Bigarren errepublika eta gerra zibila euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,77 KB

 

1.EUSKAL HERRIKO INDAR POLITIKOAK. Errepublika iritsi eta sistema politikoa demokratizatu ondoren hazi zen elkarte politikoen kopurua, errepublikazaleen zentroak, elkarte sozialistak eta batzokiak. Baina horiekin batera ideologia eta bizimoduari loturiko mikrokosmosak garatzeko gizarte erakundeak ere: emakume-erakundeak, gazte-erakundeak, ikasle-erakundeak...Beraz, elkarte-sare gihartsu batez bideratu ziren planteamendu politikoak.  Hiru erpin politikoen eragina oso argi bereizi zen hauteskundeetan: 1) Ezkerra, indartsua zen lau herrialdeetako hiriburuetan, industrialdeetan eta Nafarroako Erriberan 2) EAJ/PNV alderdiak indarra zuen Bilbon eta Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazari aldeetan; 3)
Karlismoa izan zen eta Araba eta Nafarroako alde handiena eduki zuen kontrolpean


2.EUSKO IKASKUNTZAREN LEHEN AUTONOMIA PROIEKTUA. EAJ alderdia izan zen autonomiaren bultzatzaile nagusia, eta politika errealitatera moldatu behar izan zuen. Tradizionalistekin bat egin zuen eta ezkerreko errepublikarrek eta sozialistek ez zuten onartu.
Zinegotzi nazionalistek ekin zioten autonomiaren aldeko mugimenduari,buruan Getxoko alkatea. Estatutu-proiektu bat prestatzeko agindu zioten Eusko Ikaskuntzari.Konstituzio berria onartu baino lehen prestatu eta aurkeztu zen eta, horretaz baliatuz,  ezkerreko indarrek ez zuten onartu.

Euskal estatua Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak osatzen zuten, Espainiako Errepublika Federalaren barnean,egitura konfederala zen; herrialdeen autonomia-maila handia zen, lau lurraldeetako bakoitzak ordezkari kopuru berbera zituen Parlamentuan eta gobernuan. Autonomiaren  esparrua oso zabala zen.Elebitasuna ezartzen zen. Kontzertu Ekonomikoak iraungo zuen finantza sistema gisa. Azkenik, bitariko batzordea eratuko zen Estatuaren eta Euskal Herriko administrazioen artean suertaturiko liskarrak konpontzeko.


3.LIZARRAKOPROIEKTUA. Alkate nazionalistek eta karlistek deituta, Lizarrarako batzarrera bildu ziren euskal udalak Eusko Ikaskuntzaren proiektuan oinarrituriko Estatutu Proiektua onartzeko.Aurreko proiektuaren berrikuntzak ekarri zituen: 1) Foruetan onartu berrian oinarrituriko legea zen Estatutua; 2) Inmigranteei hamar urteko erresidentzia eskatzen zitzaien botua emateko 3)  Egitura konfederala  zeukan 4) Euskal Estatuak Egoitza Santuarekin zeukan Konkordatua sinatzeko 5) Lurraldeko batzarrak hauteskunde-metodo tradizionalaren bitartez aukeratu behar; 6) Eredu konfederala azaltzen zuen; 7) Udalen kargu geratu zen autonomia-prozesua; 8) Euskal aginte zentrala ahula zen eta izugarri indartu ziren Diputazioak.

Eusko Ikaskuntzaren proiektua
Euskal Herriko pertsonalitate eskuindarrek eta ezkertiarrek adostasunean eginiko testua izan zen. Lizarrakoa, ordea, zentro-eskuindarren proiektua zen.


4.BATZAR KUDEATZAILEEN PROIEKTUAK. Eskuinaren ekimen horri aurka egin nahirik, bere proiektua prestatu zuen ezkerrak Batzorde Kudeatzaileen, hau da, Diputazioen ordezko erakundeen, bitartez. Gehiengoa zuen ezkerrak.Konstituzioak aurreikusitako prozedura jarraitu zen: Batzordeek proiektua prestatu, udalek onartu, herriak botoen bidez berretsi eta Gorteek onartu. EAJ alderdiak bide hori onartu zuen, baina Comunión Tradicionalistak ez.

Bigarren proiektua, 1933ko abuztuaren 6an onartu zuten Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalek Gasteizen eginiko bilkuran, eta erreferendumean berretsi zuten hiritarrek. Lehenengo aldiz emakumeek parte hartu zuten hauteskunde batzuetan estatu mailan.Ez zen Euskal Estatuaren aipamenik egiten, Euskal Herria baizik. Bertan behera geratu ziren etorkinekiko diskriminazioak. Parlamentuko kideak guztien botoen bidez aukeratuko ziren euskal gobernuko burua.

Estatutu hura aurrekoak baino demokratikoagoa zen inmigranteen kasuan, Hala eta guztiz ere, haren tramitazioa gelditu egin zen Gorteetan 1933az geroztik, eskuin espainiarra autonomien aurka zegoelako.


5. GORTEEN JOERA ETA 1934KO URRIKO IRAULTZA. Euskal Herrian, 1933ko hauteskundeek arrakasta ekarri zion euskal nazionalismoari eta lehen indar parlamentario bihurtu zen.Eskuindarrek,, emaitza onak lortu zituzten eta errepublikarrek eta sozialistek beheraldi handia jasan zuten. EAJ saiatu zen Lerrouxen erradikalekin akordio batera heltzen, Gorte eskuindarrek Estatutua onar zezaten. Baina ez zuen inolako erantzunik jaso.

Espainiako Finantza Ministerioak neurri batzuk hartu zituen Kontzertu Ekonomikoaren aurka,udalek gidatu zuten oposizio mugimendua. Nazionalistek, errepublikazaleek eta sozialistek hartu zuten parte udalen mugimenduan. Gobernuak  udal batzuk desegin zituzten, isunak jarri ziren eta zinegotzi batzuk kartzelaratu zituen.

Gatazka hura piztu zen egunetan gertatu zen 1934ko urriko mugimendu iraultzailea. EAJk ez zuen parte hartu alderdi gisa.Grebak astebete iraun zuen eta industriako langile gune guztietara zabaldu zen: Gobernuaren indarrek berehala erantzun zioten matxinadari.Ondorioz, 41 hildako eta zauritu ugari izan ziren,1.600 pertsona kartzelaratu zituzten.Batzokiak eta STV sindikatuko egoitzak itxi zituzten, galarazi egin zen ezkerreko prentsa eta kargutik kendu zituzten udal hautetsi ugari Une hartatik aurrera, guztiz eten ziren EAJren eta eskuinen arteko harremanak.Herri Frontea eratzeko urratsak hasi ziren egiten, Indalecio Prieto sozialistak bultzatua.


6.1936KO ESTATUTUA. EAJk eta Herri Fronteak zeukaten Estatutua programan, eta ezkerreko koalizioan partaide zen EAE-ANV alderdia. Hauteskundeetan, boto gutxiago izan zuen EAJk aurreko emaitzen aldera ezkerreko koalizioa garaile izanik.

Gorte berriek autonomiaren bidean eginiko lehen urratsa izan zen Arabako erreferenduma onartzea. Jarraian, hasi ziren testua Parlamentuko batzordean aztertzen eta 1936ko ekainean proiektua bukatua zen ia. Akordioa falta zen Gerra hasi eta eten zen prozesua baina Errepublikaren alde euskaldunen partaidetza bultzatzeko Largo Caballeroren gobernuak Estatutuaren aldeko urratsak bizkortu zituen. 1936ko urriaren 1ean, Espainiako Parlamentuak Madriden onartu zuen Batzordeak prestaturiko Estatutua.

Testu berriak berritasun batzuk zituen aurreko proiektuen aldera: laburragoa zen. Bestalde, zehaztasun eza handia zuen. Kendu ziren eskubide historikoei, foruen berrezartzeari eta Nafarroako integrazioari buruzko aipamenak, eta kanpo geratu ziren Lana eta Jabetza eta Zerbitzu Militarra tituluak.

Eusko Jaurlaritzak ahalmenak zabaldu zituen eta Estatuaren ordezkari bihurtu zen Euskal Herrian.

1936ko urriaren 7an bildu ziren Gernikara euskal zinegotziak, lehen lehendakaria izendatzeko. Alderdi guztiak bat etorri ondoren, guztiek eman zuten Jose Antonio Agirreren aldeko botoa. Estatutuarekin erabateko konpromisoa hartu zuen EAJ alderdiak Errepublika defenditzeko.


Entradas relacionadas: