Berpizkundea eta zientzia iraultza

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,62 KB

3.- IRAULTZA ZIENTIFIKOA (I)

XVI.-XVII. Mendeak. Jakintza eta ideia berriak hainbat zientzia arlotan (fisika, kimika, biologia, medikuntza, astronomia
). Horiek naturari buruzko ikuspuntu zaharkitua-mediebala baztertu zuten eta zientzia modernoaren oinarriak ezarri zituzten. Hortaz, garaiko komunitate zientifikoak bere teoria ukatu zuen.

NICOLAS COPERNICO (1473-1543) Errenazimenduko astronomo poloniarra izan zen. Astronomia modernoaren aita kontsideratzen da. Heliozentrismoaren teoria gauzatu zuen. Paradigma zaharraren kontra, paradigma berria planteatu. Copernicok ez du bakarrik teoria berria aurkezten, paradigma guztiz berria aurkezten du. Aurretik, zientzia munduko naturaren azterketa aztertzen zuen, hau nola zen. Baina hortik aurrera, helburua aldatu zen eta nola funtzionatzen zuen aztertzen hasi zen.

-Geozentrismo: lurra unibertsoaren erdian kokatuta dago geldirik, eta Eguzkia, planetak eta izarrak bere inguruan biraka dabiltza. Antzinako grekoek proposatu zuten lehenbizi.

-Heliozentrismoa: Lurrak eta gainontzeko planetek geldi dagoen Eguzkiaren inguruan biratzen dute. Aurreko teoria baztertu zuen. Antzinako Grezian aurkitu daiteke munduaren mugimenduaren aldeko lehen hipotesiak (oso marjinalak eta askok galdu ziren). Esaterako, Heraclides.

Arazoa: Paradigma horiek hutsuneak zituen, ezin zirenak oraindik enpirikoki frogatu. Beraz, garaiko komunitate zientifikoak ukatu zuen. Antinaturala zen orduan.

Eragina: Zerk bultzatu zuen Koperniko berrikuntza nola-edo-ahala lortzen saiatzera? Berak zekien zerbait gaizki zegoen antzinako ereduaren oinarrian. Bi eskola filosofiko eragin zuten, bere garaian indarrean zeudenak (eta ez ziren erabiltzen bakarrik arazo filosofikoak argitzeko). Lehenik, neoplatonismoa. Eta bigarrenik, pitagorikoak, natura ulergarria da termino matematiko sinpleen eta armoniatsuen bitartez (eta hori da eredu berriari falta zitzaiona). Antzinako Grezian eman ziren lehen hipotesi horiek ere eragin zuten, azken batean, Grezia autoritate-iritzi handia bezala egiten zuelako.

ELIZAREN ERANTZUNA

1.- Hasieran: erantzun positiboa. Copernico elizgizona zen. Goi-elizgizon lagun batzuk bere obraren publikazioaren aldekoak ziren eta hori egitera bultzatu zuten. Bere heriotza ostean, unibertsitateak bere obra erabiltzen zuten astronomia klasean. Eta egutegi gregorianoa egiteko bere kalkuluak erabili ziren. Zergatik onarpena? Behe Erdi Aroan zehar, kristautasunak kultura paganoen (greziar-erromatar) ezaugarriak eta berrikuntzak bereganatuz joan zen, modu nahiko naturalean.

2.- Erreforma katolikoa: joera aldaketa, negatiboa. Erreformistak kritikatu zuten, Elizaren nahasketa paganoak “purutasuna” kutsatu zutela esanez. Beraz, Erreformatik atera zen Copernicoren kontrako lehen iritziak; Eliza Katolikoak bereganatuko zuena. Elizaren autoritatea eta batasuna kolokan-krisian zeuden, eta krisialdi horren aurrean bere oinarriak sendotzea bilatu zuen.

GIORDANO BRUNO: 1548-1600. Astronomo, matematikari eta filosofo italiarra. Pertsona erradikala, askea, autoritatearen kontra joaten zena. Hori arazo ugari sortu zitzaizkion. Dominikoen ordenatik kanporatua eta Italiatik ihes egin behar izan zuen. Bere teoria kosmologikoak modelo kopernikanoa gainditu zuten: Eguzkia izar bat zen eta unibertsoak planeta kopuru infinitua dauzka, askok bizitzarekin. Heresiaz akusatua eta errea izan zen.

Bere obra filosofikoa da nagusiki, zenbait ideia modernoekin. Atomisten planteamendua bereganatuz, aldarrikatu zuen unibertsoa bukaezina zen (infinitu). Beraz, ezinezkoa da onartzea Jainkoak mundua sortu zuela eta historia amaiera duenik. Teoria hau ez zuen bakarrik talka egiten Bibliarekin, ere kulunkan jartzen zituen egitura kristauaren oinarriak (teologia, astronomia, morala…).

JOHANNES KEPLER: 1571-1630. Matematikari eta astronomo alemaniarra.
Iraultza zientifikoa gauzatu zuten pertsonetako bat izan zen. “Keplerren legeak” atera zituen, planeten orbitazio-mugimendua Eguzkiaren inguruan definitzen dituztenak. Behaketa zientifikoa bultzatu zuen. Behaketa izango da hipotesi zientifikoa onartzeko bide bakarra, Elizaren autoritatearen gainetik. Lehenik mundu enpirikoan bakarrik oinarritu behar ziren, baina hortik aurrera hori apurtzen da. Matematika arloan, Copernicoren teoria baieztatu eta indartu zuen.

GALILEO GALILEI: 1564-1642. Filosofoa, fisikaria eta astronomo italiarra. Astronomia modernoaren aita kontsideratzen da, baita metodo zientifikoaren aitzindarietako bat. Oso lotuta egon zen Iraultza Zientifikoarekin. Bere asmakizun garrantzitsuena teleskopioa izan zen.

Garapen matematikoak handiak eskaini zituen. Copernicoren teoriaren aldetik, froga enpirikoak aurkeztu zituen. Teleskopioaren asmakuntzaren bidez, teoria heliozentrikoa benetan aplikagarria zela demostratu zuen. Horrez gain, teleskopioak zerua benetan den bezala ezagutzeko aukera eman zuen, begibistakoak bihurtu. Aurretik, izarrak eta planetak Jainkotik hain hurbil aurkitzen zirenez, bere isla bezala ulertzen ziren (Jainkoaren argia).

-Arazoak Elizarekin: Inkisizioak Galileo epaitu eta bere teoria ezeztera behartu zuen, eta ondoren, bere etxean atxilotuta mantendu zuen.

-Ondorioa: zeru-mundu baten hasiera.

Entradas relacionadas: