Bizkaiko langileei

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,7 KB

 

Sailkapena:Aztertzen ari garen testua oinarri iturri historikoa da aztertzen ari garen garaia jatorria duen idatzia delako. Edukiaren aldetik, soziala da eta formari begira, informatiboa da, iritzi artikulua baita. Egilea ezezaguna da, baina seguruenik Bizkaiko sozialismoaren burukidea egin zuen, “La lucha de clases” aldezkari sozialistan argitaratua eta iritzi artikulua denez argi dago buruzagia idatzi zuela. Testu publikoa da Bizkaiko sozialistei zuzenduta dagoelako. 

Bere helburua langileen bizi eta lan baldintzak, hala nola, Bizkaiko meategietako barrakoietan eta kantinetan langileek zuten bizimodua salatzea zen. 

Bilbon, 1896ko maiatzaren 23an argitaratu zen Bizkaiko meatzarien bizi baldintzak hobetzearen borroka egiten zutenean. Langile mugimenduen hasieran, langile mugimenduak guztira 4 greba egin zituzten. Analisia:-Meategiak: Langileak lan egiten zuten lekua da, bizi baldintzak oso txarrak ziren.-Gallarta: Bizkaiko herri bat da, meategi ugari daude. Langile- mugimenduen sorlekua, ugariak ziren mugimenduak han.-Kantina: Meatzariek euren egunerokoak erosten zituzten lekua zen. Bertako produktuak kalitate txarrekoak ziren eta prezio altukoak. Testuan eskatzen zuten haien desagerpenak. Kantinen jabeak meategien jabe berdinak ziren.

Testu honen ideia nagusia meatzarien bizi eta lan baldintzak salatzea eta etxebizitzen eta denden desagerpena defendatzea. Bigarren mailako ideiak da langileek zer egiten ari diren bizi eta lan baldintza hobeak lortzeko. Hirugarren mailako ideia da gobernuari aldaketak egitea eskatzen dutela.

-1.

Paragrafoa

Manifestazio zaratatsuak egon ziren kuartel eta dendak mantentzearen aurka eta gobernuari horiek desagerrarazteko eskaera egin zioten.

-2. Paragrafoa: 1890ean, langileak greban altxatu ziren. Langileak jornalen muga eta barrakoien eta kantinen desagerpena eskatzeko altxatu ziren.

-3. Paragrafoa: Lanaldia 10 ordura murriztu zen, baina barrakoien eta kantinen egoera berdina zen. Gauzak ez ziren asko aldatu.

-4. Paragrafoa: Meategietan lan egiteko ezinbestekoa da baldintza txarretan bizitzea, eta eguneroko gauzak kantinetan erostea. Lan eta bizi baldintzak azaltzen ditu, zer egoeratan bizi diren.

-5. Paragrafoa: Gauzak konpondu behar dira eta gobernuari eskatzen diote gauzak konpontzeko

-6. Paragrafoa: Langileek greba egingo dute, gobernuak irtenbidea bilatzeko (irtenbidea eskatzen zuten langileek)

Testuingurua:Bizkaiko industria XIX. Mendeko azken laurdenean gertatu zen. Lan postu asko sortu zenez, Espainiako iparraldeko nekazaritza-inguruetatik iritsietako eskulana handia zen eta Ibaizabal arroko burdingintzako guneak handitu ziren. 1879ko Madrilgo Inprimategiko langile batek, Pablo Iglesias Espainiako Alderdi Sozialista Langile (PSOE) sortu zuen eta 1910an diputatu aukeratu zuten. Langileen bizi moduak eta lan-baldintzak oso txarrak ziren. Hasieran, meatze-konpainiek barrakoien sistema eta kantina sistema sortu zuten. Langileak kantin horietan erosi behar izaten zituzten janariak, eta gero, hilaren amaieran, soldatatik deskontua egiten zieten. Lana gehiegizkoa eta arriskutsua zen, istripu asko zeuden. Etxebizitzak osasungaitzak ziren eta janariak urriak, ondonoz, gaixotasun eta izurri asko zeuden, eta hilkortasun oso handia. Facundo Perezaguak 1886an Bilboko Elkarte Sozialista sortu zuen. 1900ean Bizkaiko Federazio Sozialista osatu zuen eta ideologia sozialistarekin, Union General de Trabajadores (UGT) sortu zen. Euskadiko sozialismoa klerikalismoaren, abertzaletasunaren eta militarismoaren aurkako jarrera izan zen. 1890ean lehenengo meatze greba orokorra izan zen, ondorioz maiatzaren 1.A (Langileen eguna ospatzen da. Greba bortitza izan zen baina meatzariek eskakizunak lortu zituzten eta sozialistek nagusitasun sindikala lortu zuten. Beste lau greba egin zuten 1899an, 1903an eta 1910ean. Grebetan militante sozialistek meategietako eta industriako zona kontrolatu zuten XX. Mendearen hasieran Bizkaiko sozialismoan bi joera azaldu ziren: erradikala, (Perezagua) eta moderatuagoa. 1914an Prietok sozialismo buruzagitza hartu zuen, Perezagua PSOEtik kanporatzen.

Entradas relacionadas: