Bigarren errepublika eta gerra zibila euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,33 KB

 

8.2 GERRA EUSKAL HERRIAN

Gerrak hamairu hilabete iraun zuen Euskal Herrian, militarrek lurralde osoa okupatu zutenean hain zuzen ere.

KONSPIRAZIOA ETA ALTXAMENDUA

1936ko uztaiaren 17 an hasi zen Espainiako gerra zibila, Franko jeneralaren indarrak altxatu zirenean Afrikan. Hiriburuetako aginte militarrak ez ziren aldi berean matxinatu; Gazteiz eta Iruñako militarrak altxatuen alde agertu ziren, Bilbokoek errepublikarekin bat eta gipuzkoan dudazkoa zen egoera. Nafarroan, falangistak, eskuindarrak, karlistak... Batu ziren.

GERRA GIPUZKOAN 1936

Gipuzkoan izan zen gerraren lehen fasea eta lurraldea defendatzeko Juntas de Defensa batzordeak sortu ziren, Herri Fronteko alderdiek gidatua.Hasieran, egoera korapilatsua izan zen, batetik Donostiako zenbait puntu altxatuek zituztelako eta bestetik Loiolako kuartelean Carrasco eta Vallespin koronelen agintuetara zeudelako. Militarrak jakinda Fronte Popularreko partaide asko Gasteizerako bidean zeudela kuarteletatik irten ziren eta tiroka Donostiara heldu ziren. Hango kaleetan herritarrek armadari aurre egin zioten. Anarkistak nabarmendu ziren borroka horretan, hainbat arma erabiliz. Kasinoa eta gobernu militarra bonbardatu zituzten beraz soldadu eta faxistek Loiolako kuartelera itzuli ziren setiatuta. Azkenean kuartelekoak errenditu ziren, bonbak erabili baitzituzten.

Errepublikaren alde aginte berri bat eratu zen: Defentsa Batzordeak. Defentsa Junta honek ardura guztiak hartzen zituen, garraioa, komunikazioa, finantzak... Baina batzorde honen betebehar nagusia Nafarroatik iristen zirenei aurre egitea zen.

Armada frankistak armen aldetik nagusitasun osoa zuen. Matxinatuek agintari militar ugari zituzten: Mola esatebaterako. Beste taldean berriz etzuten formaziorik. Bestalde, Gipuzkoari airetik eta itsasotik erasotzen zieten.

Irailaren hasieran ,San Martzial gotorlekua hartuta Gipuzkoa arrisku larrian zegoen. Gainera Espainako Errepublikak erositako armak ez zituen pasatzen uzten,eta bitartean Italiak frankistei armak eta hegazkinak ematen zieten. Irun irailean galdu zuten eta horrekin batera Europarekin zegoen pasabide eta muga galdu zen, itsasoa izango zen lotura bakarra, eta frankistek menderatzen zuten itsasoa. Defentsa Juntak Donostia uztea erabaki zuten eta frankistak sartu ziren.  

GERRA BIZKAIAN: 1937

Bigarren fasea Autonomia Estatutua onartu ondoren garatu zen eta Eusko Jaurlaritzak gidatu zuen. Eusko Jaurlaritzak euskal armada sortu zuen. Hainbat matxinaden artean, autonomia estutua eta Eusko Jaurlaritzaren eraketak eman ziren. Jose Antonio Aguirre lehendakariak gidatu zuen Euskadi autonomo ia independentea. 1936ko urriaren 1ean Francok bere lehen gobernua osatu zuenean, Madrilgo gorteek euskal autonomi estatutua onartu zuten eta urriaren 8an Agirre lehendakari izendatu.  

Bere aldetik, Euskal Armadak suntsipen ahalmen ahula zeukan.

Udaberrian hasi ziren Bizkaiaren kontrako gudu gogorrak, matxinatuek Madrilen porrot egin ondoren, alemanen condor legioa eta italiar faxisten abiazioa zuten laguntzatzat, horregaitik faxisten alde desorekatu zuen gerra.  Eibar eta Elgeta artean zegoen borroka lerroari eutsi zioten euskal gudariek. Horrela Molaren erasoaldia geldiarazi zuten zuten baina Italiarrak Durangora heldu eta hiri osoa bonbardatu zuten. Eibar eta Elgeta inguruko mendietan zituzten lubakiak eta defentsarako posizioak baina Fronteak apirilaren 26an hautsi ziren. Gernikan errefuxiatu asko zeuden eta leku estrategikoa ikusi zuten alemanek bonbak jaurtitzeko. Gernika suntsituta geratu zen duela 80 urte zehatz mehatz.

Euskal Herriari dagokionez, 1937ko abuztuaren 2an amaitu zen Espainiako Gerra Zibila eta hainbat ondorio ekarri zituen berarekin.

ONDORIOAK

Gerra amaitzeak ez zuen  bakea ekarri, Francoren garaipenak errepublikak ezarritako guzitia suntsitzea izan zen. Legedia guztia, erakundeak, sindikatuak... Susmagarri ziren guztiak giltzapetu zituzten eta kontzentrazio esparruetara eraman, baita fusilatu ere. Frankok bertan behera utzi zuen kontzertu ekonomikoa eta  Gaztelania ezarri zen hizkuntza bakartzat, eta hau baino erreforma gehiago inposatu ziren. Garaileen Espainia geratu zen.


Entradas relacionadas: