Bertso erromantikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,65 KB

BERTSOPAPERAK


Paperean idatzitako bertsoak dira bertsopaperak.
Bertsoa paperarekin lotzen bada, iraupenerako bermea eskaintzen zaio. Papera bera ere gal daiteke, egia da, eta galdu ere asko galdu dira, hasiera hartan tirada txikiko argitaraldiak egiten zirelako. J. Ignazio Iztuetak XVIII. Mendean idatzitako
Kontxesiri bertso sail hartatik hasi eta gaur egungo lehiaketetan idazten direnetara arte. Dena den, bertsopaperaren aterki zabal horren babesean era askotako bertso sailak eta olerkiak sartzen dira. Bat-bateko bertsolari ospetsuei egindako enkarguak ziren batzuk.


  • Bertsopaperak idatzi zituztenak bertsolari zirela esan daiteke, bertsoak eta bertso sailak osatzen asmatu zutelako, baina ez dakigu bat-bateko bertsolariak ziren eta, hala baziren ere, ea zer mailatakoak ziren. Gaur egungo bertsolarien berri badugu:
    badira bertsopaperak bai, baina bat-batean egiten ez duten bertsolarienak: badira arlo bietan ari direnak ere.

  • Etxahun, Iparragirre, Bilintx, Elizanburu, Arrese-Beitia, Xenpelar (Pasaiako plazatik dator notizia), Otaño, Pello Errota, Txirrita, Enbeitia... Haiek idatzitako bertsopaperei esker ezagutzen ditugu.

  • Ezin dugu aipatzeke utzi. XIX. Mendearen bigarren zatian, A.Abadiak antolatuta egin ziren Lore-jokoak. Festa hauetan hainbat bertso-idazlek parte hartu zuten:  Elizanburuk, Iparragirrek, Arrese-Beitiak, Etxahunek, Ademak eta beste zenbaitek.

  • Gaiei erreparatzen badiegu, XIX. Mendearen 2. Zatian hauexek lantzen ziren: foruen galera, gerratea, euskal emigrazioa, euskara, euskaldunok elkartu beharra, kristau-fedea eta beste hainbat, maitasunezko eta satirikoez gain.

  • Bertsopaperen artean badira kontaera soil direnak, ukitu sentikorrez emaniko bizitzari buruzko burutazio direnak eta poema liriko trinkotzat har daitezkeenak gaur egunekora salto eginez. Elkarrizketa erara osatuak ere ez dira falta.

  • Bertsopaperak, gureganaino iritsi diren bertso sail horiek, herri-kantu bihurtu dira. Esan daiteke herriaren belarria bertsoetara jarria dagoela. Zortziko eta hamarreko doinuak, neurri berezikoen beste hainbat, bertso sail horiei esker iritsi zaizkigu. Hor edoski dute eta edoski dugu bertsolari eta bertsozaleok, herritar guztiek, eta horrek egin du posible bertsolariak eta bertsozaleak oraindik bizirik eta indarrean irautea.

Entradas relacionadas: