Bergarako ituna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,93 KB

 

ERRESTAURAZIOAREN BILAKAERA POLITIKOA

(Alfontso XII, Mª Cristinaren erregeordetza)


Canovas del Castillok asmatutako txandakatze sistama onartuz hasi zen Alfontso XII
.Aren erregealdia.
Canovasen ondoren, Sagasta jarri zen gobernadore lez, liberala zen, honek industria bultzatzen zuen; baina beranduago, berriro ere kontserbadoreek hartu zuten boterea. Txandakatze sistemaz gain, 1876eko konstituzioa ere onartu zen.


Bere gobernuburuan zehar bi arazo nagusiri egin behar izan zioten aurre; III.Gerra karlistari, eta kolonietako gerrei. Lehenengo gertakizuna, 1872-76artean eman zen, liberalek garaipena lortu eta foruak kendu zituzten, horrela liberalismoaren finkapena ematen. Nolanahi, 1878an kontzertu ekonomikoa onartu zen. Kolonietako gerrekin lotuta, Kubako independentzia aldarrikapenak hasiera izan zuten, bertakoek autonomia gehiago, esklabutza kentzea kreolak kargu politikoak hartzea… lortu zen Zanjóneko itunarekin. Hasiera batean, arazoa ixildu zen, baina azkenean, 1888an, orduko erregea hil baino hiru urte beranduago, Kubak azkenean independentzia lortu zuen.


Alfontso XII.Ena 18885ean tuberkulosiarekin hil ostean; Mª Cristinaren erregeordetza hasi zen, hau haurdun zegoela hil zen bere senarra, baina haurraren sexua ezezaguna zenez, hurrengo monarka izango zena ere, ezezaguna zen, hau gizonezkoa izanez gero, txikiena izan arren ,honek hartuko baitzuen tronua; eta hala izan zen.


Mª Cristinak erregeordetza hartzeaz bat, sinatu zuten Pardoko ituna, txandakatzearekin jarraituko zutela esaten zuen ituna; hau, erreginaordearen, Sagastaren eta Canovasen arteko akordioa izan zen. Erregeordetza honetan, Sagasta hasi zen gobernuburu moduan, beraz gobernu liberalarekin, hauek erreforma liberala bultzatu zuten, artean sufragio unibertsala.


Honek oposizio handia zuen; hasteko karlistak, indartu egin ziren Euskal Herrian, liberalak ez baitziren erlijiosoak. Ez horrenbesteko indarrez, errepublikarrak zeuden, monarkiaren aurka zeudenak. Nazionalista eta sozialistak indartzen hasi ziren garai hauetan, nazionalisten aldetik,  mugimendu aipagarriak dira Sanrokada, San Roke jaietan Espainiaren aurka izan ziren oihuak; eta Gamazada, herriaren haserrearen ondorioz, Gamazaren kontzertu ekonomikoa kentzearen aldeko erabakiaren aurkako mugimendua, manifestazioak, sinadura jasoketak… egin zien. Horrez gain foruzaleak eta intelektualak ere bazeuden, foruzale guztiak ez ziren karlistak; eta intelektualak, bultzatzaileak ziren, Unamuno, Azorín, Pio Baroja, Zuloaga, Blasco Ibañez. Azkenik, mitinak, grebak eta manifestazioak antolatu zituzten langile mugimenduak ere bazeuden, hauek hirietan hartu zuten indarra, leku industrializatuetan hain zuzen; ideia ezkertiarrak zituzten, baina ez zeuden karlistekin.


Maria Cristinaren erregeordetzan, 90ko hamarkadan krisialdia egon zen. Ekonomiari dagokionez, nekazariek bizi baldintza oso txarrak zituzten. Gizarte mailan langile mugimenduen eragina eman zen; eta politikari dagokionez, Espainiak ia kolonia gehienak galdu zituen (98.Ko krisia); Kuba, Puerto Rico eta Filipinak. Alemaniari, Karolinak, Mariana eta Palaos saldu zizkion; Kubak independentzia lortu zuen, beraz irla gabe geratu zen; eta AEBri (Estatu Batuei), Guarn, Puerto Ricoeta Filipinak utzi zizkien, hauek independentzia lortu arte.


Garai berdinean, krisiaren ondorioz, erregenerazionismoa eta 98ko belaunaldia garatu ziren. Lehenengo mugimendua, Joaquin Costak bultzatu zuen; idatzien bidez, jauntxokeria, analfabetismoa, gutxi batzuen gobernua kritikatzen zuen, baina manifesturik egin gabe; eta hezkuntzarako eskubidea eta sistema politiko berria bultzatzen zuen, eskolak dohain eta gertu izatearen aldekoa zen.


Bigarren mugimendua, 98ko belaunaldia; kutxu erregenerazionista eta pesimista zeukaten; Espainiak gauza asko galdu zituen, baina pasatutakoa pasatuta etapa berri baten hasiera zelakoaren ustea zeukaten. Modernizazioaren aldekoak ziren, tradizioa eta iraganeko Espainia kritikatzen zuten, ez zeuden txandakatze sistemaren alde. Honen bultzatzileak, Unamuno, Azorin, Pio Baroja, Zuloaga, eta Blasco Ibañez.


1902an bere erregeordetza amaitu zen, bere semeari adin nagusitasuna onartu zitzaiolako.

Entradas relacionadas: