Bigarren errepublika eta gerra zibila euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,47 KB

1.Altxamendu militarretik gerrara


1.1. Altxamendu militarren hedapena


-Melillan hasitako altxamendu militarra laster hedatu zen Espainiako beste aldeetara.

-Buruzagi matxinoek telegrama bidali zioten Francori Kanarietan gerra egoera aldarrikatzeko.

-Hurrengo egunean, konspiratzaile monarkikoek alokatutako Hegazkina hartu zuen eta ongien prestatutako tropen buruzagitza hartu zuen: Legioko tertzioarena eta erregularrena.

-Uztailaren 18tik 20ra bitartean, altxamendua Espainiako Gainerako lurraldeetara hedatu zen, emaitza ezberdinekin:   +Arrakasta:  -Sevilla, Cadiz, Kordoba eta Granadako Goarnizioak ere altxatu ziren.  -Mola Jeneralak Nafarroa okupatu zuen (errekete karlistaren laguntzarekin)  -Cabanellas jeneralak hartu zuen ia Argoi osoa -Gaztela eta Leonen, Galizian, Mallorca eta Extremadurako eremu batean.  +Porrota: -Madrilen, Bartzelonan eta Valentzian altxamendua geldiarazi zuten (batez ere       armadako, ordena publikoko indarretako, Erasoko guardiako eta guardia zibileko) kide batzuk errepublikari leialtasuna Erakutsi zioten.

1.2. Espainia, bi eremutan banatuta


- 1936ko uztailaren Amaierako, altxamenduak benetako gerra zibila sortu zuen, eta herritarrak bi Taldetan banatu ziren: +Errepublikaren aurkako matxinoak, nazional esaten Zioten bere buruari. -Helburuak: anarkiarekin bukatzea, ordena berrezartzea eta “aberriaren etsaiak” suntsitzea: anarkistak, komunistak, sozialistak eta “separatistak” (gorri esaten zieten) -Gizarteko hainbat sektoreren babesa: Oligarkia tradizionala (goi- burgesia), lursail txikien jabeak, erdiko klase Katolikoak, alderdi eskuindarrak (CEDA) eta eskuin muturreko erakundeak (falangistak eta karlistak) -Elizaren babesa izan zen bereziki garrantzitsua, Nazionalen borroka “askapenerako gurutzada” zela adierazi baitzuen. +Errepublikanoak -Helburua:Errepublika demokratikoa defendatzea faxismoari aurre egiteko, Europan zehar hedatzen ari baitzen. -Haien artean sektore erradikalenak Nagusituko dira: anarkistak (estatuaren erakunde guztiak deuseztatzea zuten Helburu) eta komunistak (sobietar erregimenaren antzeko bat ezartzea)

2. Gerra zibilaren nazioarteko Dimentsioa


-Hasieran gerra Zibila barne- gatazka bat baino ez zen izan, baina atzerritarren esku-hartzeak Nazioarteko gatazka bihurtu zuen eta bi aldeek izan zuten kanpoko laguntza.

-Nazioarteko Harremanen egoera oso kritikoa zen, batez ere demokrazia handien ( Frantzia, Erresuma Batua) eta erregimen faxisten (Hitlerren Alemania eta Mussolini Italia)artean: +Sektore kontserbadoreek eta katolikoek uste zuten mendebaldeko Zibilizazioaren eta komunismo ateoren arteko gatazka zela. +Sektore Progresistek,ordea, askatasunaren aldeko eta faxismo totalitarioaren aurkako Borroka erabakigarria zela uste zuten.

-1936ko abuztuan, 27 herrialdek Espainian ez esku hartzeko ituna sinatu zuten

-Praktikan, ordea, Itun hori fartsa bat zen. Itunak errepublikano gobernu legitimoa egoera ahulean Utzi zuen militar matxinoen aurrean, azken horiek Alemaniatik eta Italiatik Laguntza ofiziala jaso baitzituen.

3.Iparraldeko frontea: Gerra zibila Euskal Herrian


-Iparraldea Fronteak 300km luzera zuen lurraldea hartzen zuen eta horretan aritu ziren Euskadiko, Kantabriako eta Asturiasko armada ia autonomoak.

-Ez ziren ondo Antolatu tropa frankistei aurre egiteko eta horrek zaildu zuen Iparraldeko Eremua defendatzea.

-Gainera, ia ez Zuten abiaziorik eta artilleriarik izan, eta horrek gerraren bilakaera Baldintzatu zuen.

3.1. Gerraren bilakaera


-Hasieratik Eusko Jaurlaritzaren eta Iparraldeko armadako buru Llano de la Encomienda jeneralaren Arteko harremanak tirabiratsuak izan ziren: + Eusko Jaurlaritzak armada Autonomoa antolatzeko erabaki hartu zuen +Armada hori Otxandioko inguruetan eta Gorbeia mendian ezarri zituen defentsa- posizioak +1936ko azarotik aurrera , erasoa Jo zuten Legution, frankisten defentsak hausteko eta Gasteizeraino iristeko. +Hala Ere, euskal tropak ez zeuden ondo prestatuta eta ez ziren ondo koordinatu haien Artean. +Porrot egin zuten eta ordutik 1937ko martxoa arte frontean ez zen Mugimendu handirik izan

-Martxoaren Amaieran, Iparraldeko operazioen buru frankistak, Mola jeneralak, erasotzen Hasi zen:  +Hasteko, Otxandio eta Elorrio Eraso zituen +Aldi berean, zibilen aurkako bonbardaketak egiten hasi ziren Hainbat herritan: Durangon eta Gernikan. Azken honetan alemaniarrek erabat Suntsitu zuten herria eta 126 lagun hil zituzten (nazioartean oihartzun handia Izan zuen). +Erreketeak azkenean Otxandion eta Elorrion sartu ziren, nahiz eta Erresistentzia handia aurkitu eta geroago Durangon.

-Frankisten eta Bere aliatuen erasoei aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Armada Erregularra eratu zuen, Agirre lehendakariaren agintepean.

-Borroka gogorrak Izan ostean, Francoren tropak Bilbon sartzea lortu zuten, ekainaren 19an.

-Ordurako, euskal Batailoiek atzera egin zuten, Santoñaraino(Kantabria).

-EAJk eta italiar Buruzagiek elkarrizketak izan zituzten errendizioa adosteko(gerrako presoen Segurtasuna bermatu nahi zuten, hau da, italiarren mende geratzea eta ez Francoren mende).

-Ados jarri ziren Eta abuztuaren 24an Santoñako ituna sinatu zuten.

-Hala ere, ez Zegoen itsasontzirik buruzagi, goi-agintari eta Jaurlaritzako funtzionario Guztiei kanpora eramateko. Agintari frankistek esku hartu zuten eta operazio Bertan behera geratu zen.

-Azkenean, EAJk Batailoi nazionalisten baldintzarik gabeko errendizioa agindu zuen eta 22.000 Gizon inguru hartu zituzten.


3.2. Gerraren ondorioak


-Lurraldea erabat Suntsituta geratu zen: errepideak, azpiegiturak..., Bilbo izan ezik, Eusko Jaurlaritzak industria nagusiak (Altos Hornos, Euskalduna) ez suntsitzea agindu Baitzuen. Teknikari frankistek hori aprobetxatuko dute armagintzarako.

-Gerra osteko Lehenengo urteetan, gosetea eta elikagaien arrazionamendua.

-Milaka borrokalari Eta buruzagi politiko atxilotuta eta zigortuta ( 70 inguru exekutatu)

-Milaka pertsonen Erbesteratzea. Hasieran Frantziara edo Erresuma Batura, baina 2. Mundu Gerra Hasi eta gero, batez ere Latinoamerikara.

-Bizkaiaren eta Gipuzkoaren aurkako zigorra: Bilbo konkistatu eta lau egunera, Francok bi Probintzietako kontzertu Ekonomikoak deuseztatu zituen.

4. Estatutua eta Eusko Jaurlaritza


4.1. Estatutua lortzeko urratsak


-Horren onarpena 1917an hasitako prozesua luze baten emaitza izan zen: +Urte horretan EAJk Euskal autonomia zabalagoa lortzeko kanpaina hasi zuen, baina garai honetan ez Zuten emaitza handirik lortu. -Alfontso XII.Aren erregealdiko krisia zela eta  -Garai horretako gizarte gatazka eta Primo de Riveraren diktadura

-II.Errepublika Aldarrikatu zenean, berehala jarri zen abian estatuaren aldeko ekimenak: +Eusko Ikaskuntzari proiektu bat lantzeko eskatu zioten  +1931n Euskal estatuaren Estatutu  Orokorra aurkeztu zuen +Hor biltzen ziren Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa + Ekainaren 14an lurralde horietako udalak Lizarran bildu ziren eta gehiengo zabalaz onartu zuten hortik aurrera Lizarrako Estatutua deituko zen dokumentua +Horretan ezartzen zen Eusko Jaurlaritzak Vatikanoarekin  harreman diplomatikoak Ezartzeko ahala izan behar zuela +Horrek eztabaida bizia piztu zuen Errepublikarekin, ez baitzegoen prest hori onartzeko +1931ko abenduan aurkeztu Zen Espainiako Gorteetan, eta alderdi errepublikanoek erabat baztertu zuten. +Gorteek Ezezkoa eman ostean beste batzorde bat eratu zen, estatutuaren beste proiektu Bat egiteko + Hori lau lurraldeen udalen bilkura tirabiratsu batean aurkeztu Zen, bozketa bidez erabakitzeko +Udaletako ordezkari gehienek baiezkoa eman Zuten (%90tik gora), Nafarroakoek izan ezik (% 53k ezetz) +Estatutua hiru Probintzietara mugatu zen eta erreferendumerako deia egin zuten: -Baiezko argia Bizkaian (%88) eta Gipuzkoan(%89) -Araban, gehienek ezezkoa (% 47k estatutuaren Alde) +Gainera, lehenengo autonomia eta estatutua lortzeko itxaropena bertan Behera geratu zen CEDAren garaipenarekin 1933ko hauteskundeetan +1934tik 1936ra CEDAko proiektua gelditu zuen eta bere harremanak EAJrekin (Euskadin gehiengoa Zeukanarekin) gero eta txarragoak ziren. +1936an Fronte popularra boterea heldu Arte estatuaren auzia ez zen berriro aztertu.

4.2. Eusko Jaurlaritzaren jarduera


-1936ko urriaren 1ean, gerra egoeran, Madrilgo Gorteek Euskal autonomia estatutua onartu zuten.

-Urriaren 7an Jose Antonio Agirre, Gernikako Batzar Etxean egindako zinaren bidez, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakaria bihurtu zen.

-Ordurako Araba eta Gipuzkoaren zatirik gehiena (Eibar izan ezik) matxinoen esku zegoen

-Horregatik Aguirreren gobernuaren erabakiak Bizkaian soilik izan zuten eragina eta 9 Hilabetez baino ez, 1937an frankisten erasoa hasi arte.

-Alderdi politiko Guztiek izan zuten ordezkaritza gobernuan, CNTkoek izan ezik (EAJ, PSOE, EAE-ANV)

-Hamaika sailburu Zeuden, 5 nazionalista ( garrantzitsuenak: defentsa, ogasuna…) eta 6 Errepublikano

-EAJren jarrera Gobernuan, moderatua: +Ez zuten kleroa jazarri +Erlijio askatasuna onartu zuen +Ordena Publikoa mantendu zuten eta ez zen gizarte- iraultzarik izan +Jabetza pribatua Errespetatu zen

-Egoera hain Berezia izanda, onartutako eskumenak (konpetentziak) gainditu zituen Eusko Jaurlaritzak eta ia estatu independiente bezala funtzionatu zuen: +Dirua egin Zuen +Euskal Unibertsitatea sortu zuten +Armada eratu zuen, bai oinezkoa bai Itsasozkoa, zenbait arrantza ontzi armaz hornituz +1000 gizonez osatutako Polizia sortu zuen; ertzantza +Bilbo inguratzen zuen burdinazko hesia eraikitzen Hasi zen, baina hesi hori ez zen gero eraginkorra izan

-Industria arloan Gabezi handiak izan zituen jaurlaritzak eta mea ekoizpenak eta siderurgia Etengabeko beherakada izan zuten, ez baitziren gerrako beharretara egokitu

-1937ko apirilean Hasi zen Mola jeneralaren erasoa eta Jaurlaritzaren lehentasuna lurraldea Defendatzea izan zen, pixkana tropa frankistek Bizkaia konkistatzea lortu arte                 

Entradas relacionadas: