Batzorde zentral gorena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,72 KB

 

Cadizko Konstituzioaren zati hau, testu juridiko bat dela esan dezakegu, legez eta artikuluz osaturik baitago. Espainiako bizitza publikoaren erregimen juridiko-politikoa finkatzen duen goi legea da. Egile kolektiboa du, Cadizko Gorteek eginiko konstituzioa baita eta Espainiako herriari zuzendua dago hauen eskubide eta betebeharrak azaltzen baitira bertan. Gorteetan, hainbat klase sozialetako kideak elkartu ziren; eliz gizonak eta nobleak, absolutistak, baina batez ere erdi mailako klaseko funtzionario eta ilustratuak. Ondorioz, konstituzioaren egileen gehiengoa ideia liberalen aldekoa zen eta oinarri liberalen arabera arautu zituzten arazo sozial, politiko eta ekonomikoak. Helburua edo xedea, hori bera da, estatu espainiarren antolamendu politikoa modu liberalean arautzea alegia. 1808an, Napoleonek, anaia Jose jarri zuen Espainiako errege, bertakoen haserrea eraginez. Frantziarren menpe ez zegoenez, Gorteak Cadizen (Andaluzia) bildu ziren 1810ean, ontzidi ingelesaren babespean eta handik bi urtera, 1812an Cadizko Konstituzioa osatu zuten.

Testuaren ideia nagusiak, ondorengoak lirateke:

-Fernando VII.A gatibu dago Napoleonen menpe, ondorioz, Gorteak elkartu dira Konstituzio berria eratzeko.

-Espainia, bi hemisferioetako espainiarren nazio da.

-Subiranotasuna, eta ondorioz legeak ezartzeko eskubidea, nazioan dago.( Printzipio liberala)

-Berdintasuna legearen aurrean, jauntxoen pribilegioak deuseztatu eta espainiar guztiek ordaindu beharko dituzte zergak.

-Estatu konfesionala izango da Espainia, hau da, estatuko erlijio bakarra kristaua izango da.

-Monarkia heredagarria izango da baina moderatua, erregearen botereak banaturik egongo dira.

-Botere banaketa egingo da. Legegilea Gorteek izango dute, betearazlea erregeak eta judiziala auzitegiak.

-Inprimatze, askatasun eta adierazpen eskubidea aldarrikatzen da.


Espainiako estatuan, Karlos IV.Aren agindupean, monarkia absolutista bat zegoen ezarririk, gizarte estamental eta jauntxoen pribilegioekin, Erregimen Zaharra hain zuzen. 1807ko Fontainebleauko Itunaren bitartez ordea, Frantziarrak Espainian sartu ziren, Portugal konkistatzeko aitzakiarekin. Herritarrak beren gobernu buruen, Manuel Godoy eta Karlos IV.Ren, ekintzekin haserre zeuden eta horregatik 1808ko martxoaren 19an Aranjuezen matxinatu egin ziren. Ondoren, Karlos IV.A eta Fernando VII.A abdikatzera behartu zituen Napoleonek Baionan (Baionako abdikazioak eta bere anaia Jose I.A jarri zuen Espainiako errege. Erabaki honek are eta haserre gehiago sortu zuen espainiarren artean eta maiatzaren 2ko matxinadarekin 1808tik 1813ra bitartean iraun zuen Independentzia Gerra hasi zen. 1810ean, Batzorde Zentral Gorenak


Entradas relacionadas: