Berrezarpenaren Sistema eta 1876ko Konstituzioa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,88 KB
Canovasen Sistema
1868ko iraultza porrot handia izan zen. Ez zuen monarkia egonkorra ekarri, gizarte-arazoak konpondu, ezta herritarren artean parte hartzeko kontzientzia politikorik finkatu ere.
Espainian benetako burgesia falta zen. Herritarren multzoa eta agintarien taldea bananduta agertzen ziren. Honela hasi zen Berrezarpena izeneko aldia.
Errestaurazioaren erregimenaren esanahia
Pavia jeneralaren kolpearen ondoren, 1874ko urtarrilaren 3an, Serrano jenerala gobernu buru izan zen eta gerra karlista amaitzen ahalegin handiena egin zuen.
Abenduaren 1ean, Alfontso XII.ak 17 urte bete zituenean, Sandhursteko akademia militarretik Adierazpena Nazioari agiria zabaldu zuen, Espainiaren arazoentzat konponbidea monarkia tradizionala berriz ezartzea zela adieraziz. 1874 amaieran, Martinez Campos jeneralak Alfontso XII.a Espainiako errege aldarrikatu zuen. Horrela hasi zen Berrezarpena.
Cánovas, 1874an iparraldean karlistekin zuten gerra zibila amaitzen ahalegindu zen lehenengo, 76ko otsailean lortu zuen, gero, Kubako gerra amaitzen saiatu zen, bakea 78an itun zedin. Ondoren, monarkiko guztiek Alfontso XII.a erregegaiaren inguruan bat egin zezaten ahalegindu zen.
Azkenean 1875eko urtarrilaren 14an, erregea Madrilen sartu zen. 1875 urtea Eliza bere ingurura hurbiltzen eman zuen. Canovasek zera nahi zuen: erregea, mekanismo politiko eta konstituzionalaren ardatz ez ezik, Armadako gorengo buruzagia ere izatea, eta, horrela goi-agintari militarren leialtasuna ziurtatua izango zuen.
1876ko Konstituzioa
Berrezarpeneko konstituzioa egiteko, Gorteak deitu behar ziren eta indarrean zeuden arauei jarraituz, sufragio unibertsalaz deitu ziren, nahiz eta botoak lortzeko sistema antolatua zegoen.
Konstituzioa idazteko eztabaidak hasi aurretik, Canovasek ezinbesteko ikusi zuen baldintza batzuk ezartzea monarkia alderdi politikoen gainetik jarri ahal izateko eta, gerora begira, haren balioa eta agintea eztabaidagai bihurtu ez zedin; horretarako, aurretik barruko konstituzio bat behar zela esan zuen, idatzizko konstituzioaren oinarria izango zena; hau da, oinarrizko erakunde batzuk egongo zirela, Monarkia eta Gorteak, edozein testu idatziren aurrekoa, eta horren gainetik.
Konstituzioaren artikuluak bizkor onartu zituzten eta eztabaida gutxirekin.
1876ko konstituzio laburrak, 89 artikulu zituen, eta aginteen banaketa inperfektu bat ezarri zuen, monarkiari gobernuburua izendatzeko ahalmena eman baitzion. Bi ganbarako Parlamentua ezarri zen, eta Senatua, gehienbat, berezko eta hil arteko eskubidea zela eta izendatutako senatariek osatzen zuten.
Konstituzioak estatu konfesionala ezarri baina, modu pribatuan beste erlijio batzuk praktikatzeko baimena eman zuen. Konstituzioa 1876ko ekainaren 30ean aldarrikatu zen eta 1931 arte egon zen indarrean.