Bizi arrazoia eta arrazoi historikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,03 KB

 

2.Orteqa y Gasseten pentsamendua : Ortegaren pentsaeraren 3 etapa daude

Objektibismoa (eta gizarte-ardura.

Masak eta elitea

(1902-1914) Glosak izeneko prentsa-artikuluarekin hasten da etapa hau eta Kixoteren gaineko gogoetak idatzi eta gero amaitzen da. Ortegak, Alemaniako filosofiak Eraginda Espainiaren arazoari heldu zion eta doktrina objektibista landu zuen. Neokantismoa, Positibismoa, materialismoa, filosofia errornantiko eta subjektibista hutsaren Eraikuntzak gainditzeko sortu zen. Espainian bi arazo zeuden:

a)Zientziari Ez zaiola beharrezko garrantzirik ematen, honen ardatza objetibismoa baita eta Honen ustez gauzak pentsaenduaren bitartez berreraiki behar ditugu, ikuskera Egokiarekin. Zehaztasuna, metodoa, jarrera kritikoa eta arrazionaltasunaren Bitartez zientzia garatu ahalko dugu eta horrela atzerapen zientifikoa Gainditu. Hau dela eta subjetibotasuna akatsa da.

b) Masa eta Elitearen artekoa. Elite gutxiengo bikaina eta eredugarria da eta dituzten Gaitasunei esker dira talde honetako partaide. Masa gehiengoa da eta bikaintasunarekiko Zaletasuna du. Honek ikasteko gogoa izan behar du, horregatik iraultza Heziketan datza. Elite eta masa jakinduriaren araberakoa da. Masak nagusitzen Hastearen ondorioa krisia da eta dena masiboa bilakatuz doa. Masen nagusitasun Hau politikoa da eta nagusitansun honekin demokrazia liberala arriskuan jartzen Da. Masek elitearen bikaintasuna onartu beharrean mespretxatu egiten dute. Masak antolatuak izan behar dira, gutxiengo aukeratu batek zuzendua.

Perspektibisrnoo edo zirkunstotzialismoa


Perspektiba ikuspuntua da eta Zirkunstantzia inguruko gauzen multzoa da, nirekin lotuak daudenak (gizaki eta Gauzak), bai sozial zein naturakoak.  “Nia” neure buruaren bizi proiektua da. Ni bakoitzak bere ikuspuntutik Begiratzen du, eta bat ezin da egon beste baten gainetik, errealitatearen Gaineko ikuspuntuen aniztasuna baitago. Egia absolutua, errealitatearen Guztizko ikuspenean jasotako irudi guztien konbinazioa da. Ez du eszeptizismo Edo erlatibismoan erori nahi, jarrera tolerantea azpimarratzen du: Jarrera Errealista filosofiak hasieratik erabili duena da, gauzari gizakiaren gainetik Jartzen duena da, idealistak ordea, errenazimenduan hasita, giza subjetua da Protagonista. Niaren eta gauzen arteko elkartze harreman eta jokabidea da bizitza.

Perspektibismoa azaltzeko paisaiaren irudia eta etxea proposatzen Ditu, horrekin ideia bizi duen moduaren araberakoa da.

Arraziobitalismoa


Helduaroko doktrina da eta 2 perspektibak Azaltzeko doktrina da: bzizitza eta arrazoia.
Lehenik bitalismoa eta Arrazionalismoa kritikatzen ditu, ondoren hauekin sintesia egiteko (2 Errealitateak ulertzeko ahalegina). Arrazionalismoaren gehigikeriak eta Bitalismoaren ikuskera murriztua eta bultzatzen duen irrazionalismoa Kritikatzen ditu. Bitalistek arrazoiari egindako gutxiespena saihestu nahi zuen Eta arrazoi kontzeptu berria sortu zuen. Honek denak bi oinarri ditu: Bizitza Arrazoia baino lehenagokoa da eta bizitza errealitate erradikala da, horregatik Arrazoiak bizitzaren inguruko gogoeta egin behar du.


3. Gure garaiko gaia: arrazionalismoa gainditzea

Europako krisi Egoeraren azkeneko jatorria salatzen du: giza arrazoiarekiko fedea krisian Dago. Errenazimentuak krisian jarri zuen Jainkoaganako fedea eta hau arrazoi Fisiko-matematikoengatik ordezkatu zen (arrazionaltasuna).

Ortegak kritika Egiten dio arrazoimenaren ohiko kontzeptu arrazionalistari: EGIA absolutua eta Aldaezina, eta alde arrazionalak ezagutu dezake.
Arrazionalismoa, beraz, Bizitza-kontrakoa eta historia aurkakoa da erabat. Arrazoimen abstraktuak ezin Dezake atzeman bizitza ezegonkorra, denborazkoa eta historikoa baita. Honen Ordez Ortega bizi arrazoimena eta arrazoi historikoa aldarrikatzen ditu.

Ortegak arrazionalismoaren Gehiegikeriak gutxiesten ditu. Bizitza pentsamenduaren aurrekoa bada, Arrazoiaren eginkizuna aurreko horren guztiaren berri ematea da. Arrazoia eta Bizitza ezin dira bata bestearengandik bereizi. Arrazoi historikoak prozesu Historiko baten emaitza da.

4. Bizi-arrazoimena eta historia-arrazoimena Bizitza eta historia Bizi-arrazoiaren Ezaugarriak:

1.-Bere Historikotasuna: Bizi-arrazoia Historikoa da eta zirkunstantziarekin aurrez arrazoitzean datza. Bizitza Denbora eta historia barrenekoa denez, bizi arrazoia ere historikoa da. Gizaki Bat nolakoa den aztertzeko bere historia behar dugu.Gizakiak zirkunstantziaren Aurrean egotean, proiektu bat diseinatzen du eta hori betetzen ahaleintzen da. Bizitza etengabe aukeratzea da, askeak gara bakoitza berea aukertzeko eta Horrek moralaren aurrean jartzen gaitu, ardura baitugu. Gure esentzia bizitzea Denez, izaera baino gehiago historia dugu.

2. Prozesu historikoa eta belaunaldiak:Bizitza Gizakiak landutako ideia eta sinesteen ondarea da eta gizaki bakoitzak ondare Hori jaso du. Guztiok jaso dugun historiaren oinordekoak gara, beraz bizitza Egiten dugunaz gain jasotakoa ere bai bada. Belaunaldia da historia banatzeko Unitate txikienaeta ideia eta ohiturei Eragiten die. Belaunaldi bakoitza gurasoengandikdatorkiena gordetzen saiatzean, Metatze aro bat sortzen da, baina gurasoen sinesteetatik aratago joan nahi Dutenek, baztertze edo eztabaida aroa sortzen dute. Gizakia bere historia da.

3-Bizi-arrazoi historikoak erabilitako Kontzeptuen zehazpena: Izaki bizidunen izana deuseztatu edo zapaltzen ez Duten kontzeptuen bidez behar ditugu pentsatu. Ohiko kontzeptua abstraktuak Xedapen konkretuez betetzen ditugunean (hemen, neu, bizitza...), orduantxe Lortuko dugu ezagutza konkretu eta benetakoa. Horrelako edukiez bete behar dugu Nozio abstraktua, bizi-arrazoiak eskatzen duen modukoa izateko.

4. Bizi-arrazoia Eta egiaren kontzeptua.Egiaren kontzeptua historian zehar aldatuz doa. Ortega eszeptizismo eta dogmatismoaren kontrakoa da eta egia perspektiba bezala Ulertuko du. Egia nozioaren barruko bereizketa: 1)Benekotasuna dakarrenez, Moraltasunarekin du zer ikusia, gizakia adi egon behar da bere Existentziarekikezanguratsuena aukeratzeko. 2)Ideien eta siniskeren egia: Ikuspuntuaren menpekoa da, filosofia sistema bat egiazkotzat hartzeko iraganeko Filosofia doktrinak behar ditu barrua. Ideiek bestalde errealaz kanpoko mundua Eratzen dute, beraz errealitateari buruzko ideia batekin bat datorrenean  izango da egia.Errealitate gizakiak eskura Dituen materalez egindako eraikuntza da.

Filosofia Zeregina ez zaio sortzetiko gizakiari, gertakari historiko bat baita. Filosofia, ezagutzeko dugun modu sustraikoena eta unibertsalena da.

Entradas relacionadas: