Bizkaiako langile
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,2 KB
BIZKAIKO LANGILEAK
Komentatuko dugun testua langile-klasearen aldeko aldarrikapen baten zati bat da. Testu historiko honek, eduki politiko eta sozialak ditu, langile-klasearen aldeko aldarrikapen bat baita. Guztientzat idatzita dagoenez, publikoa da eta bere helburua garai hartan zituzten higiene eta janari txarrak salatzea da eta honela grebara joateko eskubidea aldarrikatzen dute. Testua Bizkaiko industrializazioaren garai oparoenetan kokatu dezakegu (1896). Egilea ezezaguna da, baina deduzitu daiteke langile mugimenduetako elkarte sozialistetik datorrela.
Idatziaren ideia nagusia, grebarako legezka eskubidearen aldarrikapena da, agintariek benetako krimenak egiten zituztelako beraien etxebizitza ez higienikoetan bizitzera behartzerakoan. Bigarren ideia bezala, Maiatzaren 1ean Gallartako frontoian eratu zen batzordea daukagu, non 1890ko greban sinatutakoa ez zen bete.
Errestaurazio garaian, gerra karlista amaitu ondoren, Euskal Herriko industrializazioa indartu egin zen. Lehenengoa eta indartsuena Bizkaian izan zen 1840an lehen enpresa siderurgikoak agertu ziren, baina meatzeen ustiaketa eta burdinaren esportazioa 1865tik geroztik izan zuen hazkunde handia. Garai hartan asko esportatu zuten (%90 Inglaterrara) eta honela kapital handiak sorrarazi zituzten, gehienbat esku gutxitan kontzentratu zen kapitala eta Bilbon oligarka talde bat sortu zen.
80ko hamarkadan kapital handi horiek siderurgian eta beste industrietan inbertitu zituzten, industrializazioari hasiera emanez. Egoera zela eta, Espainiako beste probintzietatik milaka inmigrante iritsi ziren gune industrialetara. Iraultza demografikoa gertatu zen eta heriotza tasa handitu zen (lan baldintza txarrak, elikadura txarra, higiene falta...). Beraz, 3 gizarte sortu ziren: goi mailako klasea (botere politikoa eta ekonomi maila altuagoa zuena), elitea edo oligarkak; erdi mailako klasea (oso minoritarioak ziren eta ez zuten botere politiko ezta ekonomikorik); langile klaseak (proletalgoa), lan eta bizi baldintza oso gogorrak zituzten eta aipatutako eliteen enpresetan lan egiteaz aparte, beraien egindako barrakoietan bizi eta denda espezifikoetara erostera behartzen zituzten (testuan aipatutako guztiak). Egoera zela eta, proletalgoaren artean arrakasta handia izan zuen sozialismoak, bere indarra 1890ko “greba nagusian” nabarituko dena. Greba honen ondorioz, 10 orduko lanaldia lortu zuten eta barrakoietan bizitzeko obligazioaren bukaera.
Baina gure testuak salatzen duen bezala, Patronalak ez zituen akordio guztiak bete eta honengatik 1910 urtera arte lau greba orokor egongo dira. Presioaren eraginez, eta bizkaitar sozialismoaren erradikaltasunarengatik 1891.urtean Manuel Orte lehen zinogotzi sozialista. Geroago etapa menderatua etorriko zen. 1914ean, langileen elkartasuna eta borrokari esker, 9 orduko lanaldiak lortu zituzten.