Bitoriano gandiaga azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Español

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,14 KB

 

POESIAREN BILAKAERA :


Liburuez gainera hainbat aldiz aipatu ditugun EGAN eta EUZKO-GOGOA aldizkariak izan ziren poesía lanen babeslekua, oraintxe Ikusiko dugun OLERTI aldizkariarekin batera.Besterik da Kantariberrien bitartez olerkari zahar eta garaikideen poemek lortu Zuten entzute zabala.

AITA ONAiNDIA SUSPERTZALE:


Santi onaindia karmeldarrak gure poesiaren historian oinarrizko gertatu diren Bi argitalepen gauzatu zituen: “Milla euskal olerki eder” Antología eta OLERTI izeneko poesía aldizkaria . Lehenari zenbait Akatz egotzi zioten , vaina egin zen garaian egina izateko, lan Erraldoia dela aitortu behar da. Ordura arte kaleraturiko poesía Bildumarik osatuena genuen.

Bigarrenak, OLERTI aldizkariak, 1960ko hamarkadan plataforma ederra eskaini zien Adin guztietako poetei.

Joan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga,Gabriel Aresti, MikelLasa, Joxe Auzmendi.

IPARRALDEKO BI POETA:


“Iratzeder”beneditarra antzerki laburrak eta prosazko lanak idatzi baldin Bazituen ere, poesiarako joera nagusitu zitzaion. Poema liburu Mordoxka atondu zuen gehienen bilduma den “Biziaren olerkia”. Beraz, lan oparoa,erraza, erabiltzen zituen neurriak bezala: era Askotakoak, arinak, luzeak, prosa poetikoz batzuetan. Aski hurbil Zegoen gerra aurreko olerkariengandik. Euskal Herriko elizetan Abesten diren salmoen euskarazko bertsioak.

Guztiz Alderantzizkoa da Jon Miranderen poemagintza. “Orhoituz” edo “Poemak”. Mirande euskaldun berria dugu, hiritarra, Parisen jaio Eta bizi izana, paganoa eta antikristaua. Euskal Herriaren nortasuna Defendatzeko, indarkeriaren alde agertu zen. Batzuek pentsatzeko eran Faxismoaren ukitua ikusten diote.

Metrikan Baino areago gaietan eta hizkeran daude alderik nabarmenak. Zenbait Poemari darien erotismoak txiki uzten ditu Etxepareren maitasun Bertsoak. Borrokarako egiten dituen deiak harrigarriak ziren orduko Literaturzale apurrentzat. Miranderen iritziz, erlijio kristauak Borondatea ahuldu egin digu, eta aintzinako kentilen kulturara itzuli Behar dugu euskaldunok.

HEGOALDEKO BESTE BI:


Oiartzunen jaio zen Jose Mari Lekuona eta hantxe hil Zen. Manuel Lekuona idazle eta ikertzailearen iloba zen, eta Osabarengatik jaso zuen ahozko literaturako eta poesiarako griña. “Muga beroak” deitutako poema bilduma. “Zazpi poema” Lizardi Eta Orixeren itzalpean. Bere poesiari ematen dion norabide berria, Gizonaren eta oinarrizko materiaren lokarriaren bila abiatuta.

Bigarren Obran “Ilargiaren eskolan” materia bereganatzeko beste ekitaldi Bat, oraingoan gorputz atalen misterioak argitu guruan. Azkeneko Obran, “Mimodramak eta ikonoak” aldez aurretik ondo pentsaturiko Egitura batetik, hizkera trinko eta aberatsean gure jatorrizko Oinarri eta sustraiak antzeman nahian ari zaigu. 3 obra osabaren Eragina.

Bitoriano Gandiak jaiotzez Mendetakoa izan arren, ia bizitza osoa Arantzazun Eta ingurunetan pasatu zuen ikasle, apaiz eta irakasle lanetan. Lurrarekin zeukan loturak, ia haurtzarotik zapaldu zuen Arantzazuk, Sorrarazi zion lehen poema liburua: “Elorri”.

Bigarren Fruitua ekarri zuen: “Hiru gizon bakarra”. Herri izan eta ezin Duen Euskal Herriaren egoera korapilatsua adierazten digu poema Horretan Gandiagak. “Uda batez Madrilen” kaleratu zuen: bertan Arantzazuko bakardadetik hiri handira doan idazle hango zurrunbiloak Iradokitzen dizkion sentimendu kontrajariak azaltzen dira. Hiritzar Liluragarriak baina, era berean, gupidagabeak gizaki arruntari egiten Dion erasana bistaratzen zaigu.

Entradas relacionadas: