Berpizkundea, Zientzia Iraultza eta Enpirismoa: Pentsamendu Modernoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,88 KB

Berpizkundea (XV. eta XVI. Mendeak)

Berpizkundea XV. eta XVI. mendeetan kokatzen da, Italian hasi zen Erdi Aroko pentsamoldearen aurka. Erdi Aroaren eta filosofia modernoaren arteko zubia izan zen. Berpizkundeak beste ikuspegi bat eman zion bizikidetza politikoari, erlijioari eta zientziari, gizartearen erabateko aldaketa finkatuz.

Gizarte Eraldaketa eta Humanismoa

Gizarte eraldaketa nagusiak honako esparruetan gertatu ziren:

  • Politika
  • Erlijioa
  • Kultura

Humanismoari esker, gizabanakoaren kontzientzia piztu zen, eta horren ondorioz antropozentrismoa nagusitu zen (gizakia erdigunean).

Zientzia Iraultza

Iraultza zientifikoa XVI. mendetik aurrera Mendebaldeko Europan zientziak izango duen aurrerakada nabarmena izango da, Erdi Aroko gizakien mentalitatea aldatzeko helburuarekin.

Naturaren Ikerketa Zientifikoa

Naturaren ikerketa zientifikoa bilatzen da, hainbat arlotan:

  • Botanika
  • Medikuntza
  • Matematika
  • Batez ere, Astronomia

Arlo hauetan egin diren aurkikuntzen bitartez, pentsamoldea eta mundu-ikuspegia erabat aldatu dira: geozentrismotik (Lurra erdigunea) heliozentrismoraino (Eguzkia erdigunea).

Zientzialari Garrantzitsuenak

  • Koperniko (Astronoma): Heliozentrismoaren teoria proposatu zuen.
  • Kepler (Matematikaria): Planeten mugimenduaren legeak azaldu zituen.
  • Galileo Galilei (Astronoma eta Fisikoa):
    • Astronomian, teleskopioa erabiliz inoiz ikusitako gauzak ikusi ahal izan zituen (adibidez, Ilargiaren haranak, Eguzkiaren mantxak edota Saturnoren eraztuna).
    • Kopernikoren heliozentrismoa baieztatu zuen.
    • Fisikan, mugimendu pendularraren azterketa egin zuen, grabitatearen erorketaren legeak, jaurtigaien mugimendu parabolikoa eta inertzia printzipioaren legea zabaldu zituen.
  • Isaac Newton (Fisikaria):
    • Fisikaren oinarrizko osagaiak eta mugimenduaren legeak azaldu zituen.
    • Philosophiae Naturalis Principia Mathematica liburua argitaratu zuen.

Enpirismoa

Enpirismoa Britainia Handian XVII. mendean sortutako jarrera filosofikoa da, arrazionalismoari kontrajarrita. Bi filosofo enpirista nagusi izan ziren: John Locke eta David Hume.

John Locke

Enpirismoaren sortzailea izan zen. Bere kezka nagusia ezagutzaren arazoa izan zen: zein da giza ezagutzaren sorburua, edukiak eta mugak? (Hau da, arrazionalismoan ikertutako gai berberak).

Lockeren ustetan, ezagutza osoa esperientzian oinarritzen da eta esperientziatik eratortzen da. Descartesen arabera, errealitatearen ezagutza matematikan oinarritzen zen, baina Lockek, aldiz, esperientzia hautemangarrietatik zetorrela esaten zuen.

David Hume

Humek ere esperientziatik eratortzen ditu ezagutzaren edukiak. Giza ezagutzaren edukiak izendatzeko pertzepzioak hitza erabiltzen du. Bi motatakoak dira:

  • Inpresioak: Zentzumenen bidez jasotakoak.
  • Ideiak: Adimenean ditugun pertzepzioen irudiak dira.

Enpirismoaren Ezaugarri Nagusiak

  1. Esperientzia da ezagutzaren iturria: Adimena esperientziaren edukien bitartez bete behar den arbel zuria da (tabula rasa). Horregatik, enpirismoak ukatzen ditu arrazionalismoak onartzen dituen sortzetiko ideiak.
  2. Esperientzia da adimenaren muga: Ezagutza ideien ezagutza da. Descartesen ustetan, ideiak ezagutzen ditugu, eta ez gauzak. Horretan ez dira elkarren aurka jartzen (enpirismoa eta arrazionalismoa).
  3. Arrazoia arrazoi kritikoa da: Eduki metafisikoak arrazoiaren mugetatik kanpo daudenez, ezagutezinak dira.

Entradas relacionadas: