dentsitate handienak Donostialdean. Gainerako lurraldean, biztanleriaren banaketa orekatuagoa da. Gipuzkoako eskualde guztietan 100 bizt/km2 bakoitzeko baino gehiago daude, topografia gorabeheratsuaren eraginez biztanleria haranen beheko aldean pilatzen delako..Araban EAEko biztanleriaren % 14,35. Biztanleen % 75 Gasteizen pilatzen dira.  Dentsitate txikiena Arabar Errioxan, Gorbeia inguruan eta Arabako haran eta mendietan daude.Gainerako lurraldean udalerriek bolumen demografiko txikia dute. Hala ere, biztanleriaren banaketa horrek aldaketa garrantzitsuak izan ditu azken urteetan.  5 000 biztanletik beherako udalerrietan demografiak gora egiten ari da eta hiri-deskontzentrazioko prozesuaren emaitza moduan. Modu horretan, hiru hiriburuek, batez ere Bilbok eta Donostiak, pilaketa-arazo larriekin, biztanleak mugako udalerrietara hedatu dituzte.
5.3.Biztanleriaren banakera espaziala EAEn ; EAEko gune populatuenak,Bizkaian Bilbo Handia,Donostialdea eta Araban Arabako Lautada ziren.Dentsitate txikienak Arabako ibarretan eta mendialdean zeuden.EAEra biztanleria erakarri zuten faktoreak honako hauek izan ziren:-Lan-eskaintza.-Sektore publikoaren erabaki politiko, ekonomiko eta sozialak. -Biztanleriaren egoera ekonomikoa, medikuntzaren eta higienearen aurrerakuntzak, etab.Nerbioi ibaiaren harana eta Gipuzkoako haranak, lehenago garatu ziren. Lehen industrializazioa gkostaldeko probintzien eta barnealdekoen arteko desoreka demografikoa. Arabaren kasuan, industrializazio-prozesua Gasteizen ere garatu, lurraldeen arteko biztanleriaren pisu erlatiboa kostaldeko probintzietan sendotu zen.Bizkaia:EAEan Bizkaia izan zen trantsizio demografikoan sartu zen lehen lurraldea, industrializatu zen lehena izan baitzen.Etorkin asko joan ziren Bizkaira bizitzera,Bilboko itsasadarrera batez ere.Gipuzkoa:Gipuzkoan aldiz etorkinen etorrera orekatuagoa izan zen, hazkunde erreala ez baitzen hain bat-batekoa izan.-Araban : Trantsizio demografikoaren erregimenaren hamarkadetako hazkundea hutsa izan zen: industria ez zen larregi garatu eta biztalenriak ameriketara eta industria-guneetara emigratu zen .-industria beranduago garatu zenez , sektore modernoak ezarri ziren -EAEko hiriburu izateak langile publikoen eskaera handia sortu zuen .-EHUko kanpusaren kokapena .- Industriaren sektore berrien aldeko politikak .EAEko lurzoruaren zatirik handiena hartzen duen arren (%60) , Erkidegoko biztanleriaren %5 besterik ez da bizi eremu horretan.

5.4.Biztanleriaren egitura; 5.4.1 Egitura sexuaren eta adinaren arabera: 1)Sexuaren arabera:  gizonezko gehiago jaiotzen dira emakumeak baino. Efektibo demografikoak berdindu egiten dira 45 eta 49 urteen artean eta emakumeak bizi-itxaropen handiagoa dute. Emakumeak hirietan nabarmenagoak dira, nekazari-exodoan emakume gehiagok parte hartu zutelako; landa-inguruetan gizonezkoak ugariagoak dira.2)Adinaren arabera: jaiotze-tasak 1975etik aurrera behera egitea eta bizi-itxaropena handitzea. Zahartze mailarik handiena Bizkaian dago. Lurralde horretan gazteen zifrarik txikienak eta adinekoen zifrarik handienak daude eta gero Gipuzkoa eta Araba. Lurralde bakoitzaren barruan, zahartze mailarik handiena landa-inguruetan dago.5.4.2Biztanleriaren egitura ekonomikoa ; a) Biztanleria aktiboaren jarduera tasa Espainiako batez bestekoaren parekoa da, eta apurka apurka gora egin du emakumeak lan merkatuan dartu direlako.Langabezia tasak  Espainiako batez bestekoaren azpitik dago gaur egun. Industria berreskuratzearen ondorio positiboak eta zerbitzuen garapenak zerikusi handia dute.B) Biztanleria aktiboa sektore ekonomikoen arabera duen banaketak ezaugarri hauek ditu:> Lehen sektoreko biztanleria aktiboa Espainiako batez bestekoa baino askoz txikiagoa da.  Hasieran industrian eta ondoren zerbitzuetan lan egiteko aukerak erakarri zituen. > Bigarren sektoreko biztanleria aktiboa behera egin du industria krisiaren eraginez industria okupazioa espainiak baino handiagoak ditu. Arrazoiak industriak euskal egitura ekonomikoan duen pisu handia eta eskulan asko kontsumitzen duten sektoreetan espezializatzea dira.> Hirugarren sektoreko biztanleria aktiboa Espainiako batez bestekoaren azpitik dago.






6.Migrazio mugimenduak espainian; 6.1 Barne migrazio mugimenduak;
1.Barruko migrazioak; Barruko migrazioen barnean tradizioazkoak eta gaur egungoak ditugu. 1975era arte tradiziozkoak ziren eta data horretatik aurrera gaur egungoak. Arrazoi nagusia lana zen.Fluxuak norabide bakarrekoak izan ziren emigrazio eta immigrazio inguruetan. Prestakuntza maila txikiko pertsona gazteak ziren. 1.1Barruko migrazio mota tradizionalak:  Bi motatakoak izan ziren. Urtaroko eta aldi baterako migrazioen loraldia zen eta itzultzeko asmoz egiten zen. Normalean beste eskualdeetara egindako urtaroko desplazamenduak ziren, nekazaritza lanak egitera.  Hirietara desplazatzen zirenean eraikuntzan industrian eta zerbitzuetan haritzen ziren.
Bigarrena barruko migrazioa nekazaritza exodoa zen. Izaera iraunkorra eta luzekoa du eta lur eta hiri-inguruen arteko migrazioa da. Lana eta diru-sarrera handiagoak lortzea zuten. Hiriek,  osasun, kultura, eta aisia-maila lortu nahi zuten. Inguru industrializatuetara joaten ziren , Madril, EAE eta Katalunia  lan bila.  Lau etapa desberdintzen dira. -XX. Mendearen lehen herena.  Bolumen moderatua zuen. Landan pertsona gehiegi zeuden,  eta lana mekanizatzen hasi zelako. Primo de Riveraren diktaduran lan publikoek gora egin zuten: herrixkatik eskualdeko hiriburuetara, hortik probintziako hiriburura, eta azkenik probintziaz kanpoko metropolira. - Nekazari-exodoak geldialdia izan zuen. Industriako lan-eskaintza txikitu egin zen eta autarkia bultzatu zelako. -Nekazaritza-exodoak, bolumen handiena lortu zuen.  Hazkunde demografikoa, nekazaritza tradizionalaren krisia mekanizazioaren eraginez, Mediterraneoko kostaldean eta uharteetan turismoak izandako “booma” besteak beste. Lan-eskaintza ere sortu zen eta ardatz berriak sortzen hasi ziren. -1975etik aurrera. Nekazari-exodoak behera egin zuen.  Erakargarritasuna galdu, migrazio-saldo positiboa txikiagotu eta negatiboa bihurtu zen. Gero gauzak aldatu egin ziren eta migrazio saldoa positibo bilakatu zen.-Gaur egun, nekazari-exodoaren balioak oso txikiak dira. Emigranteak nekazaritza-inguru bakartu eta deprimituetakoak dira. 1.2.Barruko migrazio tradizionalen ondorioak: Batez ere landa-exodoak, eragin ugari izan dituzte:-Alderdi demografikoan, biztanleriaren banaketan dauden desoreken arduradunak dira:  sexuaren eta adinaren araberako egituran ere eragina izan dute: gainera, landan geratzen den biztanleria zahartu egiten da, eta hirikoa gaztetu egiten da, emigranteak gazteak izan ohi dira eta.-Alderdi ekonomikoan, landa-inguruetan, hasieran, migrazioei esker biztanleriaren baliabideak handiagotu egin ziren;  pertsona gazte eta prestatuak alde egitean, produktibitateak eta etekinek behera egin zuten eta. Hirietan, immigrazio masiboak pilaketa-desekonomikoak eragin zituen: lurzoruaren, etxebizitzen, ekipamenduen eta zerbitzuen arloko arazoak.-Gizarte-alderdian, asimilazio-arazoak gertatu ziren, emigranteak balio tradizionaleko landa-erkidego batetik gizarte hiritar eta lehiakorrera igaro zirelako. Integrazioa, normalean, ez da gertatzen hurrengo belaunaldira arte.-Ingurumenari dagokionez, emigranteen sorlekuetan ekosistema tradizionalak bertan behera geratu ziren, batez ere mendian. Hiri handietan, immigrazioak eragindako hazkunde azeleratuak kutsadura atmosferikoa, zaratak, etab. Eragin zituen.

2.Gaur egungo barruko migrazioak;1975eko krisitik aurrera, beste ziklo bat hasi zen;-Motibazioak askotarikoak dira: lana, egoitza, sorlekura itzultzea.-Fluxuak norabide askokoak dira, eta sorlekuko eta jomugako inguruen aniztasuna handiagoa da. Hiri-udalerri ertain eta txikietara jotzen dute, landakoak izan arren, probintzia edo autonomia-erkidego berean.-Emigranteen profila ere askotarikoa da. 2.1.Gaur egungo barruko migrazio motak;a)Laneko migrazioen motibazio lana izaten da, eta heldu gazteak izaten dira protagonista. Eskualde edo probintzia berean ezarritako dinamismo ekonomiko handiagoko zentroetara jotzen dute.-Beste eskualde batzuetako probintzietara egindako migrazioak gutxitu egin dira, eta hainbat eratako migrazio-saldoak eragiten dituzte.-Saldo positiboak dituzte Mediterraneoko eta Ebro haraneko immigrazio-inguru nagusiek.-Saldo positiboak eta negatiboak dituzte txandaka emigrazio-probintzia zahar askok. “enara” itxurako migrazioak egiten dituzte, koiuntura ekonomikoari eta lan-merkatuaren gaur egungo malgutassunarekin lotuta. Modu horretan,  emigranteak inguru dinamikoagoetara bidaltzen dituzte hainbat jardueratan aritzeko, hala nola turismoan edo eraikuntzan, eta migrazio-saldo negatiboak hartzen dituzte.-Saldo negatiboak dituzte iraganean immigrazio-probintzia izandako batzuk, joeraz alderantzikatu da-eta, eta tradizioz emigratzaileak izan diren probintziek, joerari eusten diote eta.-Eskualde eta probintzia barruko migrazioek gora egin dute. Eskualde- eta landa-garapeneko politikei esker, probintziako eta tokiko jarduera-zentroak sortu dira baliabide endogenoak aprobetxatuz.-Udalerri barruko migrazioak aldatu egin dira.  Saldo negatiboa dute orain, biztanleria eta jarduerak udalerri ertain eta txikietara hedatu direlako, baita landa-udalerrietara ere.-Alderdi berritzaileena atzerritarrek barruko migrazioetan duten garrantzia da, batez ere Europako Erkidegotik kanpokoek, lan-hobekuntzak lortzeko mugitzeko prest daudelako, eta familia-lotura gutxiago dituztelako. B)Egoitza migrazioen motibazioak dira, modu esklusiboan. Bizitzeko etxebizitza merkeak eta ingurumen klaitate onak bilatzen dituzte,  hiri handietatik auzoko probintzia merkeagoetara hedatzen dira. C)tzulera-migrazioak biztanleak emigrazio-inguruetara itzultzea da. Bi modalitate izaten dituzte:-Sorlekura bueltatzen diren emigranteak dira. D)Ohiko mugimenduak lan eta aisiaren arrazoiengatik egiten diren desplazamenduak:-Lanak pendulu-mugimenduak bizilekuaren eta lantokiaren artean eragiten du. -Aisiak asteburuetan eta turismoarekin lotutako mugimenduak eragiten ditu,2.2 Gaur egungo barruko migrazioen ondorioak:-Laneko migrazioen eraginez, eskualdeen eta autonomia-erkidegoen desoreka demografikoak eta ekonomikoak areagotzen dira.-Hirigune igorleak gehiegi zahartzen dira hiri barruko egoitza migrazioen eraginez, biztanleria handiagotzen da eta honekin  ekipamendu eta zerbitzu gehiago behar izaten da. -Erretirodunak jasotzen diren herrietan imigranteen itzulerako migrazioak eragien dute, bitartean gazteenakk negozio eta jarduera berriak sortzen dituzte.-Pendulu-mugiemnduaek zirkulazio-arazoak eeragiten dituzte batez ere hirietako sarreretan, eta aisialdiarekin lotutakoen eraginez, inguru  hartzaileetan diru-sarrerak gora egiten dute.
3. Migrazio mugimenduak EAEn ;a) XX. Mendeko bigarren hamarkadara arte, EAE emigrazio-eskualdea izan zen. Arrazoi nagusia jabetzaren egitura eta lurraren jaraunspeko eskualdaketa zen. B) XX. Mendearen bigarren hamarkadatik 1975era  Arrazoia industrializazio goiztiarra eta desarrollismoaren urteetan lortutako garapen izan zen. Industria-gune nagusiek euskal nekazariak erakarri zituzten, eta horrela kanporako emigrazioa gelditu zen eta Espainiako beste eskualde batzuetako biztanleak iritsi ziren. Hasieran leku hurbiletatik iritsi ziren eta geroago urrunagotik.C) 1975eko krisi ekonomikoak euskal industria gogor jo zuen, batez ere motorraren sektorea, siderometalurgia, eta horren eraginez immigrazioa murriztu egin zen eta migrazio-saldoa negatiboa bihurtu zen iraganeko immigranteak sorlekuetara iritsi zirelako. Araban saldo positiboari eutsi zitzaion. Immigrazioak gora egin du 1990eko hamarkadaren erdialdetik. Gehienak latinoamerikatik datoz. Erdiak baino gehiago Bizkaian daude.














6.2. KANPO MIGRAZIO MUGIMENDUAK;1. Kanpoko migrazioak; Kanpoko migrazioak: biztanleek estatuko mugetatik kanpo egiten dituzten joan etorriak dira. 1.1 Ozeanoz bestaldeko emigrazioa;Batez ere Hego Amerikara bideratu zen eta bigarren mailan, Estatu Batuetara, Kanadara eta Australiara.XIX. Mendearen erdialdetik Lehen Mundu Gerrara (1914): emigrante gehien sorlekua Atlantikoan zegoen  eta jomuga Argentina , Kuba  eta Brasil.Bi gerrate mundialen artean (1914-45): emigrazioa behera egin zuen arrazoi hauengatik: lehen gerrate mundialak sortutako ziurtasun eza. 1945 eta 1960 bitartean: itsasoz bestaldeko joera berreskuratu egin zen baina mende hasierako zifretara irisi gabe. Erabakigarria izan zen NBEk nazioarteko isolamendua bertan behera uztea Espainiari eta Espainiatik aske ateratzeko baimena eman izana. 1960tik aurrera: itsasoz bestaldeko emigrazioak behera egin zuen eta Europara egindako emigrazioarekin lehi sortu zen. Gaur egun zifrak oso txikiak dira eta itzulerak dira nagusi.1.2 Europako emigrazioa
Europako emigrazioak ondo bereizitako hiru etapa izan zituen:a) XX. Mendearen erdialdera arte, migrazio urria eta urtarako izaerakoa izan zen. Nekazariek, eraikuntzako langileek eta etxeko zerbitzuko neskek osatzen zuten eta, geroago, Gerra Zibileko errefuxiatu politikoek. B) 1950 eta 1973 bitarteko aldian, Europarako emigrazioaren loraldirik handiena gertatu zen. Jaitsiera bakarra egon zen, Espainiako lehenengo Garapen Plana hasi zelako, eta, horren eraginez, Espainiako lanpostuen eskaintzak gora egin zuelako. Horrez gain, urte horietan Europan zegoen krisi ekonomikoaren eraginez, itzulerak ugaritu ziren.
Emigrazioa iraunkorra izan zen  zenbait arrazoi zirela bide:-Europan, Bigarren Mundu Gerraren osteko berraikitze ekonomiko azkarraren eraginez, lan-eskaintza zabala sortu zen, eta eskaintza hori ezin zen bertako langileekin osatu, Europako biztanleriak hazkunde txikia izan zuelako, eta gerran asko hil zirelako.-Espainian, honako hauek egin zioten mesede emigrazioari: hazkunde demografiko handia, nekazaritza-biztanleriaren soberakina landa mekanizatzearen ondorioz, industria biztanleria hori xurgatzeko gai ez izatea, Egonkortze Planaren ondoriozko langabeziaren igoera, itsasoz haraindiko emigrazioari lehen emandako abantailak desagertzea, eta Europako soldata handiak.Emigranteen jatorria eskualde guztietara hedatu zen.Honelakoa zen emigranteen profila: gazteak eta gutxi prestatuak  ziren, eta prestakuntza txikiena eta ordainsari txikienak zituzten lanak egin zituzten meatzaritzan, eraikuntzan, industrian eta etxeko zerbitzuan.C) 1973tik aurrera, Europako emigrazio iraunkorrak behera egin zuen. Krisi ekonomikoak Mendebaldeko Europako herrialdeetan langabezia eragin zuen, eta emigrante asko itzuli egin ziren. Ordutik aurrera, Europarako emigrazioaren zifrak txikiak dira.









1.3 Kanpo migrazioaren ondorioak; Kanpoko migrazioek ondorio demografiko, ekonomiko eta sozial garrantzitsuak izan dituzte.A) Ondorio demografikoak Espainiako biztanleak gutxitzea eta biztanleriaren banaketa izan ziren; izan ere, eskualdeek hainbat eratako parte-hartzeak izan dituzte migrazio-joeretan, eta, horren eraginez, gaur egun, biztanleriaren banaketa espazialean desorekak daude.B) Ondorio ekonomikoak, positiboak izan ziren, berezko hazkunde indartsua eta langabezia leundu zituztelako. Horrez gain, emigranteek bidalitako dibisei esker Espainiako garapen ekonomikoa finantzatu eta merkataritza-defizita murriztu zen.Ondorio negatiboak ere egon ziren, aurrezki askok ez zietelako mesede egin emigranteen sorlekuei, bankuek inguru garatuenetan inbertitu zituzten eta. Itzuli ziren asko beste inguru batzuetan ezarri ziren, lana errazago aurkituko zutelakoan edo negozio txiki batean inbertitzeko..C) Hauek izan ziren gizarte ondorioak jomugako herrialdeetan: deserrotzea, iritsi ziren gizarteen hizkuntza eta ohiturak ezezagunak zirelako; bizi-baldintza makurrak, familiatik urrunduta eta kalitate makurreko etxebizitzetan; eta lan-egoera bidegabea, gehienetan bertako langileek baino soldata txikiagoak jasotzen zituztelako.  Krisiaren ostean, emigranteak kaleratu zituzten lehenengo eta arazo berriei aurre egin behar izan zieten, hala nola lana aurkitzea, etxebizitza lortzea eta herrialdeko bizi baldintzetara berriro egokitzea.1.4 Kanpoko emigrazioa gaur egun;Espainia ez da emigrazio-herrialdea. Arrazoiak hauek dira: eskulanen antolaketa handiagoa da, eta enplegu hobeak lortzen ditu. Bizi kalitateak gora egiten du, eta familia gazteentzat langabezia-asegurua da. Gaizki ordaindutako lanetan eta herrialde ez garatuetatik datozen imigranteen eta ondo ordaindutakoen artean lehia handia egoten ohi da.








(6.2Gaia)2. Atzerriko immigrazioa.;2.1 Ezaugarriak;Espainia immigrante ugari jasotzen ari da. Herrialdean zenbait urte igarotzen dutenean, nazionalizatzea erabakitzen dute eta erabateko zuzenbidezko espainolak bilakatzen dira, hauek legezko immigranteak dira.Legez kanpokoak daude, hauek asko dira eta ez dituzte zuzenbidezko espainolak bilakatzen dituzten ziurtagiririk. Imigrazio- erakarpen horren arrazoiak hauek dira:-Espainaren igarapen ekonomikoaren ondorioz, eskulanaren portzentaia igo egin da, beraz eskulana behar da, batez ere prestakuntza txikia behar den lanetan, barruko eskulana ez da nahikoa izaten. Espainia eta Afrika parean daudela da edota gerren edo beste hainbat faktoreen eraginez Espainiara ailegatzen dira.-Atzerriko immigranteen ikuspuntutik, arrazoi ekonomikoak eta arrazoi politikoak izaten dira haien herrialdeetatik ihes egitera behartzen dutenak. Imigranteen profila ez da berdina izan jatorriaren arabera:-Europako Erkidegoko immigranteak bizi maila ertaina eta handia dutenak, erretirodunak dira eta  lan egiteko eta negoziorako aukerek erakarritako helduak ere iristen dira.-Europako Erkidegotik kanpoko immigranteak, gehienak gazteak dira. Arazo ekonomikoengatik edo politikoengatik iristen dira. 2.2 Immigrazioaren ondorioak; a)Ondorio demografikoak; Immigranteek Espainiako hazkunde demografikoan modu erabakigarrian lagundu dute azken urteetan, jaiotza-tasa handiagotzearen eraginez. Honek demografikoa sahiestu du. Populazioa gaztetzea ekarri du. B)Ondorio ekonomikoak;-Immigrazioak biztanleria aktiboa ematen du, lanik gogorrenak eta gaizki ordaindutakoak egiten ditu bita BGTa handiagotzen laguntzen du. Pentsioen gastuak murrizten ditu. Emakumeen kasuan gehien bat jarduera-tasa handitu dezake. -Lehiakortasuna galtzea, soldatak murrizteko egiten den presioa.-Etorkinek pentsioen ordainketan parte hartzen dute. C)Gizarte-ondorioak-Jokabide xenofobo eta arrazisten sorrera. Pertsona horien ustetan, immigrazioa ‘inbasioa’ da, lana lortzeko lehiak nazio-identitatea mehatxatzen du. -Immigrante askok lan-balditza gogorrak dituzte baita bizi-baldintzak ere. Soldata txikiak jasotzen dituzte, auzo marjinaletan bizi dira.-Kultura, hizkuntza eta erlijioa ezberdinak direnez, bertako biztanleekin tentsioak piztu ditzateke.2.3 Espainiako immigrazio-politika; a) Immigrazio-politikaren esparrua Europar Batasuneko asilo-eta immigrazio-politikak eta Atzerritarrei buruzko Legeak osatzen dute. -EB asilo- eta immigrazio-politika 1999an ezarri zen. Immigrazio klandestinoaren aurka estatu kideen arteko lankidetza sustatzen da, informazioa partekatuz eta Europar Batasunaren kanpoko mugak kontrolatuz.-Atzerritarrei buruzko Legeak immigrazioaren inguruko atal guztiak arautzen ditu.B) Espainiako immigrazio-politikaren neurri nagusiak hauek dira:-Herrialde igorleekin lankidetzan aritzea immigrazioa kontrolatzeko.-Migrazio-fluxuak antolatzea, herrialdeak behar dituen immigranteak aukeratuz eta sorlekuko herrialdeekin hitzarmenak sinatuz.-Immigranteen integrazioa bultzatzea, xenofobiaren eta arrazakeriaren aurkako neurriak ezarriz. -Immigrazio klandestinoaren aurkako borrokatzea da azken neurria, beste herrialdeekin hitz eginez eta horrela denak batera honi aurka eginez.





3.Migrazio-mugimenduak EAEn; a)XX.Mendeko bigarren hamarkadara arte; EAE emigrazio eskualdea izan zen, jabetzaren egiturarengatik eta lurraren jaraunspeneko eskualdaketarengatik. Seme-alabak emigratu izan behar izan zuten familiako ustiategiak ezin zirelako zatitu eta emigrazioa Latinoamerikara egin zen bereziki, horregatik biztanleria igo zen.B)XX.Mendearen bigarren hamarkadatik 1975era; 1950 eta 1975 urteen artean, EAE immigrazio-eskualde bihurtu zen horregatik industrializazio goiztiarra gehiengoak euskal nekazariak ekarritakoa, kanpo emigrazioa gelditu eta Espainiako beste eskualdetako biztanleak iritsi ziren.C)1975eko krisi ekonomikoak Euskal industrian eragina izan zuen, siderometalurgian eta motorraren sektorean horregatik immigrazioa murriztu zen beherakada honek kostako bi lurraldeetan bereziki zan zuten eragina. Orain lurralde barruko migrazioak nagusitzen dira eta kostako hirietara emigratzen da.Immigranteak gehien bat Latinoamerikatik datoz bereziki baina badaude Afrikatik eta Europatik datoztenak.

Entradas relacionadas: