Bigarren errepublika erreforma militarra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,26 KB

 

7.Gaia: bigarren errepublika: 1931ko kostituzioa eta erreformak (1931-1936)

Euforia kolektiboko giro batean, Apirilaren 14ean, Errepublika aldarrikatu zen eta Alfonso XIII.A erregea erbesteratu egin zuten. Egoera zaila zen eta erronkak zeuden:

·Arazo soziala: langile klasearen bizi baldintzak hobetzea. Horien artean, nekazaritzaren erreformak garrantzi berezia zuen.

·Analfabetismoari aurre egitea.

·Estatu ereduaren erreforma, katalunia, Euskal Herri eta Galiziaren egoera aztertuz.

·Armadaren erreforma: neurriz kanpoko, zaharkitu eta Banatua zegoen.

·Erregimen berriak gizartea sekularizatu behar zuen Elizaren eragina gutxitzeko.

Errepublika aldarrikatu ondoren, hauteskunde orokorrak Egin eta behin behineko gobernua eratu.. Hauetan hainbat erabaki hartu ziren:

·Gorte Kotituzionalgileetarako hauteskundeetara deitzea.

·Nekazaritzaren erreforma xume, jornalariak eta laborari Maizterrak babesteko.

·
Erreforma militarra (Azaña): militarrek errepublikakiko Fideltasuna erakutsi behar zuten, ofizial kopurua murriztu eta gradu militarrak Sinplifikatu zituzten, guardia de asalto delakoa eratuko zen hirietako ordena Publikoaz arduratzeko...

·Hezkuntzaren erreforma: eskolaratzea bultzatzeko maisu Postu eta eskola berriak ireki ziren eta hezkuntza eraberritu zen.

·Kataluniako autonomia aurreko erregimen azabaldu zen, Erredakzioa ekiditeko.

·Hauteskunde sistema erreformatu zen, jauntxokeri eta Iruzurra ekiditeko.

Dena den, konstituzioak ez zuen indar politiko guztien Adostasuna lortu, eta argi eta garbi gelditu ziren eskuin eta ezerraren arteko Aldeak, bi arazotan bereziki: nazionalitateen autonomia eta Eliz-Estatu Harremanak.Gai honen inguruan errepublika eta emakumeei dagokien bideoa ikusi Genuen, baita pelikula baten trailer bat ere.

Esan bezala, errepublikazaleen helburu nagusietako bat gizartea Laikotzea zen. Errepublikako legeriak ezkontza zibila, dibortzioa, hilerrien Sekularizazioa eta jesuiten ordena deuseztatzea ekarri zuen. Aldi berean, Erlijio Kongregazioaren Legeak xedatu zuenez, elizak eta monasterioak jabetza Publikoaren esku gelditu ziren eta irakasteko eskubidea kendu zitzaien. Neurri Guzti hauek istiluen sorburu izan ziren etengabe.

Nekazaritza erreformari dagokionez, errepublikak bere Gain hartu zuen soluzio bat bilatzea. 1932an Nekazaritzaren Erreformako Legea Onartu zen Gorteetan eta helburua zeuden egiturak eraberritzea izan zen. Legeak Lurrak desjabetzeko aukera ematen zuen nekazarien artean banatzeko, baina Lantzen ez zirenak soilik. Emaitzak oso mugatuak izan ziren aplikazio Praktikoan ssortutako arrazoiengatik:

·Burokrazia eta desjabetzea garestia zen eta jabeek Oztopoak jartzen zituzten.

·Jornalarien haserrea hareagotu zuen moteltasunak. CNTk lurrak Okupatzeari ekin zion eta kontestu hontan gertatu zen Casas Viejas herriko Matxinada 1933ko urtarrilaren 11-12 an greba konbokatzean. Guardia zibil, “seis Dedos”, gizon, emakume, haur txiki eta hainbat nekazari hil zituzten. Bideo Motz bat ikusi genuen hondamendi honen inguruan. Honek errepublikaren Sinesgarritasuna kaltetu zuen

Hauteskundeetan, 31an ez bezala, ezkerra zatiturik Aurkeztu zen eta eskuina baturik, azken hauen garaipena suposatu zuena, Eserlekuak emateko sistema eta anarkistek bultzaturiko abstentzioari esker. Biurteko Beltzari (1933-1936) hasiera eman zitzaion.

Gobernuburuan, CEDAk diputatu gehien izan arren, Alcala Zamorak Lerrouxengana (alderdi erradikalekoa) jo zuen, baina CEDAko diputatuen Sostengu parlamentarioarekin. Eskuina agintera heldu orduko bertan behera Gelditu ziren aurreko Biurtekoan hasitako erreformak: nekazaritza erreforma Guztiz oztopatu zen, 1932an emandako Sanjurjadan parte hartutako militarrei Amnistia eman zien, Kataluniako Generalitaten aurka jo zuen Parlamentu Autonomoaren ahalak murriztuz eta Euskal Herriko Estatutuaren aldeko prozesua Eten zen.

Gobernuaren joera aldatzeak eta faxismoak izan zuen Gorakadak erradikalismoa eta polarizazio politikoa areagotu egin zuten. Egonezina zabaldu zen bazter guztietara, eta asko ugaritu ziren greba eta Liskarrak.

1934ko urrian 1934ko urrian CEDAko hiru ministro Gobernuan sartu (hoien artean Gil Robles) ziren, eta ezkerrak haien aurkako Lehen maniobra izan zela ikusi zuen. Sozialista, komunista eta anrkistek greba Orokorra konbokatu eta orduan gertatu zen 1934ko urriko iraultza, errepublika Garaiko gertaera larriena,

Biurteko kotserbadorea errepresio gogor era buruzagi Askoren erbesteratzeak ekarri zuen, baita gogo sozialak ere. Bitartean, europa Mailan, Internazional komunistak osatu eta Herri Fronteak izeneko koalizio Antifaxista osatu zen, eta Espainiak taktika hau jarraitu zuen Fronte Popularra Eratuz eta ezkerreko indar gehienak bilduz. 1935ean inoiz baino garbiago ikusi Zen gobernua higatzen zegoela, eta Estrapuloko eskandalua gertatu zen. Gobernuko Ministro batzuei egoitzitako finantza eskandulua izan zen: Strauss austriarrak Bultzatu zuen, Lerrouxen familiako eta Partido Radicaleko beste zenbait kide Inplikatuta egonik. Iruzur handia izan ez arren, garrantzi politiko handia izan Eta ustelkeriaz salatuak izan ziren, dimitutuaraziz. Egoera hartan, Alcala Zamorak berriz ere hauteskundeak konbokatu zituen 1936ko otsailaren 15erako eta Bi bloke nagusi bereizi ziren:
herri frontea (langileak eta ezkerreko Errepublika) eta bloke nazionala (CEDA, monarkiko eta tradizionalistak). Herri Fronteak irabazi zuen.

Azken etapa Fronte poluparrak gidatu zuen (1936-39) eta Gobernu berriak (Azañak gidatua) lehen Biurteko Erreformistaren legeria Berrezarri eta neurri hauek hartu zituen: amnistia politikoa biurteko beltzean Kartzeleratutakoei, generalitateko gobernua berrezarri, euskal estatutua Gorteetara eraman eta kolpismotik gertu zeuden militarrak lekualdatu. Nazioarteko enfrentamendu giroa nabarmena zen: hitlerrek militarizazioa Dekretatu zuen, musolinik etiopia okupatu zuen eta frantzian herri fronteak Irabazi zituen hauteskundeak. 1936ko uztailaren 17an matxinatu egin ziren Marokoko tropal eta, behar bezlako neurriak hartu ez izanagatik, hiru urte Iraungo zuen gerra zibilari hasiera eman zitzaion.

Entradas relacionadas: