Bernardo atxaga errealismo fantastikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,74 KB

Ziutateaz(1976)

Liburu hau, kronologikoki hemen kokatu badugu ere, ez da Obabako munduan girotua, gero han azalduko diren elementu asko aipatuak Badakartza ere. Eleberri abangoardista* da Ziutateaz, eta poesia eta antzerkia Ere tartekatuz idatzi zuen Atxagak. Egia esan, generoen arteko muga oso lausoa gertatzen da bertan: narrazioaren eta lirikaren arteko mugak gurutzatu egiten Dira autorea- ren etorriaren arabera. Euskal literaturan berriak gertatzen Diren abangoardien eta surrealismoaren* inspirazioko munduak jorratzen ari da Atxaga, eta horrexek ezartzen dio liburuari ere duen koherentzia. Obraren Protagonistak dira Scardenalli izaki odolzale eta ankerra, Theo, Van Gogh Pintore ospetsuaren anaia, Etxahun, Bilintx... Neron, Borrero profesionala, Franco jeneralaren oihartzuna dena... Autoreak obran giro oso bitxia lortzen Du, tetrikoa, beldurgarria. Protagonistek eromenaren arrastoa dute, edota izaki Baztertuak dira guztiak.




Bi anai izeneko eleberri laburrean Atxagak animaliak erabili Ditu narrazioa garatzeko. Lehenik animaliei gertatzen zaiena gertatzen zaie Pertsonaiei obran zehar. Bi anaik sinbolismo-erakuspen polita egiten du: Natura, patua, halabeharra... Bi anai narrazioa Obaban kokaturiko beste zenbait Narrazioren kidea da, eta, “tonuz”, egileak Sugeaktxoriaridelakoarekin lotzen du.Protagonista, Paulo, petsonaia “ahula” da, alegia, barrendik ahul izan Gabe, ulertzen ez duen munduari aurre egin behar dio, indarge gertatzen den Marjinatua da, eskatzen zaionari egokitu ezinik, oinazez bizitzera Kondenaturikoa.

Ezaugarriak: • Protagonista gazte nerabea da, gaztetako maitasunaren ernatzearen lehen Sufrikarioak pairatzen ditu, gainera heriotzarekin egiten du topo eta Irtenbideak hautatu beharrean aurkitzen da. • Ohizko kontatzeko baliabideez Adierazi beharrean, haur-ipuina balitz bezala, animalia-istorio bat balitz Bezala kontatzen da. Errugabeen tragedia bat kontatzen du. Errugabeentzat ez Dago errukirik.Heriotzaren tratamendu berezia dago, izan ere Atxagak ez baitu Heriotzaz hitz egin nahi etabeste Ikuspegi bat ematen dio problema hori. Hori dela eta, amaieran bi haurrak ez Dira hiltzen, antzara bihurtzen baizik, bizitzaren astuntasunari ihes egiteko Heroiak hegan egiten du beste mundu baterantz. • Era ironikoz egina dago eta Agertzen diren herriko giza ixo guztiak leloak, marginatuak...Dira. • Ez dago Moralejarik.





Obabakoak da Bernardo Atxagaren liburu ospetsuena. XX mende Bukaerako euskal prosaren mugarri nagusia da, hogeitik gora hizkuntzatara Itzulita dago eta beste batzuen artean, Narratiba Sari Nazionala eta Euskadi Saria irabazi zituen liburu honekin Atxagak. Ipuin liburu honek 26 narrazio Biltzen ditu eta Obaba mundu imaginarioan edo “mitikoan” kokaturik daude Gehienak, Atxaga beraren sormenari zor diogun Obaba izeneko herriko fantasiaren Munduan hain zuzen ere. Herri honen inguruko hausnarketa egiten du funtsean Liburu honetan baina errealitatearekiko duen joan-etorriko harreman Korapilotsua ardatz duela. - Obaba espazio geografiko bat da. - Obaba beste Denbora edo garai bat da. - Obabako pertsonaiek halako munstro eite bat ere Badute. - Obabak balio sinboliko handia dauka: Atxagaren erreferentzien Munduaren bilduma da Egituran bi atal nagusi bereizten dira Bost narraziok eta “Hamaika hitz Villamedianako herriaren ohoretan eta bat gehiago” narrazioak Osatzen dute lehenengoa, Bigarren zatia, aldiz, zenbait pertsonaiak Obabako Egonaldiari buruz kontatzen dituzten 20 istorioz osatuta dago







Etiopia1978an Argitaratu zen.Liburuak euskal poesiaren esparrua irauli zuen bere estetikak Egile berriengan eragina izan duelako.Liburu zaila baina eraberritzailea Da,estetika abangoardistaduna.Etiopia Pott Bandaren liburu sailean argitaratu Zen. Lehenengo proposamenak,poesia isiltasuna adierazteko bide zenez harritu Egin zuen.Arthur Rimbaud poeta frantsesarengandik dator . Izenburuaren azpian, Utopiaren ukazioa agertzen da eta ,beraz, zentzu politikoa.Etiopia sinboloak Herriaren distopia adierazten du,harearen sinbolotzat.Literaturaen autonomiaren Talde egiten duen Pott Bandaren estetikak harea maite du,harri desegina,utopia Desegina,etsipenaren mugetan kokatzen den gizartearen itzala. Egiturari Dagokionez,zirkuluen egitura aukeratu zuen egitura laberintikoa adierazteko, Ikuspegi Zabalarekin jokatu zen poema idaztean, mundu estetiko anitzak agertzen Doazelarik testuaren barnean. Dena dela,abangoardiako bidea nihilismoz beterik Agertu zen eta jaio izan ostetitk gutxira Atxagak beste bide bat hartu Zuen,literatura argiago baten bila zebilen.

Ezaugarri formalei dagokionez: -Hizkeraren eta irudiaren arteko lana-Hizkera arruntaren agerpena.Eguneroko Adierazpideak maite ditu.-Hizkera Ironikoa, hizkera arruntaren alde egiten delarik poesia horretan.-Zatiketaren ezaugarri nagusiak dira pilaketa Eta collagea, pilaketa- espazioarekin etadenborarekinhausten duen Liburua litzateke.- Poesiasozialaribizkarematendio. Dogmakeriarik eza- -Atxagaren ezaugarri nabarmenena irudien Pilaketa da




Bizitza: Joseba Irazu Garmendia —Bernardo Atxaga Luma-izenez— 1951n Asteasun (Gipuzkoa) jaio zen. Lehen ikasketak Asteasun eta Andoainen egin zituen. Batxilergoa, berriz, Donostian. Adin-garai horretan Irabazi zituen lehen idazlesariak, Eskolaumeentzat eratutako lehiaketetan. Bilbon, ekonomian lortu zuen lizentzia. Unibertsitari-garai hartan Bilbon ziren zenbait euskal idazle ezagutu zituen; Bereziki, jada fama handiko poeta zen Gabriel Aresti. 1977an, idaztetik Bizitzeko erabakia hartu, eta banku batean zeukan lana laga zuen. 1977tik 1980ra bitartekoa da Pott fraudaren aldia. 1980an banda sakabanatuta, Bartzelonara joan zen flosofia ikasketak egitera. 1983an Euskal Herrira itzuli Zen. 1988an, hainbeste sari, mirespen eta itzulpen irabazitako Obabakoak eman Zuen argitara. 1995etik goiti, Gasteiztik hurbil den Zalduondon bizi da.







Bagdadeko morroia heriotza ikusi zuen azokan eta beldurrez Ispahan herrira aldegiteko baimena eskatu zion naguziari. Naguziak baimena eman Ondoren morroia amenazatu beharra zuen galdetu zion heriotzari eta honek, Trebeki harridura keinua egin ziola baieztatu zuen, gau horretan bertan Ispahanen harrapatu behar zuela, morroia bertatik oso urrun zegoelako.








Entradas relacionadas: