Bigarren errepublika eta gerra zibila euskal herrian

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,48 KB

 

II. ERREPUBLIKA EUSKAL HERRIAN.1.Errepublikaren etorrera.Primo de Riberak alderdi nazionalistak debekatu zituen, kontzertu ekonomikoak berrikusi zituen eta bere partiduko partaideak jarri zituen probientzietako diputazioen buruan.Diktablandaren etorrerarekin ideologiak polarizatu ziren, eskuindarrak sistema kanobista berritzearen eta berrezartzearen alde zeuden, EAJ-k berriz etnizismoaren eta katolizismoaren alde eta sortu berria zen ANV berriz laikotasunaren eta liberalismoaren alde. Aldi berean sortu ziren langile mugimenduak eta alderdiak ere errepublikazaleekin batera Donostiako Ituna sinatu zutenak monarkiaren gainbehera eragiteko.1931eko apirilaren 12an Gasteizen eta Irunan karlista eta monarkikoek irabazi zuten hauteskundeetan eta beraz errepikatu izan behar ziren eta gutxigatik irabazi zuten errepublikazaleek. EH-n eskuina zen Errepublikaren aurkakoa katolikoa eta zentralista,erdiko alderdiak hala nola EAJ-jk autonomiaren aldekoa eta klerikalista eta ezkerreko alderdiak Errepublikaren aldekoak zentralistak eta gizartearen berrikuntzaren aldekoak.Ideología karlista nagusitu zen guztiz Araban eta Nafarroan, Bizkaian berriz EAJ eta Gipuzkoa EAJ, karlistak eta langile mugimenduek kontrolatu zuten. Errepublikaren politika oso erasokorra izan zenez katolizismoarekin EAJ-ak gobernuaren kontra jarri zen baita karlistak ere noski. 2.- Lizarrako EstatutuaEAJk autonomia defendatzen zuen (konstituzioak bere barnean emandako botere eta ahalmenak dituen erkidegoa), askatasuna hauek beti dira emandako ahalmenak arlo batzuetan, estatuak mugatuta. Karlistek foralismoa defendatzen zuten, eta hori estatuak herrialde bateko berezitasuna onartzea da, tradizioan oinarrituta dago eta legea baino lehenagokoa da.1931ko apirilak 17an, JA Agirrek Bizkaiko alkateen eta zinegotzien bilera Gernikan ospatzeko deialdia egin zuen, baina Alcalak debekatu zuen EAJk ez zuelako Donostiako ituna sinatu. Bileran, Espainiako Errepublika Federal barneko Euskal Errepublikaren aldeko proposamena egin zen.Udaletxeak karlisten eta EAJren eskuetan zeuden. Estatutuaren proiektua Eusko Ikaskuntzari eman zioten. Maiatzak 31n Euskal Estatutu Autonomoa egin zuen Euskadi izenarekin, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroa barne. Ekainak 14ean Lizarrako bileran estatutua eztabaidatu zen, eta batzarrak onartu zuen Eliza eta Euskadiren arteko harremanak Euzkadiren eskuetan izango zirela. Hauteskundeetarako sortu zuten koalizioa eta programa bezala eraman zuten estatutua.Ekainak 28ko hauteskundeetan, EAJ eta karlisten koalizioak arrakasta izan zuen. Ondoren, Errepublikak estatutua legezkanpo utzi zuen antikonstituzionala zelako. Urriak 26.Ean Eliza eta estatuaren arteko harremanak eztabaidatu ziren EAJ-karlistak koalizioaren politika laizistaren kontrako protesta egiteko aldegin zuten parlamentotik.Konstituzioak autonomia lortzeko bidea zehaztu zuen eta Azañak diputazioei agindu zien estatutu berri bat egitea. EAJk onartu zuen proiektu berria eta Alcalaren aldeko botoa eman zuten Errepublikako presidentziarako, baina karlistek ez.3. Gestoreen Estatutua.Abenduak 8an, Gobernuak diputazioei eskatu zien gestora batzuk izendatzea aurreproiektu bat idazteko legearen arabera. Testua 1932ko ekainan argitaratu zen. Euzkadi izeneko unitate autonomo politiko-administratiboa sortzen zuten, probintzia bakoitzak baieztatu behar zuen autonomía. Laikoa eta errepublikazalea zen. Aurreproiektu hau sozialistek, errepublikazaleek eta abertzaleek onartu zuten, karlistek eta nabarristek, aldiz, ez (laikotasunagatik).Ekainak 19.Ean, Udaletxeen biltzarra ospatu zen Iruñan. Napartarrak bilera horretatik joan ziren.33.Eko abuztuan, Gasteizko bilera egin zuten, Euskadiko udaletxeek onartzen zuten. Nafarroa ez zen sartzen estatutu berrian. Abertzaleek baietza esan zuen eta Sozialistek ez zuten interesik jarri.Azaroak 5ean, erreferenduma egin zen. Bizkaia eta Gipuzkoak estatutua onartu, Araban %47a baietza bozkatu zuten.33ko hauteskundeetan abertzaleek ordezkaritza garrantzitsua lortu zuten eta CEDA eta Oriolek proposatu zuten Araba estatututik kentzea.4.- Urriko Iraultza. Fronte Popularra.33ko hauteskundeak egiten dira eta gobernu erradikala (Lerroux) ateratzen da CEDAren laguntzarekin. CEDAk Estatutua egitea estatuaren haustura suposatuko zuela zion eta Oriol karlistarekin batera Arabako Estatutua kentzea proposatu zuten. Gobernua ez zuen kontuan hartu proposamena baina Madrilen Estatutua ez zen burutu.1934.Eko otsailan Estatutuaren etena etorri zen Araban ateratako portzentaiengatik. Udan Kontzertu Ekonomikoa eztabaidatzen hasi zen eta gobernuak alkate batzuk atxilotu zituen hauteskunde ez legalak egiteagatik. Irailaren 2an Zumarragako bilera eman zen non EAJkoak eta sozialistak, Indalecio Prieto burua zela, elkartu ziren baina sozialistak iraultza prestatzen ari zirenez EAJk ez zuen akordio sinatu. Irailaren 7an alkate guztiak dimititu zuten eta batzuk gartzelatu zituzten.Irailaren 15an Gobernuak PSOEk erositako armak ekartzen zituen Turkesa itsasontzia harrapatu zuen. Greba orokorra urriko 5 eta 12 bitartean iraun zuen.Eibar, Arrasate eta Donibanen istilu garrantzitsuak eman ziren armak han gordetzen zirelako. Arrasaten errepublika socialista aldarrikatu zuten eta fusilatu zituzten arerio guztiak.Bizkaian mealariak meategien zonaldea kontrolatu zuten eta Bilbon sartzen saiatu ziren baina ejerzitoak oztopatu zuen. 36.Ko hauteskundeetan Fronte Popularrak garaipena lortu zuen. Madrilen Parlamentuko Komisio bat izendatu zen estatutu berri bat egiteko eta presidente bezala Prieto hautatu zuten. Estatu kolpea Espainian36ko apirilean hasi zen Estatu Kolpearen antolamendua. Sanjurjo Portugalen zegoen eta kolpearen buruzagitza zuen. Calvo Sotelo hiltzen dute Erasorako Guardiakoek eta Kolpea aurreratzen da. Uztailak 17an, BHtik Kanarietara doa Dragon Rapide, Franco hartu eta eraman zuen Tetuanera.Egun berean Ceuta, Melilla eta Tetuan altxatzen dira. Uztailak 18an Queipo de Llanok Sevilla hartu zuen eta Casaresek dimititu zuenez, Azañak jarri zuen Martinez Barrio baina dimititu zuen ezin zuelako Mola Batasunezko gobernu batean parte hartzeko baietza lortu.Uztailak 19an Mola altxatu zen Irunan, Azañak Giral izendatu zuen gobernuburu eta honek armak banatu zituen jendartean.Asturiaseko mealariak Madrilera joan ziren hau defendatzera eta Oviedo altxatu zen, baina mealariak sitiatu zuten hiria. Bartzelonan Telefonikako altxamendua egin zen, Goded Balearretatik joan zen Bartzelonara eta han atxilotu zuten.Uztailak 20an frontea Madrileko mendilerroan egonkortu zen eta Sanjurjo hil zen hegazkin istripu batean.5. Estatu kolpea Euskal Herrian.1936ko uztailaren 17 eta 18.Ean Espainiako Bigarren Errepublikaren gobernuaren aurkako estatu-kolpea, altxamendu militarra izan zen.Molak, Iruñan estatu kolpe bat antolatu zuen erreketerekin hitz egin ondoren. Guardia Zibila, buruzagiak hil ondoren bere alde jarri zen. Martinez Barriok eskeini zion batasunezko gobernu bat, baina berak ez zuen onartu.36ko uztailak 19an Errepublikaren kontra altxatu ziren eta Araban gerra estatua aldarrikatu zen eta bakarrik Amurrioko eskualdea mantendu zen errepublikaren alde.Egun berean, EAJko "Euskadi Buru Batzar" gobernu zentralaren alde agertu zen, "Faxismoaren kontra eta Errepublikaren alde" jarrizBilbon, ejerzitoak eta guardia zibilak kaleak kontrolatu zituzten eta Etxeberria Noboa errepublikaren alde agertu zen.Donostian ordea, Carrasco Amilibia, Eibar zonaldeko milizianoak altxatu zirenean jarri zen errepublikaren alde.Azkenik, 36ko uztailak 19an Bilbotik atera ziren bi koloma, bat Otxandiotik eta bestea Orduñatik, Gasteiz berreskuratzeko intentzioarekin bidali ziren baina lehendabizikoa desegin egin zen hegazkin baten bonbardaketaren ondorioz, eta bestea blokeatuta geratu zen urbereizgunean. IPARRALDEKO FRONTEA.I EPEALDIA6. Gerra Gipuzkoa (abuztua)Molak kontrolatu nahi zuen Gipuzkoa, penintsulako iparraldea Frantziatik isolatzeko. Beraz, 3 koloma antolatu zituen. Besain erori,Gipuzkoako defentza batzarra antolatzen da Azpeitian eta sortzen du Euzko gudalostea. Ejerzito franquista ailegatzen da Irunera (San Martzial).36ko abuztuak 12 Bizkaiako Defentza Batzarra sortu zen, EAJren kontrolpean. Espainako gobernuak Llano de la Encomienda bidaliko du ejerzitoko buruzagi bezala. Agintari nacionalista eta nazionalen arteko hikamikak emango dira.Irailak 4 Largo Caballero gobernuburu izendatuko dute, batasunezko gobernua eratzen saiatu zena gerra irabazteko eta EAJk onartu zuen Euskadiri estatutua egitearen truke. Egun berean, Irunen errepublikazaleek atzera egin zuten Eibar defendatzera. Donostia erori zen eta geroxeago frontea egonkortuko zen Eibarren. Irailaren bukaeran eta urriaren hasieran, Eusko jaurlaritza kanpoan erositako armamenduagatik frankismoren erasoa etendu zuen.7.1936ko Autonomia Estatutua. 1937Ko Urriak 1, Espainiako kongresuak onartzen du Autonomia Estatutua, honek onartzen ditu Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia eta Autonomia Erkidegoa Espainiako estatuaren barnean. Estatutuarekin kontzertu ekonomikoa mantentzen da. Hainbat arloetan ematen da, adibidez; administrazioa ,ertzaintza, ekonomikoak eta salbuespen bezala defentza, Jose Antonio Agirreren eskuetan utzi zutena.Estatutuaren lehendakaria Bizkaiko udaletxeen zinegotziaren artean hautatua izan zen, gerra zela eta. Diru laguntzak ematen dira ume, emakume eta zahar kontingenteak Europara bidaltzeko. 1937ko Urriak 7 Agirreren izendapena ematen da Gernikako zuhaitzaren aurrean fideltasuna zin egin eta gero.Eusko Jaurlaritzaren konposaketa alderdi guztietako batzarra izango zen, lehendakari Jose Antonio Agirre (EAJ), barnekontselairia Telesforo Monzon (EAJ) Ertzaintzaren agintea izango zuena, eta Jesus M.A Leizaola (EAJ) justizia kontselaria izango zena.

8. Villarrealeko gudua (Legutio) Urrian Errepublikaren ejerzitoari armak ailegatu zitzaizkion. Ejerzitoa Legution gelditu zituzten eta egundoko porrota sufritu zuten, berandu ailegatu ziren Santanderretik bi kolomak. Neguaren ailegatzeak eman zien ejerzitoei berrantolatzeko aukera. Euskadik zituen hegazkinak 15-30 bitartean ziren. 37ko martxotik aurrera Francoren ejerzitoak batu egin zituen 150 hegazkin buru zelarik, bai eta kondor legioa eta gezi beltzak.II EPEALDIA 9. Madrilgo gudua.() Irailak 3.Ean Yagüek Talavera konkistatzen du, irailak 27.Ean Toledo bereganatzen du. Urriak 18an Varelak, Madril erasotzen du, baina gobernuak defentsa prestatu zuen, gainera hornitze arazoak izan zituen eta iparraldetik zetozten kolomak Madrilen biltzen dira. 1936ko azaroan Madrileko defentza Batzarra sortu zen eta PCEk bere eragina areagotu zuen.. Azaroak 2an, Mostoles eta Pinto erasotzen dute, eta azaroak 4an Getafe, Alcorcón eta Leganes lortzen dute. Azaroak 8n, Nazionalen porrota eman zen, eta azaroak 9an, Nazioarteko brigadak ailegatu ziren. Azaroak 16tik urtarilak 15era, Unibertsitateko batailak eman ziren, frontea egonkortzen da eta Francok estrategia aldatu egiten du. Otsailak 7an Nazionalek Malaga konkistatzen dute. Martxoak 8an, italiarrek proposatzen diote Francori Guadalajara konkistatzea. Baina egundoko elurtea egin ondoren blokeatuta geratu ziren eta bataila galdu zuten. Hortaz, Errepublikak lehenengo garaipena lortu zuen. 10. Matxitxakoko gudua. Guadalajaran izan zuen porrotak behartu zuen Franco gerraren norabidea berriro ere pensatzeko .Vigón eta Sperrlek konbentzitu zuten Franco Iparraldea erasotzeko energia eta materialak zituelako. · Martxoak 29an Molak Erreketez osaturiko 4 brigada napartar elkartzeko agindua eman zuen García Valiño eta Alonso Vegaren aginduetara (Solchaga generala zelarik). Bergararen kontrako erasoa izan zen lehena. · Euzko jaurlaritzak deitu zituen 4 errenplazo gehiago, eta Valenciako gobernoari hegazkinak eskatu zizkion. Itsasblokeoak gabeziak eragiten zituen. Hasi ziren zibilen ebakuazioak. Burdinezko gerrikoa eraikitzea agindu zuen (IMGko defentsa estatikoa kopiatuz) baina eraikuntza oso irregularra zen, uzten baitzituelako zonalde batzuk defentsarik gabe eta beste batzuk nahiko ondo hornituta. Burdinezko gerrikoa Matxitxako lurmuturratik Somorrostroraino luzatzen zen, Ganekogortatik (mendi bat) pasatuz. Otsailak 27an Goikoetxea zonalde nazionalera pasatu zen planoak eramanez. Geroago, 1937ko martxoan, Matxitxako lurmuturraren itsas bataila eman zen. Batailan, Canarias korazatua eta Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaia eta Donostia izeneko bouak (azken hauek, errepublikarentzat armak ekartzen zituen Galdames izeneko itsasontziaren eskolta ziren) aurrez aurre aurkitu ziren. Hori gertatzean, Gipuzkoak korazatua ukitu egin zuen baina bera ere oso kaltetuta atera zenez Portugaleteko kaian ezkutatu zen; Canarias jarraitu zion baina lurreko kanoiek behartu zuten korazatua alde egitea. Bestalde, Nafarroak aurre egin zionean hondoratua izan zen, Donostia Frantziara joan zen eta Galdames nazionalen eskuetan erori zen. Horren ondorioz, alde frankista itsasbideak eta portuen kontrola lortu zituen. 11. Gernikako bonbardaketa. · Guadalajaran izan zuen porrotak behartu zuen Franco gerraren norabidea berriro ere pensatzeko .Vigón eta Sperrlek konbentzitu zuten Franco Iparraldea erasotzeko energia eta materialak zituelako. · Martxoak 29an Molak Erreketez osaturiko 4 brigada napartar elkartzeko agindua eman zuen García Valiño eta Alonso Vegaren aginduetara (Solchaga generala zelarik). Bergararen kontrako erasoa izan zen lehena. · Euzko jaurlaritzak deitu zituen 4 errenplazo gehiago, eta Valenciako gobernoari hegazkinak eskatu zizkion. Itsasblokeoak gabeziak eragiten zituen. Hasi ziren zibilen ebakuazioak. · Martxoak31tik apirilak 9ra frankistek frontea apurtu zuten eta eskuratu zituzten Barazar eta Urkiola. (Durangoren kontrako bonbardaketa, non 300 hildako egon ziren) · Apirilak 6: Francok kostaldeko blokeoa agindu zuen. Apirilak 24: Intxortak (Arrasate) kontrolatu zuten. Defentzan aritzen ziren soldaduen hornidura eskasa zen hegazkineriak oztopatzen zuelako. Batailak kokatu ziren Sabigainen. Boluntario anarkistek alde egin zuten frontetik eta Bilbon sartzen zirenean ez zituzten armak eman nahi izan. · Apirilak 26: Gernikako bonbardaketa. (hildakoen zenbakia mugitzen da 140 eta 1654 artean · Apirilak 27: Markina , Apirilak 28: Durango eta Lekeitio. , Apirilak 29: Gernika. 12. Burdinazko gerrikoa. · Euskal Gudalostea atzeratzen dira gerrikoa defendatzeko. · Maiatzean errepublikazaleek Italiako Gezi Beltzak menderatu zituzten eta Bermeo berreskuratu zuten, erori eta ordu gutxietara. · Agirrek anarkistek iraultza ez burutzeko hartu zuen ejerzitoaren aginte gorena · Negrinek izendatu zuen defentsa ministrari Prieto eta honek izendatu zuen Rojo errepublikako ejerzitoa antolatzeko. · Agirrek handitu zuen euzko gudalostea eta Asturiasetik etorri ziren indar gehiago. Prietok bidali zituen 15 kaza eta beste hegazkin batzuk ailegatu ziren Santanderrera baina ez ziren Euskadiko defentsan erabili · Biztanleria zibilaren ebakuazioa izan zen. Ekainean Gerrikoaren kontrako erasoa hasi zen. · Mola hil zen Burgosera zihoala hegazkin istripu batean. Bere ordez, jarri zuten Dávila eta honek areagotu zuen erasoa. Bilboren kontrako bonbardaketak hasi ziren eta Prietok agintzen zuen Bilbon frankistak sartuz gero, Nerbioiko itsasadarrera atzeratzea defentsa antolatzeko. Ondoren, Gámir zubiak lehertzea eskatu zuen baina napartarrak ibaia gurutzatu zuten. Agirrek erabaki zuen Santanderrera abiatzea. Labe garaiak lehertu beharrean saboteatuak izan ziren. Eusko Gudalostea Santoñan eta Laredon geratu ziren. 13. Santoñako Ituna. Santoñako ituna, negoziaketa bat izan zen italiaren, batikanoaren, eta eusko jaurlaritzaren artean. Batikano negoziatu izan nahi zuen, baina telegrama erori zen errepublikaren gobernuaren eskuetan. Eusko jaurlaritzari ez zioten honen berririk eman. Italiak Bilboren kontrako garaipena nahi zuen Guadalajararen porrotaren ondoren. Negoziazioa hasi zuten, baina brigada Napartarrak sartu ziren Bilbon. Guadariak akoartelatzen dira Santoñan eta berriro hasten dira negoziaketak. Francok erasotzen du Santander. Gámirrek agintzen du Asturiasera joatea, baina, Gudariak ez dira mugitzen. Rojok Santanderreko defentsan laguntzeko Madriletik gertu zegoen Bruneteko bataila hasi zuen, baina ezin izan zuen frontea apurtu. Francok entzuten zuenean negoziatzen ari zirela, agindu zuen itsas blokeoa eta gudariak gartzelatzen zituen. . Franco Bizkaian eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak ezereztu zituen, legez kanpo utzi zuen estatutua eta errepresioa hasi zen. 14. Gerraren amaiera. Iparraldeko batailaren bukaera. Rojok Madrileko iparraldeko frontea apurtzea erabakitzen du eta Bruneteko (Madril) bataila ematen da, eta horretan Errepublikako ejerzitoak ezin izan zuen frontea apurtu. 1937ko abuztuan Santander inguruko erasoaldi frankista ematen da, eta Errepublikak Ebro ibaiaren inguruko erasoaldia egiten du Francoren ejerzitoa bereizteko. Asturiasen kontrako ofensiba gertatu zen eta Gijon konkistatzean zapalkuntza handia egon zen. Aragoiko Bataila: Abenduan Errepublikak Teruel konkistatu zuen, eta Frankok Otsailan birkonkistatu zuen Asturiaseko batailan egon ziren soldaduekin Martxoan, Aragoiko erasoaldi orokorrean, frankistak hainbat zonalde konkistatu zituzten. Vinarozera ailegatu eta Errepublikaren zonaldea erdibitu zuen. Ebroko bataila: 1938ko uztailan Errepublikako ejerzitoak erabateko erasoa egin zuen Ebroren iparraldetik, eta hiru zonalde kontrolatzea lortu zuen. Frankok itzeleko erantzuna eman zuen zubiak bonbardatuz, eta Luebakien gerra hasi zuen. Azaroan Ebroko iparraldera atzeratu zen ejerzito errepublikarra. Katalunia babesik gabe zegoenez, eraso egiten zion, eta zegoen ejerzitioa Frantziara alde egiten zuen. Katalunia erortzean Negrinek hilarteko defentza mantendu nahi zuen Europan konfliktuak eztanda egingo zutelako itxaropenarekin, eta Fronte Popularraren barruan eztabaidak egon ziren, kontrako iritzia zutelako. Errepublikaren barruan estatu kolpea eman zen Negrinen kontra (Casado, Besteiro, Mera). Madrilen istiluak izan ziren martxoan eta golpistak nagusitu ondoren, saiatu ziren Francorekin negoziatzen. Inongo defentsarik gabe Frankoren ejerzitoa Madrilen sartzen da, eta Alicanten egundoko zapalkuntza egin ostean gerra bukatzen da. 15. Gerraren ondorioak. Euskadiko Gerra zibilean, 150000 pertsona desplazatu ziren eta bukatu ondoren itzuli ziren. Guda honetan, 20000 pertsona hil ziren. Gaixotasunak zabaldu ziren (tifusa eta tuberkulosia). Higiene falta eta gosea handia zegoen. Ume hilkortasun tasa oso altua eta jaiotze tasa txikia zen. Elektrizitate sareak, zubiak suntsitu ziren. Politikaren arloan, 1937an gerraren amaieran, Frankok kontzertu ekonomikoak eta Euzko Jaurlaritza kendu zituen. Geroago, administrazioen depurazioa egin zuen eta horrerarako Erantzunkizun politikoen legea eta Komunismo eta mazoneriaren aurkako legea egin zituen. Francoren aldeko administrazioa sortu zen eta honek ideologia berri bat sortu zuen, Nazionalkatolizismoa.

Entradas relacionadas: