Bizkaiko ibaiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,97 KB

 

ESPAINIA

SARRERA

ITURRI MOTA: KARTOGRAFIKOA

MAPA MOTA: GAIKO MAPA, KOROPLETAKOA

ZER IRUDIKATZEN DU: ESPAINIAKO ARRO ETA ISURIALDE HIDROGRAFIKOAK IRUDIKATZEN DITU

DESKRIBATU:

BERDEZ —> isurialde atlantikoa

ARROSAZ —> bizkaiko golkoaren isurialdea

LARANJAZ —> mediterraneo isurialdea

IBAI GEHIENAK ATLANTIKORA GOI LAUTADAREN INKLINAZIOARENGATIK


GARAPENA

Hainbat faktorek eragiten diete Penintsulako ibaiei, arro eta isurialde hidrografikoen antolaketan eta ibaien emarian. 

Litologiak duen iragazkortasunak, berriz, jariatze-ura zehazten du; hau da, urak lur gainean edo lurpean zirkulatzen duen. 

Landarediak, itzala egiten duenez, lurrunketa murrizten du; uraren indarra ahultzen duenez, higadura leuntzen du; eta prezipitazio-ura ibaiaren ibilguan sartzea atzeratzen duenez, uholdeak izateko arriskua gutxitzen da.

 • Giza jarduera, besteak beste, eraikuntza-lanak egitean datza, hala nola urtegiak, urez hornitzeko, elektrizitatea lortzeko eta emaria orekatzeko. Hau da, gizakiak, bere beharretara egokitzeko, ibai-erregimenak eraldatzen ditu.

Klimak ere eragin handia du. Prezipitazioek ibaien emaria zehazten dute, eta urtean zehar emariak dituen gorabeherak eragiten dituzte. Tenperaturak ere badu zerikusia, uraren lurrunketaren eragile baita. 

a)
Emaria
 ibai baten zati jakin batean segundo batean igarotzen den ur-kantitatea da, eta m3 / s-tan adierazten da. Ur-emaria neurtzeko, ibaiaren ibilguaren hainbat puntutan horretarako eraikitako estazio bereziak erabiltzen dira. Emariak hainbat aldaketa izaten ditu. 

-Ibaiaren ibilbidean zehar, zati emaritsuena bokalea izaten da, hor pilatzen baitira hainbat ibaiadarretako urak; lurrunketa eta iragazpen handiko eta gizakiaren ur-kontsumo altuko kasuetan salbu. Iberiar penintsulan, Duero, Ebro eta Tajo ibaiak dira emaritsuenak.

-Denboran zehar, emariak irregulartasunak izan ditzake urte batean, eta ur-goraldi edo agorraldi  handiak edo txikiak. Urtetik urterako irregulartasunak ere izan ditzake. Iberiar penintsulan, isurialde kantauriarrean daude ibai erregularrenak, eta isurialde mediterraneoan, berriz, irregularrenak.

b) Ibai-erregimena ibai baten emariak urtaroaren arabera egiten duen aldaketa da. Prezipitazioen banaketaren eta elur-formako prezipitazioaren araberakoa da. Bi faktore horiek kontuan hartuta, elur-erregimeneko, euri erregimeneko eta erregimen mistoko ibaiak bereizten dira. 

-Elur-erregimeneko ibaiak goi-mendian jaiotzen dira, elurteak ohikoak diren lekuan. Udazkenean izaten du gehieneko emaria, izotza urtzen denean; eta neguan, gutxienekoa, prezipitazioa elur- edo izotz-forman gelditzen baita mendietan. 

-Euri-erregimeneko ibaiak prezipitazioen menpe baino ez daude. Beraz, ibaietako emariak dira eremu klimatiko bakoitzeko gutxieneko eta gehieneko prezipitazioen isla. 

-Erregimen mistoko ibaiak niboplubialak edo plubionibalak izan daitezke, elurraren edo prezipitazioen eraginaren arabera.

Erliebeak eta topografiak zuzenki eragiten dute erliebe-unitateek bereizitako arro eta isurialde hidrografikoen antolaketan; ibaien higaduran, lurraldearen malda zenbat eta makurragoa izan, higadura areagotu egiten baita; ibai-erregimenean, erliebearen garaieraren arabera izaten baitira neguko prezipitazioak; eta obra hidraulikoetan, hala nola urtegietan, topografia malkartsuetan ur gehiago isurtzen baita, baina baldintza horietan urtegiak eraikitzea garestiagoa da. 

a)
Arro hidrografikoa
ibai, aintzira edo itsaso berera isurtzen diren urak jasotzen dituen lur-hedadura da. Penintsulako arro hidrografikoek honako ezaugarri hauek dituzte: 


Isurialdeen banalerroek bereizten dituzte arroak; banalerro horiek mendi-erliebeetako gailurrek osatzen dituzte. Hauek dira penintsulako arro hidrografikoak: arro kantauriarrak, Galiziako Kostaldea, Miño-Sil, Duero, Tajo, Guadiana, Guadalquivir, Tinto-Odiel-Piedras, Guadalete Barbate, Kataluniako barne-arroak, Ebro, Jucar, Segura eta Andaluziako arro mediterraneoa. 

-Arroetan, urak ibilgu batetik igarotzen dira, eta hierarkikoki antolatutako sare bat osatzen dute, ibaiadarren adarretatik eta ibaiadarretatik ibai nagusiraino iritsi arte.

b)
Isurialde hidrografiko
bat itsaso berera isurtzen diren arroen multzoa da. Iberiar penintsulan disimetria handia dago isurialde atlantiko kantauriarraren eta isurialde mediterraneoaren artean, Iberiar goi-lautada Iberiar sistematik mendebalderantz inklinatuta baitago. Horregatik, isurialde atlantikoan itsasoratzen dira penintsulako ibaien %69, eta mediterraneoan ibaien %31. 

-Isurialde kantauriarreko ibaiak laburrak dira, kostaldetik gertu dauden mendietan sortzen baitira. Sorlekutik itsasora garaiera-alde handia dagoenez, higadura-indar handia dute. Higadura areagotu egiten da, zeharkatzen dituzten erliebeen hegalek landarerik ez badute, haiek babesa ematen baitie. Isurialde kantauriarreko ibaiak emaritsuak dira eta erregimen erregularra dute, etengabeko prezipitazio ugariengatik. Baldintza horiek eta topografia malkartsua aprobetxatuz, ekoizpen hidroelektrikorako urtegiak eraiki dira. 

-Isurialde atlantikoko ibaiak, Galiziako eta Andaluziako arro txikiak izan ezik, luzeak dira, Mediterraneotik gertu sortu eta Atlantikoan itsasoratzen baitira. Sakonera gutxiko lautadetatik igarotzen direnez, higadura-indarra ahula da, baina, garaiera-aldea dagoen lekuetan, sakanak eratzen dira. Ibai emaritsuak dira, ibaiadar asko baitituzte; baina erregimena irregularra da. Udan, agorraldiak izaten dira, gutxieneko prezipitazioak izaten direnean; eta udazkenean eta udaberrian, ur-goraldiak, prezipitazioak ugaritzean. 

-Isurialde mediterraneoko ibaiak, Ebro salbu, laburrak dira, itsasotik gertu dauden mendietan sortzen baitira. Hori dela eta, bortizki higatzen dituzte deforestatutako mendi-hegalak. Emari txikia izaten dute, prezipitazio gutxi egiten duelako eremu horretan, eta erregimena oso irregularra da. Udan, agorraldi handiak izaten dira (bereziki, hegoaldean dauden ibaietan); udazkenean, berriz, euri-jasa ugariek hondamendiak eragin ditzakete. Horren ondorioz, beharrezkoa izan da urtegiak eraikitzea, emaria erregulartzeko eta herritarrak, nekazaritza eta industria urez hornitzeko. Isurialde mediterraneoan, gainera, ohikoak dira uharrak: aldizkako urlasterrak, ura euria egiten duenean soilik daramatenak. Urtean zehar, gehienbat, ur-ibilgu edo euri-bide horiek lehorrak egon ohi dira.

ONDORIOAK

Ibaiak oso garrantzi handikoak dira gizartearentzako zenbait arrazoi desberdinengatik. Hasteko, haiei esker gizakiok energia eta elektrizitatea lortzeko gaitasuna dugu, eta horri esker, gure gizarteak onura asko jasotzen ditu. Gainera, izaki bizidunen eskura dagoen ur erreserba osatzen dute ibaiek.

Bestalde, gizakiak historian zehar egindako ekintzak edo proiektuak ibaiekin erlazionatuta zeudenak, hainbat arazo ondorioztatu dezakete. Esate baterako, edozer hondatu daiteke, ibaiak kanalizatuta baitdaude, eta euriz handitua gainezkatu daitezke.


Entradas relacionadas: