Bigarren errepublika erreforma militarra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,57 KB

 

Jarraian, bere testuinguru Historikoan kokatuko dugu dokumentu hau. Biurteko erreformistaren ondoren, gizarte Gatazken ondorioz, 1933an, CEDA sortu zen, estatu kolpearen aldeko talde Monarkiko kontserbadorea. Ondorioz, hauteskundeak antolatu ziren, hauek izan Zirelarik emakumearen botoa onartu zuten lehenengoak. Hauteskunde horietan, Ideologia eskuindarreko errepublikarrek irabazi zuten (CEDA eta errepublikar Erradikal edo kontserbadoreak) eta Biurteko Eskuindarra hasi zen, 1933 eta 1936 Artean iraun zuelarik. CEDA, ez zen berehala gobernuan sartu, ezkerrak Altxamendua antolatzeko mehatxua egin zuelako. Gobernu honek, Biurteko Erreformistan  ezarritako erreformen Kontrako politika aplikatu zuten. Politika eskuindarra erradikalizatu egin zen Eta 1934ko Urriko Iraultza nabarmentzen da tentsioa areagotu zuen gertakari Gisa. Izan ere, eskuindarren eta ezkertiarren arteko tentsioa areagotuz joan Zen. Hainbat langileek greba antolatu zuten, diputatu sozialistak atxilotu Zituzten eta gobernuak debekatu egin zuen alderdi politikoetan eta Sindikatuetan izena ematea. 1934ko Urriko Iraultzaren gertaera nagusiak Asturias, Katalunia eta Hego Euskal Herrian zian ziren. Gobernuan CEDAk hiru Ministro sartu zituen eta horrek Errepublika suntsitzea eta faxismoa ezartzea Ekar zezakeen beldur, UGTk greba orokorra antolatu zuen. Asturiasen armak Lehorreratzen ari zirela jakin zuenean, Afrikako armadak, Francisco Franco buru Zuela, Asturiasko meatzariei eraso egin zien. Hainbat buruzagi sozialista eta Sindikatuetako kide espetxeratu ziren, oso errepresio bortitza izan zen, Hildako askogaz.

34ko gertaera hauen ondorioz, Eskuindarren politika erradikalizatu egin zen eta ezkertiarrak berriz Elkarrengana hurbildu ziren. Eskuindarren gobernuaren barruan, eskandalu handia Sortu zen eta egoera honen aurrean, hauteskunde orokorrak antolatu ziren. 1936an, Fronte Popularra sortzeko hitzarmena sinatu zen, eta honetan bildu Ziren ezkerreko joera guztiak, anarkismoa izan ezik. Koalizio honetan bilduta, 1936ko otsaileko hauteskundeetan parte hartu zuten ezkertiarrek eta honek Irabazi zituen hauteskundeak, baina eskuina hurbil zuela Hego Euskal Herrian, EAJ eta ezkerreko errepublikarrak irabazi zuten Gipuzkoan eta Bizkaian, Araban Eta Nafarroan berriz, eskuin tradizionalista karlista. Berriz ere, Azaña Hautatu zuten Errepublikako lehendakari. Gobernu honek, Biurteko Erreformistako Sasoiko erreformak berriz ere indarrean jarri zituen, helburu nagusiak izan Ziren: amnistia, eskuineko gobernuaren zapalkuntzaren biktimentzat eta Konstituzioa errespetatzea. Dena den, iraultza giroa sortu zen, grebak, Okupazioak, armadaren kontrako erasoak, konspirazioa prest zegoen, Guda Zibilari hasiera eman zitzaion eta esperientzia errepublikar demokratikoa suntsitu Egin zuen.


Amaitzeko, esan beharra dago testu Hau lehenengo mailako iturria dela, funtsezkoa Bigarren Errepublikaren Eboluzioa eta sistemaren ezegonkortasuna ezagutzeko. Esan dugunez, Fronte Popularra, ezkerreko alderdi errepublikarrak biltzen zituen talde politikoa Izanik eta dokumentu honetan, Errepublikaren azken etapako konpromisoak Adieraziz.

Gerora begira, ezkertiarren eta Eskuindarren arteko gatazka areagotu egin zen. Armadako goi kargudunak  karlistekin elkartu ziren, Errepublika Eraisteko, Nafarroa izanik konspirazio gune nagusietakoa. Han zegoen Matxinadako buru handienetakoa, Mola jenerala. 36ko uztailaren 17an Marokon eta 18an Iberiar penintsulan hasi zen “Altxamendu nazionala”, Franco jeneralaren Gidaritzapean. Altxamendu horrek Gerra Zibila ekarri zuen eta esperientzia Demokratiko errepublikarra suntsitu zuen, nahiz eta Errepublika garaia 1939ra Iraun, Guda Zibilaren amaierara arte. Guda Zibilean, nazionalak eta Errepublikarrak aritu ziren aurrez aurre, azkenean nazionalak nagusitu ziren Arren.

Jarraian, Bere testuinguru historikoan kokatuko dugu dokumentu hau. 1936an, guda hasita, Franko eta nazionalak Madril hartzen saiatu ziren, baina “ez dira pasatuko” Lelopean, herritarrek defentsa gogorra egin eta Franko amore ematen du, Iparraldeko Frontera bideratuko delarik.

Gipuzkoan Eta Bizkaian, gehiengoa Estatutua (estatua deszentralizatzeko legeen multzoa) Betetzearen eta Errepublikaren alde zeuden (EAJ eta Fronte Popularra). Araban Eta Nafarroan, antzinako karlistak izan ziren nagusi, indar militar Garrantzitsua zuten, erreketeena, erregimen errepublikarraren aurka eta altxamendu Militarren alde zeudenak.

Gerra Zibilaren hasierak eta Gipuzkoa Erortzeak, EAJri, Errepublikaren gobernuan sartu eta negoziatzeko aukera eman Zioten: Estatutua(Gorte errepublikarrek adostua) onespena, Euskal Herrirako Behin-behineko gobernua osatzea (EAJ eta Fronte Popularra) eta EAJ lehen euskal Gobernu autonomoa Agirre lehendakari zela. Dena den, Jaurlaritzaren eragina Eskasa izan zen, nola lurraldetasunari, hala denborari dagokionez.  . Bestalde, Bigarren errepublikaren garaian Ere saiatu ziren Estatutua aurrera ateratzen (Lizarrako Estatutua) baina ez zen Aurrera atera.

1937an Bizkaiko lurretara mugatu zen gobernua. Jaurlaritzak Bizkaiko lurrak Defendatzeko ahalegin guztiak egin zituen; izan ere, Euskal Herriaren autonomia Zegoen jokoan, Hiriburua defendatzeko burdinazko gerrikoa sortu zuten. Armada Frankistak Condor legioarekin, Otxandio, Durango, eta Gernika bonbardatu Zituzten. Ondoren, Frontea desegiteko, laguntza izan zuten nazionalek, defentsa Sistema diseinatzen aritu zen gizona, eta, beraz, gune ahul guztiak primeran Ezagutzen zituena, Horri esker, nazionalak Bilbon sartu ziren. Euskal armadaren Zati handi bat errenditu egin zen. Euskal herria nazionalen esku erori zenean, Nazionalistek eta sozialistek, Agirre lehendakaria jaurlaritzarekin batera, Erbestera joan ziren, Frantziara.

Gobernuaren Botere zentralaren sendotasun eskasak eta armadako aginte batasun ezak, Baldintzatu zuten errepublikarren porrota. Bizkaia erorita, 1938an Frankok Estatu totalitario berriaren lehen gobernua osatu zuen. Bere eskuetan hartuz Aginte guztia eta helburuak izanik errepublikako erreformak deuseztatzea, Eskubideak bertan behera ustea eta testu honetan ikusi dugun moduan, eskubideak Indargabetzea Estatutuak deuseztatuz.

(Amaitzeko)

Amaitzeko, Esan beharra dago testu hau lehenengo mailako iturria dela, funtsezkoa Frankismoaren Ideologia totalitarioa ezagutzeko eta Euskal herriko sistemaren aldaketak ulertzeko Guda Zibilaren garaian zehar.

Hemendik Aurrera, 1938ko apirilean, nazionalak nagusitu egin ziren,  mediterraneora ailegatuz eta errepublikarrak Isolatuz horrela. Honen ondorioz, errepublikarrak zatituta gelditu ziren eta Ebroko guda gertatu zen. Azkenik, 1939ko otsailean, Bartzelona hartu zuten, non Anarkistak nagusi ziren. Balentzian errenditu egin ziren errepublikarrak eta Desegin egin ziren, sakabanatuz, modu honetan, nazionalen esku geratu zen Espainia. Honen ondoren , Frankoren diktadura militarra hasi zen, sistema Politiko autoritarioa ezarri zuen, errepublikaren demokrazia eta eskubideak Bertan behera utzi zituelarik , 1975era arte iraun zuena (ia 40 urte). Guda Zibilean zehar, nazionalistak eta errepublikarrak aritu ziren aurrez aurre.

Entradas relacionadas: