Zergatik berpiztu zen 98ko krisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,23 KB

 

horretatik kanpo gelditu ziren eskuindarrak; nazionalistak, tradizionalistak, Karlistak eta katolikoak; eta ezkertiarrak, errepublikarrak, sozialistak eta anarkistak. Txandakatze hau lortzeko, hauteskundeetan manipulazioa gertatzen zen, nekazarien botoak jauntxoek batu eta aldatu egiten zituzten, tokatzen zitzaien alderdiak irabaz zezan.

Azkenik, sistema politikoaren oinarriak finkatuko zituen Konstituzioa egin nahi zuen, 1876ko Konstituzioa, hain zuzen.

1881ean txandakatze politikoa hasi zen, Alderdi Liberalak hartu zuenean agintea. Baina ezin izan zituen proiektuak ezarri
1884an Kontserbadoreek berreskuratu zutelako agintea. Alfonso XII.A hil zenean, 1885ean bere emazte Maria Kristina izendatu zuten erreginaorde, Alfonso XIII.Az haurdun zegoelarik. Canovasek eta Sagastak El Pardoko Ituna sinatu zuten txandakatze politikoarekin jarraitzeko.

1885 eta 1890 bitartean, liberalek egonkortasun politikoa eta ekonomiaren susperraldia ekarri zuten. Elkarteen legea eta gizonen sufragio unibertsala ezarri zituzten.

90eko hamarkadan zorrotz bete zen txandakatze sistema. Baina alderdi biek zailtasun politiko ekonomiko eta sozialak izan zituzten. Azken kolonien galerak Errestaurazioaren lehen krisia piztu zuen, 98ko krisia.

1885ean Kuban eta Filipinetan independentziaren aldeko gatazka armatua hasi zen. 1898an Estatu Batuak gerran sartu ondoren, Espainia errenditu egin zen Parisko Bake Hitzarmenaren bidez. Itun horren arabera, Puerto Rico eta Filipinak E.Ben esku geratu ziren eta Kuba EBtako babes herri modura. Kolonien galerak bertako merkataritzaren monopolioa galtzea ekarri zuen. Ondorioz, gizartean pesimismoa eta gogo kritikoa nagusitu ziren. Horren adierazpenak izan ziren Erregenerazionismoa ets 98ko belaunaldia.

Erregenerazionismoak Errestaurazioko sistema berritzea proposatzen zuen, arazoei surre egiteko. Jauntxokeria, analfabetismoa, gutxiengoaren gobernua,... Mugimendu honen aitzindaria izan zen Joaquín Costa, bere idatziek eragin handia izan baitzuten. 98ko kideek, Unamuno, Maeztu(?),... Eraberritze politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalaren beharra agerian uzten saiatu ziren.

1920an adin nagusitasuna eman zioten Alfonso XIII.Ari. Bere erregealdian, Errestaurazioko sistemak gainbehera izan zuen. Sistema erreformatzeko saioek porrot egin zuten, eta, 1917az geroztik, ezegonkortasun politiko, ekonomiko eta soziala nabarmenki areagotu ziren. Armadaren parte hartze zuzena bideratuta Primo de Riveraren diktadura ezarri zen eta Errestaurazioa bukatu.

Costak eta Errestaurazioko erregimena kritikatu zuten garaiko beste intelektualek; eragin zuten erregimenaren krisian. Baina, oposizioko indar politikoak ez ziren gai izan irtenbide edo alternatiba demokratiko bat emateko krisiari. Horren ondorioz, Errestaurazioaren gainbehera eta militarren armadaren esku hartzea bideratu zen. Alternatiba demokratikoaren ordez, diktadura militarra ezarri zen.



Entradas relacionadas: