Bertutea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,65 KB

 

-Sokratesen heriotzarekin, gizabanakoaren hezkuntzan, haren arrazionaltasunean eta gobernua herriaren borondatetik sor daitekeelako aukeran jarritako ­fedea galdu zuen Platonek. Polisak klase sozialen hierarkian oinarrituta egituratzea proposatzen zuen, hori baitzen, bere iritziz, zuzentazuna lortzeko bide bakarra.

Proposatutako piramide hierarkikoaren mailarik apalenean «ekoizleak» daude, hau da,eskulangileak eta langileak, oro har. Hauxe da gainera klaserik ugariena. Poliseko hiritarrek elikatzeko, bizitzeko eta ongizatea lortzeko behar dituzten ondasunak eta baliabideak sortzea da klase honen zeregina. Haien bertutea, aldiz, neurritasuna da, ekoizten dituzten ondasunak neurriz kontsumitzea alegia.

Maila horren gainetik «zaindariak» daude. Haien zeregina polisa kanpoko eta barneko etsaien erasoetatik defendatzea da. Bertan, ondoen dohatutako gizonak zein emakumeak daude. Bertute nagusia sendotasuna dute eta, haien lana ondo egin dezaten, familia bakarra osatuz eta ondasun guztiak partekatuz bizi beharko luketela proposatzen zuen. Haien zeregin garrantzitsua ongi egiten ikas dezaten eta norberaren asmoen gainetik guztien ongia jarri dezaten, zaindariak prestatzeko eta hezitzeko programa zabala landu zuen.

Piramidearen gorenean «gobernatzaile-filosofoak» jarri zituen. Klase ­honetako kideak zaindarien artetik hautatzen dituzte haien dohain intelektualengatik gailentzen direlako. Gero prestakuntza jasotzen dute Estatuko gorengo magistraturak har ditzaten. Gerlari trebeak izateaz gain, pentsalari handiak izan behar dute. Halaber, ideien goi munduan ondo trebatuak izan behar dute, bertan aurkituko baitituzte Errepublika egituratzeko ereduak. Bizialdi osoa Estatuaren zerbitzura eta Ongia kontenplatzen eman ostean, berrogeita hamar urte beteta, gorengo magistraturak bere gain hartzeko eskaini behar dute beren burua horretara deitzen badituzte. Haien bertute nagusia zuhurtasuna da.

Platonek proposatutako antolamendu politikoaren xedea polisaren baitan adostasuna eta bakea lortzea da eta hori lortzeko modu bakarra klase bakoitzak bere bertutea betetzea da. Errepublikak justizia izango du klase bakoitza bere bertutearen arabera bizi bada

-IV. Mendearen azken hamarkadetan —ordura arte Erromatar Inperioan kristautasuna jazarrita edo debekatuta zegoen— eta Erdi Aroan, kristautasunaren pentsalariek argi eta garbi zioten gobernatzaileen boterea Jainkoak emana zela.

Orobat, Jainkoaren borondatez, boterea bitan banatzen zela ere defendatzen zuten: botere espirituala eta tenporala. 

Gai espiritualen aginpidea

 Elizak zuen eta bertako buru gorena Aita Santua zen. 

Kontu tenporalen aginpidea
, ordea, beste erakunde batzuek zuten eta haien buru erregea zen. Bai Aita ­Santuaren, bai erregearen boterea Jainkoak emana zen eta, beraz, horiek obeditzea Jainkoa obeditzea zen. Horiek horrela, Erdi Aro kristauan, herritarrak bi botereren agindutara bizi ziren: alde batetik, erregearen botere tenporalaren agindutara eta, bestetik, Aita Santuaren botere espiritualaren agindutara. Bi botere horiek, modu harmoniatsuan, gizakiek betiereko helmuga lor zezaten balio behar zuten.

-Dena dela, Islamak dio-eta hauxe da bere doktrinaren alderdirik adierzgarriena eta, teorian, kristautasunetik gehien bereizten duena— ez dela soilik agintarien boterea Jainkoarengandik datorrena. Izan ere, horrez gain, gizakiak bete beharreko legeak ere Harengandik datozela defendatzen du eta lege horiek Koranean adierazita daudela dio.

Islamaren herrialdeetan, jendearen borondateak ez du inongo botererik legeak sortzeko. Izan ere, legeak Alaren borondatearen ondorio dira eta Mahoma ­profetaren bitartez adierazita agertzen dira Koranean
.
Hala, liburu sakratuak bakarrik legitima dezake gobernu islamikoen jardunbidea.

Egia da herriak gobernuaren agintaritza beteko duten pertsonak zein izango diren erabakitzeko eskumena duela, baina agintari horien betekizuna ez da legeak egitea, Jainkoaren legea betearaztea baizik.

Entradas relacionadas: