Biologia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,35 KB
Tweet |
Egitura zelula prokarioto baten eredu orokorra dute, baina interesgarriak diren aldaketa batzuk dituzte, adibidez, badira paretak ez duten taldeak, beste batzuek izaera patogenoa ematen dien mukopolisakariko-kapsula bat dute; paretak geruza zurrun bakar bat edo bigarren kanpoko geruza lipidiko bat izan ditzake. Ugalketa funtzioak: ohiko modua ugalketa asexuala da, baina badira bestalde , sexualitate primitiboak kontsidera daitezkeen material organiko truke motak, funtsean, goi mailako izakietan ezagutzen dugu. Parasexualitate era horiek ondorengoak dira: konjugazioa bakterio batek material genetikoa ematen dio beste bati bien arteko elkartze zubi baten bitartez, ile huts edo pili bat. transdukzioa: transferentzia birus bakteriofago baten bitartez egiten da. hark aldez aurretik bakterio bat infektatu zuen eta ugaltzerakoan bere baitan eraman zuen bakterioaren material genetiko zati bat, oraingoan beste batean sartzen duenean infektatzen du. transfomazioa: bakterio batek ADN a ingurunetuk hartzen du. Nutrizio funtzioa: nutrizio autotrofoa, kimiosintetikoa nahiz fotosintetiko eta nutrizio heterotrofoa daude, era desberdinekin: parasitoak;saprofitoak;sinbionteak. Erlazio funtzioa: izaera desberdina duten kinadak hartzeko gai dira, batez ere bi modu bereizgarrirekin erantzuten die kinadei: mugimenduarekin eta endosporak izeneko erresistentzia formak sortuz.