Bernart etxepare

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,38 KB

 

Joan Perez Lazarraga


2004an aurkitutako Lazarragaren eskuizkribua euskal testuen tradizioan aspaldi izandako aurkikuntzarik garrantzitsuena da.
Euskara idatziaren inguruan ditugun iritziak birplanteatzera, eta zalantzak jartzeraino eraman gaitzaketen onodrioak ekar ditzake. Alderdi hauek lantzeko garaian→ hizkera eta literatura-balioa, idatziaren eta ahozkoaren arteko erlazioa, euskal dialektoen bilakaera historikoa.
Tamaina: kontuan harturik gure xvi.Mendeko literatura idatzia, ezagutzen dugun neurrian, Etxepareren olerkiak eta Leizarragaren itzulpenak direla, Lazarragaren eskuizkribuak garrantzi handia hartzen du. Garai horretan euskaraz idatzitako literatura originalaren erdia izateraino iristen da. 102 orrialde ditu. Amodioa eta maiteminduen arteko gorabeherak dira gai nagusia. Poesiak betetzen ditu lanaren bi herenak, eta gainerakoa garai hartan inguruko hizkuntzetan ohiko zirenen erako artzain-eleberria da: artzain, sirena, zaldun eta bestelako pertsonaiez osatutako abenturazko prosa-lana. Garai hartan arrakasta zuen generoa da. Forma: Prosa eta poesia batera datoz obra honetan. Estilo tradizionaleko lirika gortesaua ageri da Lazarragaren lanean. Xv.Mendeko abesti lirikoetatik hurbilekoa da. Etxeparek erabilitakoa baino dotoregoa, gortesau eitekoa, baina xvii.Mendean Oihenartek eskatuko zuen zorroztasun eta zehaztasunik gabea. Lazarragak ezagutzen bide zituen euskal bertso molde erabilienak. Gaztelaniazko zatiak ditu baina euskeraz dago gehiena idatzia. Prosazkoa zatiak hartzen du gure arreta, hitz lauz idatzitako lehen lan originalak xvii.Mendeko obra aszetikoak izan zirela uste izan da. Euskalkia: eskuizkribua Arabako ipar-ekialdeko euskalkian dago idatzita. Bizkaieraren aztarnak daude, eta gizpuzkoako eta nafarroako sakanako euskararen aztarnak ere badaude. Euskara arkaikoaren arrastoa daude→ aditz laguntzailetan, deklinabidetan, subjuntiboan, aditz trinkoetan eta sintaxi-eskema maileguetan. ONDORIOAK: Esukal literatura idatziaren lekukiak Hegoaldean ere aspaldikoak dira, bai olerkian bai prosan. Baliteke euskal literatura idatzia ez izatea uste bezain urria eta berandukoa, beste kontu bat da argitaratua izatea. Ez dirudi esukaldun alfabetatuen kopurua erdaldunena baino murritzagoa zenik. Hizkuntza erromanikoen ondoan eta haiekin borrokan iraun beharrak, euskal literaturaren irudi distortsionatua ematen digu. Latinaren eta haren segidako erromantzeen hautua euskaldunek egin zuten.


Bernart Etxepare:
Nafarroa Beherako Garazi aldean jaio zen lehen idazle ezaguna. Donibane Garazitik hurbil dagoen Eiheralarre herritxoko erretore izan zen eta, ustez arrazoi politikoak direla medio, espetxean egon zen. OBRA: Linguae VAsconum Primitae. “euskaldunen hizkuntzaren hasikinak”. 1545ean Bordelen argitaratua. Lau zati sarreraz gain→ erlijio gaiak, amodio gaiak, bere buruari jarriak, euskararen goresmenezko bi kantu: kontrapas eta sautrela. Kritika: herrik-olerkia da Etxepare. Horrekin, herritar arruntentzat idazten duela esan nahi dugu. Irakurtzen ere ez zekiten herritarrek kantatzeko moduko olerkiak egin zituen, doinu ezaguneko neurrian kantatzeko. Maitasun gaiak xalotasunez erabiltzen ditu. Europan Erdi Aroan zabaldu zen lirika gortesau idealistatik urruti dago Etxepareren lirika profanoa; maitasun-harremanen plazerak, naturaltasun osoz azaltzen ditu. Garai batean gutxietsia izan da Etxeparek egindako lana, zenbait arrazoi tarteko:--> amodio-gaiak erabiltzeko naturaltasun hori onartezina bihurtu zen Trentoko Kontzilioaren ondoren. → Etxeparek aukeratutako bide herrikoiak neurri eta errimetan akatsak zeuzkan Errenazimentuko poetika berriaren ikuspegirako… baina Etxeparek bere garaiko euskararen eta poetikaren lekukotasuna ematen jakin zuen: → hamabost silabatako lau bertsoz osatuak datoz ahapaldi gehienak 4/4/4/3 eskemarekin. → Hizkuntzari zahar-kutsua dario. → Gaietan, Erdi Aroko munduarekin lotzen da. → xii. Eta xiii.Mendeetan Frantziako Mediterraneo aldeko literatura probentzalaren lirika moduekin lotzen da, honako gaiak erabiltzen dituelako: damarekiko maitasuna, maitatua ez den poetaren atsekabea, urruti dagoen maitearen oroimina….Etxepare ezin da ulertu idazle bakartu gisara. Oihenartek 1665ean Joan Etxegarai pastoralgilea eta Arnaut Logras izendatzen ditu. Etxepare, bere lanari “euskaldunen hizkuntzaren hasikinak” deitzen dionean, inprentaren erabileraz ari da; bere garaiko idazleak ezagunak izango zituen.


Joanes Leizarraga: Lapurdiko Berraskoitzen jaio eta Nafarroa Beherako Bastidan hil zen. Apaiz katolikoa izan zen, gero protestantismora bihurtua. Erreformaren espiritua eta politikaren eragina nahasian zebiltzan garaiak ziren. Erreginaren eta Paueko Sinodoaren esanetara jarri zen Leizarraga, herritarrak Erreformaren arabera hezitzeko asmotan. Kalbindarrak, Ipar Euskal Herriko jauregietan, apaiztegietan eta burgesen etxeetan, buruzagiak eta handikiak bereganatzen hasi ziren, gero herri xeheak errazago jarraituko zielakoan. OBRA: Testamentu Berria, Kalendrera.
Elizako jaien egutegia, ABC edo kristinoen instrukzionea. Kristau-ikasbide edo doktrina...Hiru obrak batera argitaratu ziren 1571n, higanoten gorteleku zen Arroxelan. Erlijio berriaren hedapena erdiesteko, Testamentu Berriarekin batera, kristau xumeari, eguneroko bizimoduan erabili, irakurri edota buruz ikas zitzakeen irakurgaiak ere eman behar zitzaizkion.
Kritika: → itzultzailearen meritua da Leizarragarena. Prosan ia eredurik gabe itzulpen-langintza erraldoia egin zuelako. → Menpeko proposizioak erabili beharrak, hizkuntza erromanikoen erako prosara eraman zuen. Latinaren eragina du. → Iparraldeko euskaldunentzat idatzi zuela igartzen zaio baina Nafarroa Beherako eta Lapurdiko euskalkiez osatua den euskara darabil. Testamentu Berriaren amaiaren zuberotarrentzat lagungarri izan zitekeen hiztegia dakar. → Hizkuntza jasoaren alde, latinetik hartutako hitz asko erabiltzen ditu, euskarazko ordainak baztertuz: sabatoa, zena, arrogantzia, konpasionea...Bide kultsita da. → zahar-kutsua dario Leizarragaren euskarari.


Larramendi→ apologista. Bonaparte→ 8 euskalki (xix.Mendea). Azkue→ 7 euskalki (xix.). Mitxelena→ Arabako euskara deskubritu. Zuazo→ 6 euskalki (mendebaldekoa, erdialdekoa nafarrera, ekialdeko nafarrera, nafar-lapurtera, zuberera) gaur egungo euskalkiak: lapurtera (klasikoa xvii-xviii eta modernoa xx mendea) zuberera (diglosia gorria pairatu, euskararen beheranzko joera)



Erreakzio-abiadura: erreaktiboak produktu bihurtzeko prozesuari dagokion abiadura adierazten du. Batez besteko abiadura: denbora tarte batean erreaktibo baten kontzentrazioaren gutxitzea edota produktu baten kontzentrazioa gehitzea. Talken teoria: erreakzio kimiko bat molekula, atomo edo ioekin kolisioen talken ondorioz gertatzen da. Baldintzak talka eraginkorra izateko eta erreakzioak aurrera jarraitzeko→ energia zinetiko nahikoa erreaktiboen loturak apurtzeko. Orientazio egokia talkan, molekulen egituren araberakoa da. Konplexu aktiboaren teoria: erreaktiboen molekulek elkarren kontra jotzen dutenean energia altua eta iraupen laburra duen bitarteko egoera sortzen da: konplexu aktibatua. Lotura batzuk apurtzen ari dira, besteak sortzen ari diren bitartean. Konplexu aktibatua oso ez-eginkorra da eta bere energiari erreaktiboekiko aktibazio energia, Ea, deritzo. Zenbat eta Ea handiagoa erreakzioaren abiadura txikiagoa. Erreakzio abiadura eragina duten faktoreak:erreakzioaren izaera→ funtsean, loturak apurtzeko eta eratzen erraztasuna. Orokorrean, substantzia kobalenteen erreakzioak motelak dira eta ionikoenak ur disoluzioan azkarrak, loturak apurtuta baitaude giroko tenperaturan. Erreaktiboen kontzentrazioa→ honen gehikuntzak talka gehiago dakar eta, beraz, abiadurari laguntzen dio. Erreaktiboen izaera, egoera eta zatiketa-maila→ gasen artean eta disolbatuta dauden substantzien arteekl erreakzioak bizkorrago gertatzen dira, solido egoeran daudenak baino. Solidoak txikituta badaude ukipen-gainazala handiagoa dute elkarrekin erreakzionatzeko. Tenperatura→ t°ren gehikuntzak molekulen energia zinetiko emendatzen du talka gehiago sortuz. Gutxi gorabehera 10°c-ko gehikuntzak abiadura bikoizten du.


Entradas relacionadas: