Bigarren errepublika erlijioaren auziak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,2 KB

 

BIGARREN ERREPUBLIKA: (1931-1936)


1931ko apirilaren 12kohauteskundeetan, Alfontso XIII.A erregea zelarik, errepublikanoek irabazi zuten eta 14ko apirilean, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen Eibarren.

Behin-behineko Gobernua:


Donostiako Itunaren bidez sortutako batzorde errepublikanoaren baldintzak onartu ziren eta behin behineko Gobernua eratu zuten, Alcalá-Zamora zela Gobernuburu. Manuel Azaña progresista, ministro erradikalek eta erradikal-sozialistek izan ziren haren kideak.

Agintariek Gorte Konstituziogileak biltzeko deia egin zuten eta zenbait erreforma egin zituzten: -

Erreforma militarra

: militarrek errepublikanoei fidel izan behar ziren eta erreserbara igarotzeko aukera aitortzen zien, soldata osorik gordeta. -Landa eremuko hobekuntzak: lurrak ereinda edukitzeko betebeharra, nekazaritzako lanaldia zortzi ordutan,  gutxienekoa soldata, ...Etab. -Hezkuntza publikoa: ikastetxe eta irakasle lanpostu sortzeko proiektuak.

Macia buruzagia Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen eta Alcala Zamorarekin negoziatu ostean Generalitat eratu zen Kataluniako Autonomia Estatutu berria prestatzeko. Elizak jarrera zuhur zuen hasieran. Baina Pedro Segura kardinalek, pastoral gogorra prestatu zuenez, aurreko erregimenaren eta erlijioaren alde, Elizaren eraikinak erre zituzten. Gobernuak ez zuen ezer egin.

Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak egin ziren eta ezkerrekoek eta Zentrokoek irabazi zuten. Konstituzioa 1931ko abenduaren 9an onartu zen. Alcalá-Zamora izan zen errepublikano presidente eta Manuel Azañak gobernuburua.

1931ko Konstituzioa


: demokratiko, progresista, deszentralizatu eta laikoa zen: -Elizaren eta Estatuaren arteko bereizketa ezarri zen, Zenbait jardueratan (hezkuntza, merkataritza, ...) aritzea debekatu zitzaien erlijio ordenei. -Estatu integrala” ezarri zen eta eskualde autonomiak onartu ziren. -Sufragio unibertsala onartu zen: emakumezkoen botoarekin. -Askatasun politiko zabalak, eskubide sozial eta ekonomikoak onartu ziren. (bi sexuen arteko berdintasuna lanean.) -Espainiak gerra erabiltzeari uko egiten zion. -Ganbera bakarreko erregimena eta presidentearen botereak mugatuta gelditu zen.

Biurteko Erreformista (1931-1933)



Manuel Azañak ezkerreko errepublikano, sozialista eta independenteek osatutako Gobernu bat eratu zuen. Hauek dira egindako erreformak: -Erreforma militarra: Helburua Gudarostea modernizatzea zen, botere zibilaren mende jarrita, Errepublikarrengandik hurbilagoko polizia bat sortuz: Erasoko Guardia. Politika honek haserrea eragin zuen. Eskuindarren SanjurgojeneralakEstatu kolpea eman zuen 1932an. Sanjurjo atxilotu egin zuten espetxe zigorrarekin, baina hurrengo gobernuak amnistia eman zion. -Erlijioaren erreforma: Eliza eta Errepublika elkarrengandik urrunduz joan ziren. 1932an, dibortzio baimentzea, hilerria sekulartzea, ezkontza zibila onartzea eta Jesusen Lagundia desegitea erabaki zen. Finantzaketa publikoa ezabatu zen eta irakaskuntzan jardutea debekatu zitzaien. Katoliko asko Errepublikatik aldendu ziren. Erlijioaren defentsa egin zuten eskuindarrek. -Nekazaritza erreforma: Arazo nagusia lurraren banaketa bidegabea zen. Lurra berdintasunez banatzea aldarrikatzen zuten jornalariek. 1932an, Gobernuak Nekazaritza Erreformarako Oinarrien Legea egin zuten:landugabeko lursailak desjabetu eta nekazarien artean bana zitezen. Legearen aplikazioa atzeratu egin zen hainbat arrazoiengatik: burokraziaren geldotasuna, desjabetzearenkostu handia, gizarte liskarrak,...Etab. -Hezkuntza erreformak: Espainiako analfabetismo tasa murrizteko egin ziren: hezkuntza derrigorrez, dohainik, mistoa eta laikoa ezarriz. -Eskualde estatutuaren erreforma: Katalunian,Autonomia estatutuaren arabera, Generalitatek izango zuen Gobernu ardura. Parlamenturako hauteskundeak egin ziren eta Maciáatera zen presidente.



Entradas relacionadas: