Behaketa zuzena eta ez zuzena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,39 KB


  1. Lehen ez bezala irakurketa gero eta gutxiago ematen den fenomeno bat da eta egoera horri aurre egitea garrantzitsua dela deritzogu. Esan bezala, egoera hau aldatzeko asmoarekin, irakurzaletasuna sustatzearen beharra goraipatzera gatoz, izan ere, hurrengo pausuak jarraituz gero irakurzaletasunaren gorakada nabarmena izatera heldu gaitezke.


Azken finean, irakurketa edo irakurzaletasuna sustatzeko aukera eta modu pila bat daude, gure betebeharra irakasle bezala, modu horiek erakargarriak bihurtzea da, beti ere, gure ikasleen artean hain osasuntsua den ohitura hau bermatzeko.



  1. Irakurtzen den horren beharrezko egokitasuna

Manresak (2013) dioen moduan, eskola ez da eragile bakarra, baina erantzukizun handia duen tokia dela dio, izan ere, ikasleek irakurle sendo bihurtzeko konpromisoa dute. Hori ikusirik eskolak argi eduki behar du, zertarako, zer, non, noiz eta norekin irakurri.

  1. Irakurketa interaktiboaren garrantzia

Ezin dugu aipatu gabe utzi irakurketa interaktiboaren garrantzia.
Modu horretan, irakurleak etengabe lantzen du bere irakur gaitasuna. Irakurketa, irakurlearen eta testuaren arteko elkarreragina eraginkorragoa baita.

Prozesuari dagokionez, argi eduki behar dugu ikuspegiaren araberakoa izango dela. Aurretik modu laburrean esan moduan, behetik gorakoan ikuspegi tradizionala nagusitzen da eta horretan prozesua identifikazio hutsa da. Goitik beherakoan, ordea, hipotesiak egitea, hitzak ulertzea, irakurtzen den hori interpretatzea eta irakurriko dugun horrekiko ikuspuntu zehatz bat izatean datza. Ulertze prozesu horretan mikroprozesuak ditugu eta horien bitartez, hitzen ezagutza dugu. Horiek behe mailakoak dira eta goi mailakoei dagokienez, esan beharra dago horietan irakurlearen ikuspegiak eragin zuzena duela.


Entradas relacionadas: