Bigarren mundu gerraren aldiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,13 KB

 

BI POLOKO MUNDUA: GERRA HOTZA ETA DESKOLONIZAZIOA



1.- Zergatik eratu ziren bi Bloke antagoniko handi Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan?


Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan, eragin ezberdinpeko bi eremutan banatu Zen Europa, bata estatubatuarrena eta bestea sobietarrena. Bi eredu antagoniko Egon ziren: AEBk, kapitalismo liberala, eta SBk, Sozialismo komunista.

Amerikar blokea:

Kapitalismoa eta demokrazia liberala zerabilen, Ekonomian Marshall Plana eratu zen, eta aliantza NATO (OTAN) izan zen.

Sobietar blokea:

  Sozialismoa eta Alderdi komunistaren kontrola zerabilen, ekonomian COMECON eratu zen, eta aliantza Varsoviako Ituna izan zen.

2.- Zeren metafora izan zen Burdinazko Oihala (Telón de acero/IronCurtain)? Nork esan zuen?


Europa bi bloketan banatuta zegoelako Churchillek Burdinazko Oihala deitu Zuen. Ameriketako Estatu Batuen aliatuek eta Sobietar Batasunak eta haren Aliatuek eratu zuten.

3.- Azaldu Alemaniaren Zatiketa


Gerra amaitutakoan, britainiarrek, frantsesek, estatubatuarrek eta Sobietarrek okupatutako lau eremutan banatuta geratu ziren Alemania eta Berlin. 1948an, Mendebaldeko hiru aliatuek lurraldeak batu eta Alemaniako estatu Federal bat sortu zuten. SBk Berlin blokeatzeko agindu zuen eta Estatu Batuen Erantzuna aireko zubi bat sortzea izan zen. Krisiaren ondorioz, Alemania Federala eta Alemania Demokratikoa eratu ziren, eta Berlin ere bi zatitan Banatu zen, harresi bat eginez bien artean.

4.- Zer da Gerra Hotza?


Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Ameriketako Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna blokeen arteko tirabiren barruan, azpijokoa ere erabili zuten biek, Baita etsaiaren aurkako propaganda eta espioitza ere. Baina biak ala biak Sekulako arma-lehiaketa batean aritu ziren.

5.- Zer gatazka garatu ziren Gerra Hotzaren garaian?


Bi superpotentzien arteko lehiaren ondorioz, gatazka armatuak izan ziren Haien lurraldeetatik oso urruti ere.

Koreako Gerra:

50ko hamarkadan errusiarrek iparraldea okupatu Zuten, eta estatubatuarrek hegoaldea. Korea bitan banatuta gelditu zen.

Vietnamgo Gerra:

50ko hamarkadan hasi zen eta 70ko hamarkadan Bukatu zen. Frantsesek atzera eginda, Ameriketako Estatu Batuek Hego Vietnam Lagundu zuten, baina AEB ez ziren izan gai gerra irabazteko. 70ko hamarkadan Vietnam batu egin zen, komunismoaren pean eta HO ChiMinh buruan zegoela.

Misilen krisia:

1959an Fidel Castro zen burua eta erregimen Iraultzaile bat ezarri zen Kuban. SBk Kuba lagundu zuen. Tirabirarik handienak 60ko hamarkadan eman ziren: sobietarrek Kuban misil nuklearrak instalatzeko Mehatxuari aurre egiteko, AEBk itsas blokeoa agindu zuten. Egun batzuetan, Urduritasun handia izan zen nazioartean, eta azkenean, sobietarrek base Militarrak desegiteko konpromisoa hartu, eta AEBk blokeoa kendu zuten.

6.- Zer izan zen bizikidetza Baketsua? Zergatik jaso zen?


SBnKhrustxev eta AEBn Kennedy zuzeneko harremanak izaten hasi ziren, “telefono gorri” delakoaren bidez, eta bizikidetza baketsua eta bi blokeen Arteko lasaialdia hasi ziren.

7.- Zer dela-eta sortu ziren Emantzipazio-mugimenduak kolonietan?


Bigarren Mundu Gerra bukatzean hasi ziren, hainbat arrazoirengatik:

-Kolonietako Biztanle gehienek independentzia nahi zuten, metropoliek beren bizimodua eta Kultura inposatu baitzituzten.

-Potentzia Kolonialek izen ona galdu zuten nolabait. Porrotak amaitutzat eman ziren arraza Zuria nagusi zelako eta Europako potentziak garaiezinak zirelako mitoa.

-

Giza

Eskubideen Adierazpen Unibertsalak herriak beren buruaren jabe izateko Eskubidea aldarrikatu zuen.

-Bi Potentzia nagusiek deskolonizazioa babestu zuten, Europako herrialdeak ahuldu Nahi baitzituzten.

8.- Zer izan zen Bandungeko Konferentzia?


1955ean Bandungeko Konferentzia bildu zen, eta Afrikako eta Asiako Herrialdeak bildu ziren. Hainbat printzipio hitzartu zituzten Bandungen: Kolonialismoaren kontra, nazio guztien subiranotasuna eta berdintasuna, Gatazkak modu baketsuan konpontzeko konpromisoa eta Afrikako eta Asiako kultura Defendatzea.

9.- Noiz abdikatu zuen Enperadoreak eta Txinako Herri Errepublika sortu zen? (Noiz, nork eta nola) Txinako Errepublika aldarrikapena eta erreformak.


Txinan, azken enperadorea kargutik kendu ondoren, 1911n, errepublika Aldarrikatu zuten, MaoZedongek zuzenduta. Gerra Zibila piztu zen, komunistek Irabazi zuten eta 49an Maok Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zuen Pekinen. Txinako gobernu komunistaren bi helburu nagusiak izan ziren hazkunde-prozesu Ekonomiko bat hastea eta gizarte komunista ezartzea feudalismoa ezabatuz.

10.- Noiz eta nola eman zion Britainia Handiak independentzia Indiari? Nor da Gandhi?


1947an, Britainia Handiak Indiaren independentzia onartu zuen. Gandhik Zuzendaritza ikasi zuen eta Indiaren independentzia modu baketsuan lortu zuen, Erresistentzia baketsua bultzatuz.

11.- Noiz, nola eta zergatik Sortu zen Israeleko estatua?


Palestina britainiarren protektoratu bat zen. Musulmanak bizi ziren Nagusiki, baina baziren judu talde handiak ere. II Mundu Gerra ondoren, NBEren Ebazpen batek Palestina bi estatutan banatzea proposatu zuen, eta horrela Israelgo Estatua aldarrikatu zuen. Palestinarrek eta inguruko herrialde Musulmanek ez zuten estatu berria onartu, eta bakarrik gerra gehiago piztu Ziren. Palestina Askatzeko Erakundea sortu zen eta Jassir Arafatek zuzentzen Zuen. Azken hamarkadan, Israelen palestinarren agintearen peko lurralde Autonomo bat eratzea hitzartu zen. Dena den, gatazka bizirik dago oraindik.

12.- Ameriketako Estatu Batuak, mundu kapitalistaren buru


AEBk gerra ondoko berreraikuntzan laguntzeko Europa laguntzeko programa Sakon bat garatu zuten: Marshall Plana. 60ko hamarkadan Kennedy demokratak Hauteskundeak irabaztea lortu zuen eta presidente izendatu zuten. Beltzen Eskubide zibilen aldeko mugimenduaren ordezkari nagusia Martin LutherKing izan Zen eta Bakearen Nobel saria eman zioten. Sistema politiko demokratikoak Sendotu ziren Mendebaldeko Europan. Azkeneko diktadurak (Grezia, Portugal eta Espainia) 70ko hamarkadan amaitu ziren. AEBen aliaturik onena Japonia izan zen, Eta munduko bigarren potentzia ekonomikoa bihurtu zen Japonia.

13.- Sobietar Batasuna eta Bloke sozialista. Komunismoaren krisia eta hondoratzea


Bigarren Mundu Gerraren ostean, gobernuko buru Stalin bere “kultua” sustatu Eta disidente orori sistematikoki jazarri zitzaion, Estatuaren benetako izua Piztu zen. Stalin hil zenean 50ko hamarkadan SBndesestalinizazioa hasi zen. 60ko hamarkadan Khrustxev izan zen gobernuburua.

14.- Europar Batasuna Sortzeko prozesua


Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoa:

Frantziak eta Alemaniak Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoa proiektua 1951n martxan jarri zuten, Eta Italiak, Belgikak, Herbehereek eta Luxenburgok hartu zuten parte.

Erromako Ituna:

Herrialde horiek Erromako Ituna sinatu zuten. Aduana-batasun hutsa zen funtsean, eta ondasunen zirkulazio librean bakarrik Zuen eragina. Hori dela eta, Merkatu Bateratu esaten zitzaion Europako Ekonomia Erkidegoari 1957an.

Maastrichteko Ituna

Europar Eredua:

Mendebaldeko Europako herrialde gehienak gizarte- Eta ekonomia-eredu komun bat zuten, sozialdemokraziak haietan zuen Garrantziagatik. Ongizate-estatuaren europar eredu esan izan zaio, eta Estatuak Babes sozial handiagoa ematen die herritarrei horretan. Zergadunak Aberastasunaren arabera zerga-sistema baten bidez lortzen du. Estatuak herritar Guztiei zerbitzu jakin batzuk bermatzeaz arduratzen da: irakaskuntza publikoa, Osasun unibertsala eta pentsio-sistemak.

Schengeneko Akordioa:

Pertsonen zirkulazio librea eta Barne-mugarik eza hitzartu zuen.

Batasunaren prozesua:

Fitxan begiratu 

Entradas relacionadas: