Bigarren errepublika eta gerra zibila euskal herrian

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

 
  • Berrikuntza-asmoen aurrean iraultza-eskakizuna aurkitzea izan zen nagusi.

  • Gertaera politikoa,langileen itxaropen-galera eta berrikuntzen aurrean ugazaben zorroztasuna zela eta borrakak hasi ziren.

  • Sindikatu Anarkista (CNT) hainbat greba egin eta lurrak hartu zituen CNT izenean.

  • 1933ko urtarrilaren 12an  Orden publikoko indarrekin izandako istilu larrienetakoa gertatu zen, Cadiz inguruan, Casas Viejas herrian. Lau nekazari fusilatu zituzten odol hotzean.

  • Ezkerreko langileek gero eta mesfidantza handiagoa zioten Errepublikari, izan ere Konstituzioak “mota guztietako langileena” zela esan arren laborarien kontra jotzen zen.

  • Miseria gorrian bizi ziren eta ondoko gertakizunak sortu ziren:

  • CNT sindikatu anarkista talderik biolentoenaren esku geratu zen, FAIren esku.

  • UGTn barne, Largo Caballeroren teoria iraultzaile nagusi izan zen eta sozialistak moderatuak baztertu zituen. Largo Caballerok, lan ministroa, Azañaren gobernutik sozialistak atera eta hauteskundeak egin zitezela eskatu zuen.

  • Eskuineko konfederazioak diputatu gehien izan arren, Alcala Zamorak moderatzaile zenez, Lerrouxengana jo zuen Gobernua eratzeko. Horrela gobernua eskuinera ez joatea eta ondorioz ezkerrak Errepublikaren aurka ez erreakzionatzea lortu nahi zuen. Hau zela eta Gobernu berria osatu zen CEDA eta alderdi Erradikalaren botoekin baina gobernuan CEDAk ez zuen ordezkaririk izan.

  • Gerraren prestakuntzak:

  • Errepublikaren hutsegitea Mola jenerala Iruñeara bidaltzea izan zen.

  • Alde batetik, harremanetan jarri ziren Karlismoaren indar armatuekin: Gipuzkoa,Araba eta Nafarroan indar handia zuten eta soldaduak emateko prest azaldu ziren Karlistak.

  • Beste aldetik, Fronte Popularrak irabazi zuenetik Armadako buruzagi monarkiko batzuk estatu kolpea prestatuz joan ziren eta hauek koordinatu zituen Molak.

  • 1936ean, Melillako soldaduen taldea altxatu egin zen eta gerra egoera aldarrikatu zen Marokon.

  • Espainako hiri nagusietan altxamenduak porrot egin ondoren, indar matxinatuen arteko gerra zibila sortu eta Franco protagonismoa hartu zuen.

Entradas relacionadas: