Bigarren errepublika eta gerra zibila euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,81 KB

 

8.1

EUSKAL HERRIKO INDAR POLITIKOAK

Errepublika iritsi zenean eta sistema politikoa demokratizatu zenean, elkarte politikoak indartu ziren, sozialistak zein nazionalistak(batzokiak). Horrekin batera, ideologia garatzeko gizarte erakundeak eratu ziren, hala nola, emakume-erakundeak, gazte erakundeak, langile-erakundeak...  Hiru erpin politikoen eragina nabari zen hauteskundeetan: 1. Ezkerra; indartsua lau hiriburutan, industrian. 2 EAJ/PNV Bizkaian eta Gipuzkoako nekazari aldeetan eta 3Karlismoa; eskuinaldeko indar nagusia Araban eta Nafarroan.

2. EUSKO IKASKUNTZAREN LEHEN AUTONOMIA PROIEKTUA

EAJ alderdia izan zen autonomiaren bultzatzaile nagusia, Jose Antonio Agirre buru bezala eta alderdi tradizionalistarekin egin zuen bat. Autonomiaren aldeko mugimendua estatutuari proiektu bezala aurkeztu zioten baina ezkerreko indarrek ez zuten onartu.

Espainiako Errepublika Federalaren barnean euskal estatutua, Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak osatzen zuten eta estatu haren barneko egitura konfederala zen gainera elebitasuna ezartzen zen. Azkenik, bitariko batzordea eratuko zen Estatuaren eta Euskal Herriko administrazioen artean suertaturiko liskarrak konpontzeko.

3. LIZARRAKO PROIEKTUA

Alkate nazionalistak eta karlistak Lizarran bildu ziren 1931ko ekainaren 14an  Lizarrako estatutua egiteko baita Estatutu proiektua onartzeko. Foruak berresartzeko eskaria erantsu zitzaion eta Euskal erkidegoa subiranoa zen, bere burua gobernatzeko gaitasuna zuen. Gainera udalen kargu geratu zen autonomia-prozesua. Gainera, lurraldeko batzarrak hauteskunde metodo tradizionala erabiliz aukeratzen zen.Proiektua eskuinekoa zen eta Espainiar Konstituzioaren aurka zihoan. Horregaitik, Gorteek ez zuten onartu.

4. BATZAR KUDEATZAILEEN PROIEKTUAK

Eskumaldeko ekimenaren aurka egireko, Diputazioan ordezko erakundeen bidez bere proiektua prestatu zuten. Batzordeek proiektua prestatu, udalak onartu, herriak botoen bidez berretsi eta Gorteek onatu. EAJ ere onartu zuen baina Comunion Tradicionalistak berriz, ez. Errepublikaren aurkako oposizioa indartzeko.

Bi testu prestatu zituzten batzordeek. Lehenengoan lau lurraldeak zeuden baina bigarrenean Nafarroari eginiko aipamen guztiak kendu ziren. Bigarren proiektua erreferendumean berretsi zuten hiritarrek eta emakumeek ere parte ahal izan zuten. Horrez gain, Euskal Herrriaren lehen aipamena izan zen Euskal Estatutua alde batera utziz.  Parlamentuko kideak guztien botoen bidez aukeratuko ziren eta haiek gero aukeratuko zuten euskal gobernuko burua.

Hainbat esparruetako arauak garatu ziren, ekonomoia eta zergen arauak adibidez. Hala eta guztiz ere, haren tramitazioa gelditu zen eskuin espainarra autonomien aurka zegoelako.

5. AUTONOMIA ESTATUTUA ETA PRAKTIKA POLITIKOA

1933ko hauteskundeek arrakasta ekarri zion euskal nazionalismoari eta horrela lehen indar parlamentarioa bihurtu zen. Bestetik eskuindarrek emaitza onak atera zituzten Nafarroan eta Araban, errepublikarren eta sozialistek berriz beheraldi handia izan zuten.  EAJ eskuindarrekin akordio batera heltzen saiatu zen estatutua onar zezaten baina etzuten erantzunik jaso eta ezkerreko indarretara hurbiltzen hasi ziren.

Espainiako Finantza Ministroak euskal lurraldeetan indarrean zegoen finantzia sistemaren aurka egin zuen. Baina Diputazioa gobernuaren kontrlpean zegoenez udalek gidatu zuten oposizio mugimendua. Gobernuak udal batzuk desegin zituen, isunak jarri...


Gatazka hura piztu zen egunean hasi zen urriko mugimendu iraultzailea. Grebak hasi ziren. Une hartatik aurrera, guztiz eten ziren EAJ eta eskuinen arteko harremanak eta bestalde, Espainian bezala, Herri Frontea eratzeko urratsak hasi ziren egiten, Indalecio Prietok bultzatua.

6. 1936KO ESTATUTUA

Lehenengo aldiz, beraz, Euskadik lortu zuen autonomia baina gerra zela eta egoera eta ezartze bereziak izan ziren. Izan ere, Araba ets Nafarroa altxatuta ziren errepublikaren kontra, eta Gipuzkoa konkistatuta, beraz, Estatutuak indarrean egon zen bakarrik Bizkaian, Eibar aldean eta Arabako iparraldean, baina beste alde batetik gerra zela eta, Madrilgo gobernuarekiko komunikazioak errazak ez ziren eta Eusko Jaurlaritzak hartu behar izan zituen estatuari egokitzen ez zitzaizkion betebhar batzuk(moneta, nazioarteko harremanak...)

Aurrearekiko zeuzkan aldaketak: Laburragoa zen, ogasuna eta botere sistema ez zituen zehazten, foruak ez zituen aipatzen gainera kanpoan geratu ziren lana, jabetza eta zerbitzu militarra tituluak.

Zinegotziak Gernikan bildu eta lehen lehendakaria izendatu zuten; Jose Antonio Agirre ,eta errepublika defendatuko zuen.



Entradas relacionadas: