Bizi arrazoia eta arrazoi historikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,36 KB

 


4.

Bizi-arrazoimena eta historia-arrazoimena

Bizitza eta historia:
Bizi-arrazoiaren ezaugarriak: Bere historikotasuna: Bizi-
arrazoia historikoa da. Bizitza denboran barrenekoa eta historikoa denez gero bizi-
Arrazoia ere historikoa da. Gizaki jakin bat zergatik den horrelakoa edo bestelakoa aztertzeko beraren historia behar dugu kontuan hartu: beraren historia kontatu behar dugu. Gero beste proiektu bat diseinatzen du uneko zirkunstantziaren arabera. Bizitza etengabe aukeratzea da: zer egingo dugun aukeratzen dugu. Askeak gara nork bere bizitza eraikitzen duelako; eta horrek moralaren aurrean jartzen gaitu: gure bizitzaren ardura dugu. Giza bizitza izan ere egitea da. Bizitza inoiz ez dago eginda egiteke dago beti. Gure esentzia bizitzea denez izaera baino gehiago historia dugu. Prozesu historikoa eta belaunaldiak: Bizitza gizakiak historian zehar landu dituen ideien eta sinesteen ondarea da eta ondare hori aurkitzen du gizaki bakoitzak egokitu zaion historiako unean. Gizakiok jaso dugun historiaren oinordekoa gara. Beraz gizabanakoaren bizitza aurrekoengandik jaso duena da baita bere buruarekin egiten duena ere. Belaunaldia da historia banatzeko unitate txikiena eta gizaki bakoitzaren sinesteei ideiei eta ohiturei eragiten die. Garaikideek historiaren aro bera partekatzen dute baina adin berekoak besterik ez dira belaunaldi berekoak: Belaunaldi bat hamabost urteko tarte bat da. Belaunaldiak bata bestearen ondoren dira, etengabe. Belaunaldi bat gurasoengandik jasotakoa gordetzen saiatzen bada metatze aro bat sortuko du; eta gurasoen sinesteak gainditu eta zalantzan jarri nahi dituzten belaunaldiek berriz baztertze edo eztabaida aroak. Gizakia bere historia da. Bizi-arrazoi historikoak erabilitako kontzeptuen zehazpena: Ohiko kontzeptua abstraktuak xedapen konkretuez betetzen ditugunean orduantxe lortuko dugu ezagutza konkretu eta benetakoa. Bizi-arrazoia eta egiaren kontzeptua: egia perspektiba bezala. Egia gizaki bakoitzaren ikuspegiaren mende dago eta baten ikuspuntuan egia denak ez du bestearen ikuskeran zertan halakoa izan. Ezertxo ere ez da guretzat errealitatea ideia hutsa den heinean baizik eta sinestea den heinean. Filosofia-zeregina Errealitatearen zati zehatzak aztertzea da


































Entradas relacionadas: