Berpizkundea eta zientzia iraultza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,36 KB

 

Joera filosofikoak.

Aristoteles zein Platonen teoriak dira gehien jarraitzen direnak batez ere Italian. Saioa (saiakera) zabaltzen da estatua eta zuzenbidea filosofiaren lan-gaiak izanik. Saiogilerik ospetsuenak Makiavelo (bere “Printzea” lehenengo teoria politikotzat jotzen da) eta Tomas Moro (“Utopia”) dira. Giordano Bruno (1548-1600). Nikolas Kusakoak bezala unibertso infinitua defendatu zuen baina Bruno urrunago joan zen zeren heliozentrikoa zela baieztatu baitzuen. Honek eta panteismoa defendatzeak ere arazo larriak ekarri zizkioten inkisizio aurrean zeren eta atzera ez egiteagatik heriotza zigorra ezarri zioten errea izan zelarik.

Unibertsoa eta zientziari buruzko ikuskera berria.

Pentsatze libreak unibertsoari buruzko teoria ezberdinak ekarri zituen Aristotelesena, hainbeste urte iraun zuena, eta bere jarraitzailea izan zen Ptolomeorena gaindituz. Aristotelesek geozentrismoa defendatu zuen. Beraren ustez unibertsoaren erdigunea lurra zen eta honen inguruan esfera multzo bat zegoen zeinak mugimendu uniforme eta zirkularra zuen. Halaber, bi zatitan banatzen zuen unibertsoa: ilargiz gaindiko mundua eta ilargipeko mundua non bi mugimendu diren: naturala eta bortitza . Ptolomeoren ekarpena Aristotelesen teoriari oinarri matematikoa ematea izan zen haren planteamendua errespetatzeko eta, batera, behaketen “itxura” gainditzeko . Aurreko pentsalarien teorien kontra jo zuen lehena Nikolas Kusakoa (1401-1464) izan zen. Honen iritziz unibertsoa infinitua eta zentrorik gabekoa zen, etengabeko mugimendua zuelarik.

Iraultza zientifikoa

Geroago zientzialariak agertu ziren eta haiekin batera unibertsoaren ikuskera hala nola zientziarena ere eraldatuak suertatu ziren. Zientzialaririk ospetsuenak ondokoak izan ziren:

Koperniko (1473-1543). Bera izan zen lurraren ordez eguzkia kokatu zuena unibertsoaren erdigunean nahiz eta hau zirkularra zela pentsatuz jarraitu zuen. Honek unibertsoari ikuspegi ireki eta dinamikoagoa eman zion erdi aroko ikuspegiarekin konparatuz.

Kepler (1571-1630). Behaketari garrantzi handiagoa eman zion bere metodoa kuantitatiboagoa izan zelarik. Bere ekarpenik inportanteenak hiru lege ospetsuak dira: 1) Planeten ibilbidea eliptikoa da ez zirkularra; 2) Planeten erradioek azalera berbera estaltzen dute denbora berberean −honekin erdi aroko aurreiritzi batekin apurtzen da, hots, mugimendu uniforme delako ideiarekin−; 3) edozein diren bi planeten biraketa periodoak (p, p’) eguzkietarako duten bataz besteko distantziarekiko (d, d’) proportzionalak dira. Kepleren beste ekarpen garrantzitsua ‘indar’ kontzeptuarena izan zen. Izan ere, zeruko objektuen mugimendua adierazteko zerbait fisikoa, gorputzezkoa, izan behar zela baieztatu zuen, ‘indar’ izena jarriz.

F. Bakon (1561-1626). Zientziaren filosofia sortu zuen. Bere helburua zientziaren bidez gizartea eraldatzea zen. Eta horretarako zientzia beraren helburu nahiz metodoak aldatu behar zirela uste zuen.

• Helburua, orain, praktikoa izango da: gizakia hobe bizitzea. Honek natura hobe ezagutzea eskatzen du geroago bera menperatzeko. Bere hitzetan: “natura menperatzeko natura bera obeditu behar da”. Hau dena lortzeko bi zatitan banatzen zuen metodoa proposatu zuen Bakonek: 1. Erroreak (“idoloak”) kendu; 2. Indukzioa ezarri gertakarien legeak aurkitzearren. Indukzioa aurrera eramateko hiru tauletan (presentziarena, faltarena eta graduena) ordenatu behar dira bildutako behaketak.

Galileo (1564-1642). Pentsalari honen garrantzia astronomian, mekanikan nahiz zientzia egiteko metodoan eginiko ekarpenetan datza.

Astronomia. Heliozentrismoa defendatzeaz gain, teleskopioa ere erabili zuen, eguzki-orbanak, ilargi-mendiak eta Jupiterren sateliteak, besteak beste, aurkitu zituelarik. Honen ondorioak sakonak ziren oso, lurtarra eta zerutarra izaera berekoak zirela frogatuz.

Mekanika. Honetan inertzia-printzipioa, gorputzen erorketa eta jaurtigaien ibilbide parabolikoen azalpena eta mugimendua erreferentzi puntuarekiko erlatiboa delako baieztapena izan ziren bere ekarpenik garrantzitsuenak.

Metodo hipotetiko-deduktiboa. Hiru pauso ditu: 1) Ebazpena: 1. Behaketa eta 2. Abstrakzioa eta idealizazioa; 2) konposaketa: 1. Hipotesi bat egiten da eta gero hipotesi horien ondorioen dedukzioa dator; 3) baieztapen esperimentala (ez beti). Metodo hau oinarri batzuetan finkatzen da: a) natura sinplea da eta beraz lege gutxirekin azal daiteke; b) naturak orden bat dauka matematikoki adieraz daitekeena; c) ezagut daitekeena fenomenoak, gertakariak, dira eta haiek duten erregulartasuna da ezagut dezakeguna, ez besterik (azken kausak, etab.).


Entradas relacionadas: