Berrezarkuntzako monarkia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,54 KB

 

BERREZARKUNTZAKO MONARKIA

1.- Berrezarkuntzako sistemaren sorrera

Seturtekoarekin, Desgobernu-sentsazioa piztu zen, eta gizarteko zenbait sektorek ordena sozial Liberal-kontserbadorearen aurkako mehatxutzat jo zuten. Hori dela eta, 1874an, Serrano jeneralaren diktaduran, goi- eta erdi-mailako klaseek nazioarteko Testuinguruarekin eta beren interesekin bat zetorren irtenbide baten alde egin Zuten: monarkia berrezartzea.

1.1. Berrezarkuntza-prozesuaren jatorria

Seiurteko Demokratikoan Eta batik bat Serranoren gobernuan arretaz egindako prestaketa-lanaren emaitza Izan zen Alfontso XII.A errege izendatzea, eta beraz, Borboiko etxearen Monarkia berrezartzea. Isabel II.Aren semea tronuan jartzea zen helburua (1868an kendu zuten ama kargutik). Planaren protagonista nagusia Antonio Cánovas Del Castillo izan zen.

Plana gauzatzeko, prozesu garrantzitsuena Isabel II.Ak abdikatu eta erregetza semeari uztea izan zen, 1870eko ekainean.

Cánovasen tresna nagusia alderdi alfontsotar bat sortzea izan zen; 1868ko Gorte Konstituziogileetako Diputatuek osatu zuten alderdi horren lehen muina. Alderdiaren programa Liberalismoa eta Alfontso printzearenqanako fideltasuna defendatzera mugatu Zen. Bakea eta ordena hitzek laburbiltzen dute programa hori, eta erdi- eta Goi-mailako klaseak erakarri zituen, Seiurteko Demokratikoaren moduko beste Esperimentu iraultzaile baten beldur baitziren.

Cánovasek ez zuen begi Onez ikusi 1874ko abenduan Martinez Campos jenerala Sagunton altxatu izana.

1874ko abenduan, Cánovasek Sandhursteko Manifestua idatzi zuen, eta Alfontsok izenpetu zuen, prestakuntza Jasotzen ari zen akademia militarrean. Horretan, berrezarkuntza-proiektuaren Ardatzak jasotzen zireren:

Monarkia konstituzionalaren izaera irekia eta Integratzailea.

Tradizio katolikoa eta askatasuna bateragarriak Izateko beharra.

Aurreko bi konstituzioak -1845ekoa eta 1869koa- Gainditzea.

1.2. Cánovasen sistemaren oinarriak

Berrezarkuntzako sistema Bere ideologoaren izenaz -Antonio Cánovas- ere ezaguna da. Sistemaren ideia Nagusiak hainbat eraginen fusiotik jaio ziren, eta haietatik sortutako Pentsaerak honako ezaugarri hauek zituen:

Pragmatismoa politikan.

Espainiako konstituzio historikoa edo barnekoa Defendatzea.

Erregearen eta gorteen arteko subiranotasun Partekatua, subiranotasun nazionalaren ordez. Printzipio monarkikoa zuen.

Pesimismoa, Espainiaren gainbeheraren historiaren Azterketa zuena oinarrian.

Armada politikatik at egoteko beharra, nahiz eta Eragin handia izaten jarraitu.

Hauteskunde-sistemaren oinarrian hautesleen Gehiengoaren abstentzioa eta iruzur iraunkorra egotea.

2. Berrezarkuntzako sistemaren oinarriak eta funtzionamendua

2.1. 1876ko Konstituzioa

Berrezarkuntzako sistemak Bi oinarri izan zituen: konstituzio berria, eta bi alderdi handiak boterean Txandakatzea, hauteskunde-iruzurraren bidez.

Gaurdaino, 1876ko Konstituzioa da Espainiako historia garaikidean denbora gehienez indarrean egon Dena, 1923ra arte iraun baitzuen.

Oso testu laburra da, 89 Artikulu baino ez ditu, eta aurreko bi konstituzioen (1845ekoa eta 1869koa) Arteko sintesi eta erdibide gisa sortu zuten. 1876ko urtarrilean sufragio Unibertsal bidez hautatutako gorteek gehiengo handiz onartu zuten aurreproiektuaren Testua. Hala ere, hesia eraiki zuen euskal gizartean: alde batean erreformistak Eta bestean, foruzaleak.

Konstituzioa egiteko Moduak argi erakutsi zuen abiapuntuko espiritua: ituna, eta horrek azaltzen du Haren iraupen luzea. Bestalde, ez zenez oso testu zehatza, gobernuan zegoen Alderdiaren esku geratzen ziren hainbat oinarrizko alderdi, hala nola sufragioa Eta erlijioa; azken horrek eragin zituen eztabaida gehien. Hauek ziren Testuaren ezaugarri nagusiak:

Erregearen eta gorteen arteko subiranotasun partekatua, bi erakundeak Konstituzio historikoaren parte baitziren. Monarkia zen estatuaren muina.

Sufragio-eskubidea zintzilik uzten zuen, ez baltzen bozketaren sistema Zehazten.

Erlijioaren gaiak eztabaida handia piztu zuen. Batetik, estatua konfesionaltzat Jotzen zen, eta kultuari eusteko ardura ematen zitzaion; eta bestetik, Erlijio-askatasuna aitortzen zen, adierazpen pribatuetan soilik bazen ere.

2.2. Alderdien sistema eta txandakatzea

Cánovasek defendatzen zuen Alderdiek monarkiaren zerbitzuko tresna bat izan behar zutela. Horretarako, Alderdi berriak eratu behar ziren, aurreko etapa gainditzeko ez ezik, Erradikalismo errepublikanoen eta karlisten aurkako euste-horma bat sortzeko Ere bai. Alderdi biko sistema gailendu zen azkenean, britainiarraren antzekoa: Cánovasen Alderdi Kontserbadorea eta Sagastaren Alderdi Liberala izan ziren nagusi.

Ez zen lan erraza izan, Isabeldarrek eta erregina tronutik bota zutenek bat egin behar baitzuten. Horretarako, isabeldarrak eta Seiurtekoko iraultzaileak sartu zituen Cánovasek Lehen gobernuan.

Alderdi Liberala gerora eratu zen. Eskuineko Progresistek eta Batasun Liberaleko ezkerrak osatu zuten. 1869ko Konstituzioa Zen alderdiaren bandera. 1880an, Alderdi Liberal Fusionista sortu zen, eta Sagasta izan zen liderra. Alderdi hori Berrezarkuntzaren sektore erreformista Zen.

Bi alderdi handiez gain, Beste txikiago batzuk ere bazeuden, baina praktikan, ez zuten boterea Eskuratzeko aukerarik. Hauek ziren:

Errepublikanoak.

■ Karlistak.

Sistematik at langile-mugimenduak zeuden, bai Sozialista bai anarkista.

Txandakatze-sistema edo Txandakatze baketsua funtsezkoa izan zen Berrezarkuntzan. 1881ean jarri zen Abian, Sagastak exijitu zuenean erregeak bere alderdiari eska ziezaiola Gobernatzeko. Erregeak exijentzia hura bete zuen, eta kontserbadoreak eta Liberalak boterean baketsuki txandatzen hasi ziren. Gainera, kolpeak eta Matxinadak gertatzeko arriskua murriztu zen. Sistema bermatzeko, hauteskundeak manipulatzea Adostu zuten.

Izurra zela eta, Demokrazia formala edo demokrazia gabeko sistema liberala zela esan daiteke. Honela funtzionatzen zuen:

Lehen urratsa koroaren babesa jasotzea zen.

Gobernu berriak emaitza manipulatzen zuen, Gorteen babesa lortzeko.

Txandakatze-sistema Maria Kristinaren erregeordealdian finkatu zen, El Pardoko Irunaren ondoren, monarkia Mehatxu karlistatik eta errepublikanotik defendatzeko.

2.3. Kazikismo Eta hauteskunde-izurra

Joaquín Costa politikari Eta intelektualaren arabera, Berrezarkuntzako erregimena oligarkikoa, Kazikismokoa, ustela, eta benetako demokrazia bat ezartzeko gaitasunik gabea Zen.

Botere politikoa Goi-kargudunen esku zegoen Madrilen, gobernadore zibilen esku probintzietan, Eta kazikeen esku herrietan eta hiri txikietan. Bakoitzak mesedeak egiten Zituen bere eremuan botoen eta babes politikoaren truke. Hortaz, klientelismoa Eta populismoa masek politikan parte hartzeko bi tresna izan ziren: herria Sistemaren parte sentiaraztea eta botoak erosita eta ugazabarekiko fideltasuna Erakutsita.

1890eko hauteskunde-legeak Berriz ezarri zuen gizonen sufragio unibertsala. Hauteskunde-errolda 5 bat Milioi hauteslera igo zuen horrek.

3.- Alfontso XII.Aren erreinaldia eta haren osteko Erregeordealdia

Alfontso XII.Aren Alderdi Kontserbadoreak zuzendutako gobernu luze batekin hasi zen.

3.1. Alderdi Kontserbadorea nagusi (1876-1881)

Cánovasen diktadura 1876tik 1881era iraun zuen. Berrezarritako monarkia finkatu, eta ordenan Oinarritutako sistema politiko autoritarioa eta zentralizatua eraiki nahi zuen.

Protestak isilarazteko, Askatasunak murriztu eta prentsa zentsuratu zituen. Biltzeko askatasuna arautu Zen, eta alderdi legalak eta ilegalak bereizi ziren. 1881ean indargabetu zuen Alderdi Liberalak.

1878ko hauteskunde-legeak Hautesle-errolda 850.000 bat espainiarrera murriztu zuen. Seiurtekotik konpondu Gabeko gatazkak amaitu ziren:

Gatazka karlistan, foruak abolitu ziren.

Kubako Gerra Zanjóngo Bakea (1878) sinatzean Amaitu zen.

3.2. Sistema Finkatzea (1881-1885)

Alfontso XII.Ak Txandakatze-sistemaren alde egin zuen. Eskubide eta askatasunak praktikan jarri Ziren.

Neurri librekanbistak Onartu ziren, armada berrantolatu eta errekrutatze-sistema modernizatu ziren, Hauteskunde-oinarria zabaldu zen, udaletako eta diputazioetako finantzak hobetu Ziren eta prentsa-askatasuna aitortu zen.

Alfontso XII.Aren Erreinaldiaren azken etapan, Cánovas izan zen gobernuburu. 1885an, Maria Kristina alargunaren erregeordealdia hasi zen.

Erregina haurdun egon Arren, Alfontso XII.Ak oraindik ez baitzuen gizonezko oinordekorik. Isabel II.A Tronura ez itzultzeko, boterean baketsuki txandatzea adostu zuten El Pardoko Itunean, eta Cánovasek Alderdi Liberalari utzi zion gobernua.

3.3. Liberalen gobernu luzea/Sagastaren gobernu luzea (1885-1890)

Sagastaren gobernu luzea Berrezarkuntzako luzeena izan zen. Hainbat izaera liberaleko lege-erreformari Heldu ziren:

Elkarteen legeak eskubidea arautu zuen, Langile-sindikatuak legez onartu zituen.

Zinpekoen legeak prentsa-askatasuna bultzatu zuen.

Sufragio unibertsalaren legeak errepublikanoak Sisteman integratu zituen.

Kode zibilak eta administrazio-prozeduraren legeak Estatu liberalaren funtzionamendua hobetu zuten.

Armadaren erreformak indar armatuak modernizatu Nahi zituen eta derrigorrezko soldadutza eta mailaz igotzeko sistema aplikatu Nagi zuten.

3.4. Mende-amaierako Krisia (1890-1898)

1890an, Sagastak gobernua Utzi zuen, alderdiaren barne-zatiketa zela eta. Hamarkada horretan, sistema Finkatu egin zen.

Francisco Silvela, Alderdi Kontserbadorekoa, bizitza politikoa onbideratzen eta ustelkeria desagerrarazten Saiatu zen, baina ez zuen lortu. Cánovasen hilketaren eta 98ko Hondamendiaren Ostean egin zuen aurrera Silvelaren erregenerazionismoak.

Protekzionismoaren eta Librekanbismoaren arteko eztabaida zegoen. Ipini zituen industrialari katalan Eta esukaldunak eta merkataritza-askatasunaren aldekoak.

4.- 1898ko Hondamendia

FernandoVII.Aren erreinaldian, ia Espainiar inperio Osoak lortu zuen independentzia; Kuba, Puerto Rico eta Filipinak bakarrik Geratu ziren Espainiaren subiranotasunaren menpe.

4.2. Koloniak Galtzea

1895ean, Kubako azken Gerra piztuko zuen matxinada nazionalista gertatu zen. Lehenbizi, Espainiako Armada eta Kubako independentistak aritu ziren aurrez aurre, eta gero, Estatu Batuek zuzenean esku hartu zuten.

4.3. 1898ko Espainia-Estatu Batuak Gerra

Estatu Batuek aspalditik Zuten interesa Kariben, eta hainbatetan saiatu ziren Espainiari Kuba erosten.

Kubatar matxinatuek Etengabe jaso zuten Liga Kubatarraren laguntza; Liga hori estatu-batuarrez Osatuta zegoen. McKinley Kuba erostearen edo anexionatzearen alde baitzegoen.

1898ko otsailean, Estatu Batuen Maine korazatuak eztanda(explotar) egin zuen Habanako portuan. Horrek, Gerra-deklarazioa ekarri zuen. Espainiako gobernuaren aurkako kanpaina gogor Baten erdian, Estatu Batuetako enbaxadoreak uhartea erosteko plan bat aurkeztu Zuen 1898ko martxoan, baina Espainiako ez zuen onartu. Estatu Batuetako Prentsak eta diplomaziak ontzia hondoratu izana leporatzen zieten espainiarrei. Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Espainiari. Gerraren aurka agertu ziren Karlistak, errepublikanoak, anarkistak, sozialistak eta herri-sektoreak; izan Ere, haien zuzenean pairatzen zuten gatazka, soldadu joan behar baitzuten; Goi-klaseko gorteak, berriz, libratu egin ziren.

1898ko abenduaren 10ean, Parisko Ituna sinatu zen; harekin, Espainiak Kubaren independentzia aitortu Zuen, eta Estatu Batuei eman zizkien Puerto Rico, Filipinak eta Guam, 20 milioi Dolarren truke. Espainiak Alemaniar Inperioari eman zizkion Karolinak, Marianak Eta Palau, 25 milioi dolarren truke. Hura izan zen Espainiar Inperioaren Amaiera.

4.4. Hondamendiaren ondorioak: Kontzientzia-krisia eta erregenerazionismoa

Porrotak ez zuen Gobernu-aldaketarik ekarri eta ez zuen monarkia arriskuan jarri, baina Erregenerazionismoa sortu zen: intelektualek eta politikariek egindako Birplanteamendu bat izan zen, eta politika duin(digna) bihurtzea, modernizazio Soziala eta atzerapen kulturala gainditzea zituen helburu.

Defendatzailerik sutsuenen Artean egon ziren Silvela eta Maura. Biek herrialdea onbideratu nahi zuten, ez Sistema ez koroaren, armadaren eta alderdien papera aldatu gabe.

Beste mugimendu Erregenerazionista bat sortu zen sistematik at: intelektualena(Joaquín Costa Inportanteena) eta printzipio berak zituzten idazle batzuena; 98ko Belaunaldiko Idazleena. Haientzat Espainia makalaldi batean murgilduta zegoen. Postulatu Pesimistetatik abiatuta, diagnostiko bat egiten eta onbideratze nazionala Izeneko konponbide batzuk ematen saiatu ziren.

Gaiari buruzko lanen Artetik, Joaquín Costaren Oligarkia eta kazikismoa izan zen garrantzitsuena. Denek Jartzen zuten zalantzan Espainiako herriak aurrera egiteko gaitasuna zuenik, Hezkuntzarik eta hartzen zuten herrialdea atzeratuta egotearen kausa Funtsezkoenetakotzat, eta Berrezarkuntzako sistema eta haren funtzionamendua Kritikatzen zituzten.

Joaquín Costak bere ideietako Asko praktikan jarri zituen Ekoizleen Liga Nazionalaren bidez eta alde batera Utzi zuten langileen eta nekazarien parte-hartzea erreformetan.

Alfontso XIII


A tronura Igotzean, jada hilda zeuden Cánovas, Castelar eta Pi i Margall, eta handik Gutxira zendu zen Sagasta. Espainiako bizitza politikoaren eta XIX. Mendearen Etapa bat itxi zen.

5.- Berrezarkuntzak izandako oposizioa

Hainbat sektore sozial eta Ideologiko agertu ziren Cánovasen sistemaren aurka:

Karlistak

Nazionalista Katalanak

Euskal Nazionalistak

Errepublikanoak

Langile-mugimendua (Sozialistak eta anarkistak)

Entradas relacionadas: