Bigarren errepublika erlijioaren auziak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,08 KB
Tweet |
7.3. Erregimena instituzionalizatzeko saioak
Diktadoreak, neurri politiko batzuk jarri zituen indarrean: Konstituzioa bertan behera uztea, desegitea eta herrialdea gobernatzeko direktorio militar bat sortzea.
Aberriaren batasuna eta Kontsultarako Batzorde Nazionala
Aberriaren Batasuna alderdia sortu zen, 1924an, diktaduraren erregimenari sostengua eta laguntza eman zion alderdi politiko bakarra.
Kontsultarako Batzorde Nazionalak diktadoreari aholkua eta informazioa ematen zion. Konstituzio berria prestatzea zuen zeregin nagusia.
Politika ekonomikoa
Primo de Riveraren politika ekonomiaren ezaugarria Estatuaren esku-hartze nabarmena eta ekoizpen nazionalaren babesa eta antolaketa izan ziren. Inbertsio publiko gehiago ere egin ziren, herri lanetarako, bideak eraikitzeko eta CAMPSA eta Telefonica monopolioak sortu ziren.
7.4. Erregimenaren kontrako oposizioa
Intelektualak
Unibertsitate inguruko intelektual gehienak erregimenaren kontra jarri ziren.
Politikarien jarrera
Antzinako alderdi dinastikoak, kontserbadoreak eta liberalak, erregeak Primo de Riverari sostengua eman ez ziezaion saiatu ziren.
Alderdi errepublikarrek bat egin zuten 1926an, Aliantza Errepublikarra alderdian, eta katalanista erradikalak Ekintza Katalana-n; hauek diktaduraren kontrako matxinada antolatzen saiatu ziren, diktadurak Kataluniaren kontrako politika zeramala eta.
1928an zabaltzen joan zen erregimenaren kontrako oposizioa, eta diktaduraren gainbehera hasi zen.
7.5. Diktaduraren amaierako gertaerak
Dictablanda
Diktadoreak kargu utzi ondoren, errege bakar-bakarrik gelditu zen, eta beste jeneral bati deitu zion Berenguerri, normaltasun politikoa ezar zezan. Berenguerren gobernuari “Dictablanda” ezizena jarri zioten. Oposizioan zeuden errepublikarren sektoreek Donostiako hitzarmena sinatu zuten 1930an. Berenguerren gobernuak dimisioa aurkeztu behar izan zuen.
Monarkiaren gainbehera
Alfontso XIII.Ak kontzentrazio gobernua osatu zuen, Aznar buru zela eta hauteskundeak egin ziren, 1931an. Probintzia hiriburu guztietan, Cadizen eta Palentzian izan ezik, errepublikarrak izan ziren garaile, eta, apirilaren 14an, Espainiako II. Errepublika ezarri zen; erregeak herbestera alde egin zuen.
BIGARREN ERREPUBLIKA
1. ERREPUBLIKA EZARTZEA
1931ko apirileko udal hauteskundeetan, alderdi errepublikazaleak izan ziren garaile. II. Errepublika aldarrikatu zuten Eibarren, apirilaren 14an. Alfontso XIII.A erbesteratzeko negoziazioak egin ziren.
Monarkiatik Errepublikarako trantsizioa bake bidez egin zen.
1.1. Behin-behineko gobernua
1931ko apirilaren 14an, behin-behineko gobernua osatu zuten. Niceto Alcala Zamora zen gobernu haren buru, eta koalizio errepublikazale-sozialistako kideak ziren ordezkari. Behin-behineko gobernuak herrialdea eraldatzeko ardura zuen. Hauteskundeetarako deia egin zuen, Gorte Konstituziogileak eratu eta konstituzio berria idazteko, hain zuzen.
1.2. Lehenengo ekimen erreformistak
Behin-behineko gobernuak erregimen berria bermatzeko oinarrizko jotzen zituen neurriak jarri zituen abian.
Erreforma militarra
Armadak eragin, botere eta baliabide askotxo zituen, eta nagusitasun horrek beldurra ematen zien errepublikazaleei. Armada eraberritzeko neurriak hartu zituen Azañak. Nabarmen murriztu zuen ofizialen kopurua. Armadak eutsi zion gizarte gatazketan ordura arte izandako errepresioaren monopolioari.