Zer egin behar da zoriontsu izateko

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,43 KB

 

Kausa Egozpena: Zelan azaltzen dugun besteen jokaera

Egozpenak gizarte ingurumena kontrolatzeko bideak dira, gure jokaerak eta Besteenak iragartzeko eta ulertzeko moduak.

Kontuan Izan munduari zentzua ematen saiatzen garela, pertsonen ekintzak Barneko edo kanpoko kausei egozten diegula, eta logikaz eta funtsez Eginda ere, maiz erratu eta okertu egiten garela.


  1. Egozpen errakuntza eta joerak

Ikusi Ditugun eredu hauek ez dute beti balio, eredu analitikoak dira eta Egozpenak deskribatzen dituzte kontestu gabe eta gizartean egozpenak Dituen betekizunak aztertu barik: ingurua kontrolatu, norberaren Auto-estimua defendatu, nork bere burua modu positiboan aurkeztu, eta Abar. Horretarako tranpak eta azpilanak egiten ditugu. Hemen ikusiko Ditugu horrelako “okerbide” batzuk, oso finkatuta ditugunez Erabiltzeko joera handia da. Fiske eta Taylor-ek errakunzak (inoiz Egiten direnak) eta joerak (sistematikoki egiten direnak) bereziten Dituzte.

  • Egozpenaren oinarrizko errakuntza (Ross 1977): ingurumeneko Eragileak ahazteko joera. Dena den, gure ekintzetan ingurumeneko Eragileak kontuan hartzen omen ditugu eta besteen ekintzak azaltzeko Orduan barne eragileei erreparazten diegu (Jones & Nisbett 1978). Hau guztia, kultura indibidualista baten ezaugarria omen da.

  • Autozerbitzuaren joera


    Arrakastak nork bere buruari egotzi Dizkio, porrotak, aldiz, ingurumeneko eragileei. Honekin batea, Autoerreferentzia efektua ematen da: nork bere buruarekin Zerikusirik duen informazioa eraginkorrago bereganatu eta gogoratuko Du.
  • Gezurrezko adostasuna


    Gure iritzi eta sineskerekin besteek Bat egiten dutela uste izateko gehiegizko joera ( Mullen & Goethals 1990). Hau da, guk uste duguna gehienen iritzia dela Pentsatzeko joera. Kontrako efektua ere gertatu ahal da: “gezurrezko Berezitasuna” edo gure gaitasunak eta ahalmenak inork ez dituela Uste izateko gehiegizko joera. Askotan, autozerbitzuaren joerarekin Nahastu egiten da: akatsak oso arruntak dira, bertuteak Berezi-bereziak. Dena, geure burua defendatzearren, burugintza Ederra.
  • Egozpen estiloa


    Kausa egozpena egiteko ohiko estilo. Badira “estilo egotikoa” (autozerbitzuaren joera sistematikoki Erabiltzen denean) eta “estilo maltzurra edo insidiosoa” (babesgabetasunaren ildotik, autozerbitzuaren kontrakoa da eta Gizarte talde baztertuen edo autoestimu gutxiko pertsonen ezaugarria Da). Estilo norberekoia oso zabalduta dago, oso erabilgarria baita Norberaren aurkezpen positiboan eta norberaren autoestimua Handitzeko.
  • Kontrol ilusioa:


    hau da gure ingumena kontrolatzeko dugun Gaitasuna edo ahalmena handiesteko joera da (holakoa oso arrunta da Menpekotasun portaeretan).
  • Mundu Zuzenaren Sineskera:


    Oro har, mundua dagoen moduan Zuzena dela uste izateko joera da, nolabait mundua kontrolatu, Ezagutu eta iragarri ahal dela uste izateko joera. Horrexegatik, Zerbait txarra gertatzen denean biktimari egozten zaio gertatuaren Ardura, esaterako: neska bat bortxatu dute bere etxeko atarian Bertan goizaldeko seietan eta auzokideei entzun diegu neskaren errua Izan dela ordu horietan etortzeagatik edo adiskide arriskutsuekin Ibiltzeagatik... Hau esaten duenak bere burua arrisku horietatik Kanpo ezarri nahi du. Berdin gertatzen da gizarte talde bati egon Daitezkeen gauza txar guztiak egozten dizkiotenean: beraiek dira Gaiztoak eta errudunak, mundua berez ondo dago. Zer esanik ez, Egozpen joera hau eskumako pentsamendu kontserbadoreari lotuta dago.

Norberaren Nortasuna zelan eratzen den: Self-aren gizarte jatorria. Arestian Esan bezala, selfari buruzko gogoeta ildo honen hasieran Mead-en lana Dugu.1 Mead-en aurretikoak James eta Cooley izan ziren, amerikar Pragmatismoa, eta atzerago joaz, alemaniar filosofian Hegel-en Burubide dialektikoaren jarraitzaileek plazaratutako niaren Subjektuartekotasuna. Kasu bietan, gizarte elkarrekintza eta jarduera Praktikoak dira noren buru-kontzeptuaren jatorria.

Mead-en ustez subjektua edo Zuzenago self-a ez da izaki edo ente bat, gizartean izateko modu bat Baizik. Self-a bere buruaz eta besteek berari buruz uste dutenaz Gogoeta egiteko gai den izakiaren “izaera” da. Selfa izateko modu Berezia da: bi jardueraz osatutakoa.

  • ME: pertsona objektua denean, Norberarentzat edo besteentzat (euskaraz, beraz, alde batetik Besteek nola ikusten gaituzten eta nork bere burua nola ikusten Duen).

  • I: pertsona subjektua denean (berdin da objektua, ni edo nik...). Gizartean bizi ahal izateko Ezinbestekoa duguna, izan ere, nork bere burua besteen iritzi eta Asmoen arabera gidatu behar du elkarrekintzetan.

Me” Horiek rol kontzeptuarekin parekatu du hainbatek, I, berriz, Jendaurreko jarduna baino ez da.2 Dena den, interesgarriena zera da “self” delakoaren eta Gizartearen arteko banandu ezintasuna. Subjektua ez da inoiz, ezin da Izan, izaki isolatu bat eta, aldi berean, elkarrekintza ezinezkoa da Guztiz holako erreflexibitaterik gabe. Elkarri eraginez edota Elkarrengandik jasoko dugu “neure buru bat”. “Ni neu” izan Ahal izateko besteekikoan nolakoa naizen, zer naizen eta abar jakin Eta ezagutu behar dut... “Neure burua” sortuko da gizarte jokoan, Giza artekoan. Mead-en iritziz subjektuak besteen “gizarte Jarrerak” eta rolak bereganatuz garatzen du nor-tasun bat. Nortasuna elkarrekintzen funtzio bat baino ez da: elkarrekintzak Nolakoak, nortasunak halakoak.

Denboraz, pertsonak besteen Jarrerak eta jardunbideak, egoera eta uneetatik bereiziz, eta Berezkotzat hartuko ditu. Honi Mead-ek “orokortutako bestea” Deitu zion: jarrerak eta jardunbide horiek gizartearenak direla Pentsatzean sortzen den “subjektu abstraktu eta orokorra”. Irudizko subjektu hori izango da gure “solaskidea” pentsamendu Abstraktuan eta jokaera moralean (Freud-en super egoaren antzera).



Entradas relacionadas: