Bigarren errepublika 1931-1936

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,85 KB

 

Alfontso XIII

A.Berrezarkuntzaren krisialdia.1902-1923

Testuingurua:Alfontso XIII Borboiak,hamasei urte bete zituen egunean boterea hartu zuen 1902an. Kuba galdu berriak izanak eta herrialdea modernizatzeko eskaerek,berrezarkuntzako ezaugarriekin jarraitzen baitzuten,markatu zioten erregetza. Kuba ordezkatzeko eta Europako estatu askoren gisa,Espainia ere Kolonia berrien bila aritu zen;xede horrekin Marokoren iparraldearen konkista gerran murgildu zen.Bestalde,barne politikan hauteskunde-iruzurra gero eta ageriagoa eta kritikoagoa zen:alderdi politikoak ados jartzen ez zirelako ezegonkortasun politikoa gero eta nabariagoa zen,horren guztiaren oihartzun gisa,gizartean gatazka handiak izan ziren:

1-Bartzelona 1909: Espainiako armadak,Marokoko Rif ingurua konkistatzen zebilela sarraski handia jasan zuen;hildakoak ordezkatzeko gobernuak 40.000 erreserbista errekrukatu zituen,soldadu horietako asko,langile mugimenduarekin batera,ez zeuden ados gerrarekin:gerrara aberatsen semeak ez zirela joaten,erredentzioa,hiltzeaz edo zauritzeaz gain gaixotasun tropikalen arriskua zegoela,eta marrokiarren aurka ezer ez zutela zioten.Bartzelonan greba orokorra hasi zen eta astebetez,istilu ikaragarrien artean,grebalariek agindu zuten.Mugimendu antiklerikala indartzen ari zen eta elizak arpilatu eta erre zituzten ere.Gobernuak errepresio gogorraren bitartez zapuztu zuen Aste Lazgarria izeneko altxamendu hura:fusilatuak eta atxilotuak egon ziren eskarmentu gisa,eta 1927 arte Marokoko kanpainak jarraitu zuen.

2-

1917ko krisia

:I Mundu Gerrak mesede egin zion estatuko ekonomiari,zeren borrokaideek produktu asko inportatu zituzten Espainiatik.Produktuen jabeek,  janaria,arropa,medikuntza,

materiala,armak nahiago zuten kanpora saltzea gehiago ordaintzen zietelako;egoera horrek eskasia eragin zuen Espainiako merkatuetan,herri xehea konturatu zen arazoak gehitzen ari zitzaizkien bitartean enpresariak aberasten ari zirela:CNT-k eta UGT-ek greba orokorra deitu zuten.Bidenabar,militarrak Defentsa Batzordeen bitartez politikan eragina izatea nahi zuten:Marokoko gerran protagonistak zirela eta arazoak parlamentuak baino hobeto konponduko zituztela zioten;ordea,benetako demokrazia eskatzen zuten alderdiek,militarrak ustelak eta antidemokratak zirelakoan ez zuten nahi. 1917an hasita,politika hain zen nahasia ezen 1923 bitartean 13 gobernu aritu baitziren.Hori gutxi ez balitz,Marokoko gerran armadak berriro suntsiketa pairatu zuen:Annual-ekoa,1921.

B.Diktadura 1923-1931

Arrazoi gisa Marokoko porrota,grebak,parlamentuaren kaxkarkeria eta Europako beste diktadurak erabiliz Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpea Bartzelonan eman eta diktadura ezarri zuen,Alfontso XIIIak onartu zion:aurrerantzean Berrezarkuntza desagertu zen eta direktorio militarra izeneko gobernuak agindu zuen: parlamentua itxi,alderdi politikoak debekatu,prentsa zentrusatu,langile mugimnedua eta nazionalismoak erreprimitu zituen.1925ean Frantziarren laguntzarekin armadak Alhucemas-eko garaipena lortu zuen Marokon eta Abd el Krim lider etsaia atxilotu zuten,horrela amaitu zen gerra.

Garaipenaren ondoren direktorio zibilak ordezkatu zuen aurrekoa eta aldaketak eragin zituen diktadoreak:faxismoaren eredua jarraituz “Union Patrioca” alderdi politikoa sortu zuen.Ekonomia nazio artean hazten ari zenez mesede egin zion P. De Riverari,adibidez,herri lanak sustatu ziren,errepideak,urtegiak, petrolioaren eta telefonoaren monopoliak osatu zituzten.Hobekuntza ekonomikoak ordea,ez zuen estali diktaduraren aurkako ezinegona.Diktadorea babes politikorik gabe geratzen hasi zenean,erregea berak dimisioa eskatu zion 1930ean,eta sistema demokratikora itzultzeko saiakerak hasi ziren.                                     

1.BIGARREN ERREPUBLIKA (1931-1936)                                                       Berrezarkuntzako sistema politikoaren krisiak, atzerapen ekonomikoek eta gizarte-gatazkek XX. Mendeko lehen hereneko testuinguru politikoa, ekonomikoa eta soziala baldintzatu zuten.                                                                                                              

1.1ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA:

1930eko urtarrilean utzi zuen kargua Primo de Riverak eta Alfontso XIII.AK, 1876ko konstituzioa berrezarri nahi izan zuen. Erregearen aurkako jarrera agertu zuten alderdi politiko batzuek, diktadurarekin izaniko loturak leporatuz.                                           Abuztuan Donostiako ituna zinatu zuen oposizio politikoak, monarkia eraistea helburu. Mugimendu iraultzaileak porrot egin zuen eta militarren matxinadak ez zuen arrakastarik izan, baina gero eta biziagoa zen gizartean suma zitekeen haserrea. Egoera hartan, udal hauteskundeetarako deia egin behar izan zuen 1931ko apirilaren 12an. Oposizioak monarkiaren kontrako erreferendum bilakatu zituen hauteskundeak. Emaitzek hautagai errepublikano-sozialisten garaipena berretsi zuten. Alfontso XIII.Ak abdikatu egin zuen eta apirilaren 14an
Errepublika aldarrikatu zen. Alcalá Zamora buru zuela, behin-behineko gobernuak  Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak deitu zituen. Errepublikanoek eta sozialistek irabazi ondoren, Zamora izan zen presidente, eta Manuel Azaña, gobernuburu. Abenduan onartu zen Konstituzia.                                                                                     Hala ere, ondorengo gobernuak ezegonkorrak izan ziren, eta horrek errepublikaren porrota ekarri zuen.

1931koKonstituzioa:


Abenduaren 9an Espainia honela definitu zen: “ Espainia klase guztietako langileen Errepublika demokratikoa da, Askatasun eta Justizia erregimenean antolatuta

  • Ganbara bakarreko sistema

  • Sufragio unibertsala, emakumeak barne

  • Autonomien aitortza eta euskararen eta beste zeinbat hizkuntzen ofizialtasuna

  • Gizabanakoen eskubideen aitortza

  • Laikotasunaren defentsa

1.2BIURTEKOERREFORMISTA: Ezkerreko gobernuak erreforma bideratu zuen. Neurri garrantzitsuenak izan ziren:

  • Erreforma militarra. Bi helburu zituen armadaren berregituratzeak: indar armatuak profesionalizatzea eta erregimen demokratiko berriarekin ados ez zeuden militarren leialtasuna ziurtatzea, erretiroaren bidez. Honek egonezina sorrarazi zuen ofizialen artea baina ez zegoen baliabide ekonomikorik hura gauzatzeko.

  • Nekazaritzaren erreforma. 1932ko Nekazaritza Erreformatzeko legea lurrak hobeto ustiatzeko, latifundismoa baztertzeko. Instituto de Reforma Agraria (IRA) lurrak jabe txikien artean banatzeaz arduratu zen. Porrot egin zuen hainbat faktoreengatik: lurren jabeen oposizioa, aurrekonturik eza eta gabezia teknikoak.

  • Erreforma erlijiosoa. Helburua elizaren eragina murriztea eta gizarte laiko bat bultzatzea zen. Dibortzioa eta ezkontza-zibila onartu ziren eta berehala lerrokatu zen Eliza Errepublikaren kontra.

  • Erreforma sozialak.Hamarkadaren hasieran, analfabetoak ziren Espainiako ehun biztanletik hogeita hamairu. Hezkuntzaren erreforma bideratzea erabaki zuten. Hobekuntzak ere bideratu ziren lanaren arloan, baina ezin izan zuten langabeziari kontra egin.

  • Autonomien auzia. Konstituzioak autonomia onartu ondoren 1932an gauzatutako Kataluniaren aldarrikapenak, bertako autonomia-estatutua onartu zenean. Euskal Estatutua, Lizarrako estatutua deitua, 1931ko ekainean prestatu zen, baina atzera bota zen kontserbadorea zelako. Biurteko kontserbadorean, oztopatu egin ziren asmo autonomistak.

Erreformen kontra jo zuen muturreko eskuinak kolpe militar baten bidez 1932an, ezkerrak, grebarako dei ugari eginez eta lurrak okupatuz erakutsi zuen desadostasuna. Sanjurjo.

Entradas relacionadas: